Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Propolia - Propolia egokia da goiko arnasbideetako infekzioak artatzeko

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Propolia

Propolia egokia da goiko arnasbideetako infekzioak artatzeko

2007-05-25

Infekziozko patologiez idazten diren artikulu zientifikoak biltzen ditu "Le infezione in medicina" aldizkari italiarrak, eta martxoan honako artikulua plazaratu du: "Propolis antimicrobial activity: what's new?" (Propoliaren mikrobioen kontrako eragina: zer da berri?).

Artikuluak propoliaren deskribapena, jatorri ezberdinak eta ezaugarri orokorrak aipatzen ditu hasieran. Horrela dio leku bateko edo besteko landareen arabera, eta baita urte sasoien arabera ere, propoliak diferente izanik ere badituztela guztiek ezaugarri berdinak: funtsean propoliak dauzka erretxinak, baltsamoak, olio esentzialak, flabonoideak, bitaminak, mineralak eta polena, nahiz eta propoli ezberdinen arabera osagai bakoitza kontzentrazio ezberdinean egon. 300 osagaitik gora aurkitu zaizkio orain arte propoliari, baina badirudi bere aktibitate biologikoa zor zaiola nagusiki flabonoideek, terpenoek, azido kafeikoak, ferulikoak eta kumarikoak egiten duten lanari. Oso ezaguna da -dio ikerketak- mikroorganismo askoren kontra (bakterio, onddo eta birusen aurka) daukan ahalmena, baina ez dira ahaztu behar antiinflamatorio, anestesiko, zikatrizatzaile, hodi-zaintzaile, antioxidante, tumoreen kontrako, ultzeren kontrako eta gibela babesteko dituen ahalmenak.

Ikerketa honek, hala ere, batez ere landu du propoliak arnasbideetako patogenoen kontra daukan indarra. Eta ondorioen artean dio propolia aukera egokia dela goiko arnasbideetako infekzioak artatzeko.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan