Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Hugo Agirre doktore apiterapeuta "Apicultura Digital" webgunean

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Hugo Agirre doktore apiterapeuta "Apicultura Digital" webgunean

2007-10-26

Hugo Agirre mediku eta apiterapeuta argentinarra ezaguna da Euskal Herrian, 2005ean Gipuzkoan ikastaro bat eta zenbait hitzaldi eman zituenetik. Egunotan berarekin egindako elkarrizketa baten fruitua erakusten du "Apicultura Digital" guneak, gaztelaniaz: "Pensar la apicultura con fines medicinales: una alternativa para los productores".

Agirre mediku zirujaua da eta Buenos Aires-ez gain bizileku duen San Guillermon ere (Santa Fe probintzian) artatzen ditu gaixoak. Aldizkari elektronikoari deklaratu dionez, apiterapiari bultzada berezia eman dio Estatu Batuetako osasun sistemak berrikitan sarbidea eman izanak. Apiterapiari buruzko informazio orokor batzuk eta erlezainentzako apiterapiarako produktuak ekoizteak daukan interesaz esan dituenak bildu dituzte gune horretan.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan