Estitxu Eizagirre
Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
- Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
- Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
- MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
- orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan
Artxiboak
- 2025(e)ko ekaina
- 2025(e)ko urtarrila
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko otsaila
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abuztua
- 2023(e)ko maiatza
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko martxoa
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko apirila
- 2021(e)ko otsaila
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
Arteak ez baitu generorik
Atalak: Feminismoa, Kultura
Aurtengo Preludioaren aurkezpen ekitaldia. Ekainaren 14an izango da, 22:30ean Gudarien Plazan (euria ari badu Atxegindegin). Argazkia: Hernaniko Udala.
Preludioa Hernanin: herriko jaiak iragartzeko bertako musika talde, abesbatz eta orotariko artistek oholtzaren euste gaitasuna mugaraino eramaten duten kontzertu hotsandikoa. Aurten ekainaren 14an, aurten 30. edizioa, aurten 190 inguru parte-hartzaile, aurten lehen aldiz zuzendari musikala emakumezkoa: Judith Montero Imaz.
Monterok Hernaniko Musika Eskolan ekin zion saxofoiari hotsak ateratzeari eta gaztetxotan jantzi zituen lehen aldiz txaketa iluna eta alkondara zuria herriko bandan jotzeko. Hernaniko musika “ekosistemaz” mintzo da, bertako parte izanik. Herriko preludioa zuzentzera iristea ibilbide baten aitortza ere bada eta Monterok kolektibotasunetik heldu dio batutari: emakume izateak bere ibilbidean izan duen kargaren kontzientziatik, emakumeek musikaren historian egin duten ekarpenari leku egin dio, preludiorako hautatu dituen partituren bidez.
Hernaniko* –bertan jaio, bizi edo lan egiten duena– konposatzaileengan jarri du fokua: Olatz Zugasti, Maite Larburu eta Anne Perez de Azpeitiaren obrak interpretatuko dira, besteak beste. Herriko hainbat ahots ezagun ere oholtzan izango dira: Maialen Lujanbio eta Nahia Valle –azken honek Zea Mays taldearen kantuak abestuko ditu–. Sufragista ingelesek kartzelako patioan desfilatu bitartean abesten zuten Andreon martxa ere estreinatuko da bertan: Nere eta Maialen Lujanbiok euskaratu dituzte hitzak eta Igor Arroyok moldatu ditu abesbatzentzat.
Hamasei pieza edo tarte izango ditu preludioak. Horietatik sei badira gizonek sortuak: batetik, urtero jotzen diren Mendiriz Mendi eta San Juan zortzikoa. Bestetik, aurten Isidro Ansorena txistulariaren heriotzaren 50. urteurrena denez, haren eta hari eskainitako bi pieza; eta hirugarrenik, Alan Griffin izango da gogoan eta haren bi pieza joko dira.
Aurtengo preludioak berdintasunaren oreka ideala lortu ote duen edo emakumeek protagonismo gehitxo eskuratu ote duten pentsakor zaude? Ba egon lasai, orain arte egon zaren bezalaxe: aurtengo preludioak gizonei kontzertu bakarrean eskaini die aurreko 29 kontzertuetan guztira emakumeei utzi dien espazio bera: aurreko 29 urteetan 294 obra inguru interpretatu ziren eta horietatik 6 ziren emakumeek sortu edo moldatutakoak. Monterok preludioaren aurkezpenean politikari eta zuzendariek duten erantzukizunean jarri zuen azentua, eta sostenitu zuen 2003tik dioela legeak diru publikoz egiten diren kultur ekitaldietan berdintasuna bermatu behar dela.
“Arteak ez du generorik, baina bizitzak bai” esan zuen zuzendariak eta zaintza lanak medio gizon eta emakume sortzaileek ez dutela arterako tarte bera izan azaldu zuen. Ez sortzeko, ez jotzeko: laster egingo ditu 175 urte Hernaniko bandak eta emakumeek bertan 40 urte baino gutxiago daramatzate. Bide luzea eta preludio gozagarria desio dizkiet.
XXX. Preludioaren karteleko irudia. Egilea: Izas Arsuaga.