Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Julio Cesar Diazek webgunea dauka, kontsultategi eta guzti

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Julio Cesar Diazek webgunea dauka, kontsultategi eta guzti

2009-10-01

Erlea gure sendagile liburuaren egile Julio Cesar Diazek gunea jarri du martxan. Apiterapiari buruzko idatziak sareratzeaz gain, orain arte plazaratu dituen liburuak eta produktuak erosteko aukera ere eskaintzen du. Eta edonork galderak egiteko kontsultategi irekia ere badauka.

Munduko osoan ezaguna da Julio Cesar Diaz doktore argentinarra. Hitzaldi asko eman ditu eta liburu eta artikulu garrantzizkoen idazlea da, famatuena gaztelaniaz Erlea gure sendagile tituluak daramatzana. Asociación Argentina de Apiterapia elkartearen lehendakari izana da.

Diaz Euskal Herrian 2006an izan zen, zenbait hitzaldi ematen. Orduan egindako elkarrizketa irakur daiteke blog honetan, eta liburuaren euskarazko bertsioaren atal batzuk ere bai. Orain jakin dugunez beste hiru liburu gehiago dauzka plazaratuak, La Miel y la Jalea Real, El Propóleos eta El Polen. Bukatzear omen dauka El Veneno de Abeja, Apiterapia Hoyren edizio eguneratua bezala, liburuaren bostgarren edizioa izanen dena.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan