Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Propolia - Propolia haginak eta hortzoiak zaindu eta periodontitisa artatzeko

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Propolia

Propolia haginak eta hortzoiak zaindu eta periodontitisa artatzeko

2007-04-23

"In vitro" egindako esperimentuetan, frogatu da propoliak ahoko mikrobioen kontrako ahalmena daukala. Pharmacology On Line buletinak plazaratu du Brasilgo Vagner Rodrigues Santos mediku eta irakasleak egindako ikerketa. Horretan ebaluatu da hortz-haginetako gingibitisa edo periodontitisa zeukaten pertsonen gain Brasilgo propoli berdeak egiten duen mesedea. Gaitz horiek lehen fase batean haginen ondoko hortzoiak urratzea ekartzen dute, baina ondoren haginak bezala horien euskarri diren hezurduraren infekzioa dakarte. Emaitzak erakutsi zuen tratamendu honekin %95ean egin zuela atzera gingibitisak, eta tratamenduaren aurretik hortzoiek zeuzkaten poltsatxoak asko txikitu zirela.

Esperimenturako, gaixoek beren hortz-haginak propoliz egindako dentifrikoz eskuilatu zituzten eta ondoren ahoan propolizko soluzio bat erabili. Gaitza fase larriagoan zeukatenei, periodontitisa zeukatenei, xeringa bidez ezarri zitzaien propolizko soluzioa. Esperimentuak 5 aste iraun zuen.

Emaitzak erakutsi zuen tratamendu honekin %95ean egin zuela atzera gingibitisak, eta tratamenduaren aurretik hortzoiek zeuzkaten poltsatxoak asko txikitu zirela. Hortzen eta hortzoien egoera orokorra hobetu zen. Tratamendu honetarako propolia %10an disolbatua erabili behar dela ikusi zen.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan