Amilduz ikasten baita bertsotan
Harribitxi bat da Eskolarteko Txapelketa, lurraldetasun begiekin ikusita: herrialde bakoitzak bere moldean antolatzen du, oso balio diferenteekin, eta hor sailkatu direnek elkarrekin jokatzen dute Euskal Herrikoa. Finala plazer hutsa da belarrientzat: zenbat euskalki, zer hitz saltsa aberatsa! “Honek badu gaia!” da bertsotan hasi berri bati bota dakiokeen lorerik ederrena. Patxi Goikolearen entrenatzaile begiak sakon unkitu naute: urtero da bertan, ume bakoitzaren potentzialitatea...
Read MoreAutoebaluazioa
Oherakoan zirika hasi zaio gurasoa, “irakaslearekin bilera dugu, berak esango digu lan asko egin ote duzun eta zenbat ikasi duzun”. Ilunpean bost urteko zintzurretik ateratako barre karkaila hedatu da gelan: -Nola jakingo du andereƱoak nik zer dakidan eta zer ez? Hori nik bakarrik dakit! Jakin nahi baduzue galdetu niri! Egunero ikasten bada zerbait, egun horretako lezioa horrela laburtu zitekeen: Werten bi errebalidek baino gehiago balio duela etengabeko...
Read MoreEtxeetan frigorifikoak sartu zirenetik…
Asteasuko aitona bati galdetu diote aizkora jaialdiaren berri. Ez duela aparteko indarrik ikusi erantzun du zaharrak eta errematatu: “hemen danean gainbehera etorri zen zera, frigorifikoak etxera sartu zirenean. Ni ere orduan zerritu eta alfertu nintzen”. Afalosteak girotzeko istorioaz gain, tesirako planteamendua ere eman digu asteasuarrak. Nolako eragina izan duten hozkailuek gure dietan, jateko ohituretan, kontsumoan? Fagorren iragarki honek zer pentsa ematen du ezer baino...
Read MoreIngurumen eguna: hitzaldi eta txango proposamen bana
Haritzalde Naturzaleen Elkarteak antolatuta (eta Eguzki eta Ekologistak Martxan taldeen laguntzaz) “Zergatik baso erreserba AƱarben?” hitzaldia egingo da gaur, ekainak 5 Koldo Mitxelenan, 19:00etan. Kiko Alvarez biologoak azalduko du erreserba handitzearen eta hobetzearen garrantzia. Gaia Iure Eizagirrek landu zuen Argian, “Gipuzkoako harizti handiena, erreserba izateko zain” artikuluan. Natur elkarte berak antolatuta 75 lagunek ospatu genuen bioaniztasuna Donostiako...
Read More
Iruzkin berriak