Belar eta lore jatea
Maiatza erdian Murgil (Larraul) mendi aldera jo genuen lore eta landare jangarrien bila. (Hau bai dieta paleolitikoa Zubiria jauna!). Pili Otaegiren jakintza eta azalpenak izan genituen lagun. Itzuleran, bi ideia aienatu zitzaizkidan buruan: gure aurreko aiten-aitonen-amen-izeben-amonek talentu edo denbora handiagoa beharko zutela, belarrekin tripa beteko bazuten. Eta aurrerantzean positiboago begiratuko diodala etxe aurreko lur eremuari: belarra mozteko makinarekin etengabe depilatzen aritu...
Read MoreArpanarekin enborretik ohola atera zuten Larraulen
Maiatzaren 18a Museoen Eguna izaki, Larraulgo Ekomuseoak bukaera eman zion iazko abenduan hasitako proiektuari. 10:30etan hasi zen festa. Egurrezko asto edo estruktura prest zuten museoaren aurrean. Eta bere gainera haritz enborra igoa (beherago duzu basotik hara nola iritsi zen kontatua). Jexux Jauregi igo zen enbor gainera, eta anaia Koldok behetik eta Jexuxek goitik, arpanari tiraka enborra ebaki zuten. Bata nekatu ahala besteari txanda emanaz, hasieran begira zeudenek ere arpanarekin...
Read MoreAgur Inaxito Albisu Mendarte
Iñaxito Albisu atzo goizean hil da bere herrian, Errenterian, 88 urte zituela. Oarsoaldeko Hitzan euskalgintzari lotutako bere ibilbidea gogora dezakezu, eta Argian egin genion elkarrizketan Alkoholiko Anonimoen sortzaile izan zenekoa.
Read More
Iruzkin berriak