Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Propolia - Varroaren kontra Propolia

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Propolia

Varroaren kontra Propolia

2007-03-01

Kontraesankorra dirudi hainbeste erremedio ematen digun erleari pozoi kimikoak eman behar izatea Varroa (Varroa Jacobsoni) akabatzeko. Baina pozoi kimikorik ezean, erleak hil egiten direla eta urtero egiten da garbiketa kanpaina. Gauza da azken urteotan alternatiba garbi, ekologiko eta oso logikoa ari dela proposatzen: erlearen propolia bera erabiltzea.

Argentinako Mendoza eskualdean hasi ziren 1993an froga egiten, eta emaitzak onak zirela ikusita, albistea zabaltzen joan zen. Guregana Julio Cesar Diaz mediku eta erlezainaren eskutik iritsi zen. Mendozen Lokearen kontrako saioan probatu zuten propolia, baina ohartu ziren Varroa ere menderatzen duela. Ikerketa erabat enpirikoa izan da, baina lortutako emaitzen estadistikak balio dio Julio Cesar Diazi esateko bere eraginkortasuna demostratuta dagoela.

Mendozan bertako propolia erabilten dute (%87-%89ko purutasuna duena): 200 gramo propoli litro bat alkoholetan (96º) nahastu ondo, iragazi, eta %20 propoli duen tintura prestatu. Ondoren, tintura hori nahastu erleari emateko xarabetan %10ean (100 gramo propoli-tintura 900 gramo xarabetan). Erlauntza bakoitzari 50 cc ematen zaio, hiru astez segidan. Pintzel batekin bota dakieke erleei gainera, batez ere umea daukaten koadroetan. Eta kito. Dosia txukun zaintzea garrantzizkoa da (adibidez, bost koadroko nuklea baldin bada, dosiaren erdia eman), zeren eta propoli gutxiegirekin Varroaren kontrako eragin nahikoa ez du, eta propoli gehiegirekin berriz erregina arrautza gutxiago jartzen hasten da.
Esplikazio bat badauka propoliaren erabilera honek. Erleak propolia erlauntza barrutik igurzteko erabiltzen du, baina ez du berak jaten. Propolia xarabetan nahastuta gainera botatzen diogunean, bata bestea garbitzeko ahaleginean xurgatu eta jatera behartzen ditugu. Gainera, propoliak ikututa Varroari eragin bat ere egiten diola dirudi.

Antibiotiko bidezko kutsaduraz hain kezkatuta dauden erlezainek frogatu behintzat egin behar lukete sistema merke eta garbi hau. Are gehiago Euskal Herrian, alde guztietatik kutsatuta egoteagatik ezti ekologikoa egitea kasik ezinezkoa den zoko honetan.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan