Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - AEBetako Ipar Carolinan "Charles Mraz" ikastaroa eta biltzarra apirilaren 26tik 29ra

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

AEBetako Ipar Carolinan "Charles Mraz" ikastaroa eta biltzarra apirilaren 26tik 29ra

2007-04-18

AEBetako North Carolina estatuan, Radisson Hotel/Research Triangle Park gunean,  12. urtez burutuko dira apiterapiari buruzko ikastaroa eta biltzarra: "Charles Mraz Apitherapy Course & International Conference (CMACC)". Arlo honetan munduko erakunderik inportanteenetakoa den American Apitherapy Society elkarteak antolatzen ditu ekitaldiok, eta apiterapiaren bultzatzaile nagusietakoa izan zen Charles Mraz erlezainaren izena daramate, haren omenez. Charles Mrazek erlearen balio terapeutikoez mediku eta aditu handienekin ikasi zuen eta bere bizitzako esperientziak kontatuz "Health and the Honeybee" (Osasuna eta Erlea) liburu famatua utzi zuen idatzita, 94 urterekin hil aurretik.

Ikastaro horretan, ostegunetik larunbatera, erlategiko produktuen balio terapeutikoak eta beren erabilera irakatsiko dira. Eztia, polena, propolia, erregina-jelea eta erle bizien pozoin bidezko terapia aztertuko dira. Larunbata eta igandea erabiliko dira aurrerapen teknikoak, protokolo berriak eta nazioarteko berrikuntzak erakusteko.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan