Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Eultzak Garagarrillan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Eultzak Garagarrillan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)

2008-06-30

Erlepillak iñoiz baño geiago izaten dira ille onetan. Askotan alako erlepilla zein eultzatik atera zan jakin nai genuke ta ortarako erlepil berritik zenbait erle artu, katillu batean jarri ta irin-hautsaz zurituaz aidean bota gero. Erle abek beren amaren erletegira joango bai-diran, bereala ezagutuko degu nondik datozen atetxoaren aurrean egan ikusten digutunean.

Ezti-bildegiak jartzen dira ta, betetzen dijoazen eran, eultzaren tokia aunditu egin bear da, bada ori egiten ez badegu erleak -nai ez dutela ere- ezere ez egitera beartzen ditugu, ta erlariak galera izango du.

Baldin eultza batetik bigarren erlepilla aterako balitz, beste batekin alkartuko degu, ala amaren erletegiari biurtuko diogu. Laukoak dituzten eultzaetan eragotzi egiten zaie bigarren erlepilla sortzea, baldin geiegizko erle-amaen ukabiak garaiz kentzen badira.

Erlepillak ugaritzen diran sasoi onetan, eultzaetan ama umegin ona lortu degula ziur egon bear degu.

Egun argitan eultzaek aldatzea egin liteke, edo-ta, eultza bateko erleak beste eultza utsera eramatea.

(1933an Gipuzkoako Diputazioaren Nekazaritza-Batzordeak baserritarrentzako argitaratu zuen "1933'garren urterako nere egutegia" liburuxkatik hartua. Orduan kakotxez idazten ziren r eta l bikoitzak hizki doblez ipini ditugu hemen).

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan