Euskaraz… hil?!
Bi umek jolas bihurtu dute Euskararen Egunean eskolan “ospatu” zen zeremonian bota ziren leloak gogoratzea.
Urliak: “Bixi bixi, euskaraz bizi!”
Sandiak: “Entzunak entzun, euskaraz erantzun!”
Urliak: Nola zen hura? “Euskaraz jaio, euskaraz bizi eta euskaraz…” [hil]
Sandiak: Iraun!
Karkailaka hasi naiz leloa tupustean nola mejoratu duen ikusita. Barrez jarraitu dut, euskararen kinkaz bost urteko umeak ere jabetuta daudelako. Eta irribarre bat geratu zait gogoan itsatsita, hurrengo belaunaldiak irauteko egoskorkeria izango duen esperantzan.
Politta! Hurrena galdetu ea beraiek ze lelo berri asmatzen dituzten, nik euskara ikasleekin in izan det eta gauza kuriosoak irteten dia!