Txapelketa Nagusia jarraituko duzun horrentzat, betaurrekoak opari
Ostegunean Villabonako Mintzola egoitzan aurkeztuko da 2013ko Txapelketa Nagusia, eta herri berean abiatuko igandean. Txapelketaz kanpo geratu den Uxue Alberdi elkarrizketatu dugu ARGIAn (urriak 6ko alean argitaratuko dena, 2385 zenbakian). Bonoa atera eta saioz saio mugituko diren zaleentzat, klabe hauexek eman dizkigu. Lau urte, hamaika pauso Lau urte daramatza Euskal Herriko txapelak berau jantzitako lehen emakumearen buruan. (Aurretik beste askok bezala) Lujanbiok irekitako bidearen...
Read MoreGazte eta eskarmentudunen bertsoak Azkizuko Topaketan
Irailaren 13an eta 14an Azkizun ospatu zuten emakumetasuna adin guztietako 45 lagunek: 16 urteko koadrila zen gazteena, 65 urtekoa plazan bide urratzaile izandakoa. Zazpi euskalkitan partekatu zituzten bizipenak eta gogoetak, eta praktikara eraman: antzerki bidez eman zieten buelta deseroso sentitu izandako egoerei, eta ofiziokako ariketetan (elkarrizketan, errimatu eta neurtu gabe) generoa planteatuz umorea egiteko saiakeran lotu ziren. Bertso jarriek borobildu zuten asteburua. “Mundua...
Read MoreIberoamerikako haur eta gazte bertsolarien topaketak
Aurten bosgarrenez antolatu dute “V Jornada Iberoamericana de niños y jóvenes poetas troveros y versadores” jaialdi ibiltaria (abuztuaren 12tik 25era). Mexikoko bost estatutan aritu dira Kuba, Argentina, Panama, Txile, Venezuela, Kolonbia, Puerto Rico, Brasil eta Mexikoko inprobisatzaileak. Euskal Herriko ordezkari izan dira Miren Artetxe, Iñaki Murua, Esti Alberdi eta Blanca Lopez. Iñaki Muruak gogoeta hauek ekarri ditu bueltan: Artistak I. Murua: “Gu ez beste guztiak...
Read More
Iruzkin berriak