Gizon feministen alde
“Maskulinitatea: eraldatu, irauli edo baztertu” hitzaldia eman zuen Jokin Azpiazuri, “Zaintza partekatuaren alde” artikulua lehenik txiokatu zuten @xme64 eta @GariGaraialde-ri eta eztabaida-bazkarietako kide @mikelgi eta @larbelaitz-i, esker onez:
Berdintasunaren aldeko hainbat gizonek “ez naiz feminista, gizona naizelako” azaldu dit. “Giza-aberea”ren pareko oximorona ote “gizon feminista”?
Intsumiso definitzen genuen guk ere gure burua 90eko hamarkadan. Burutik pasa ere ez zitzaigun egin soldaduzka tokatzen ez zitzaigulako manifestazioetan edo epaiketetako kontzentrazioetan egon behar ez genuenik, garai hartan mutilen harropa berak jantzita.
Gizonez osatutako bertso saioetan entzule gara, mutilen futbol taldeetako forofoak (izan) gara, zerrendetan emakumerik ez zegoen alderdi politikoak bozkatu eta defendatu ditugu, kasi emakumerik agertzen ez zuen prentsa irakurri eta erosi dugu, gizonezkoen historia eta sormena biltzen duten liburuekin gozatu dugu, “gizon” gora eta “gizon” behera errepikatzen duten euskal kantuak kantatu eta transmititu ditugu… ederra litzateke zintzotasunez eta natural, gizonek emakumeek egindako lanaz sentitzen dutenaz mintzatzea (lan horiek gizonez ere ari dira edo emakumeez soilik?).
Gizon feminista kontraesanari jarraiki, erdaldunek ezin dute euskaltzale izan? Donostiarrek ezin dute igeldoarren independentziaren aldeko izan? Hegoafrikako txurietan inor ez zen beltzen alde borrokatu? “Beste” horien askatasunak eta garapenak ez al du norberarena aberasten?
Intsumisioak, euskarak eta feminismoak batzen gaitu gizon, euskaldun eta emakume ez garenok ere.
* Oraindik ere gorputzak feminista agertzen uzten ez dietenei agian lagunduko die umore kolpe batez gogoratzeak feto garaiko lehen asteetan emeak izan zirela (bularrean garatu gabe baina oroigarritzat geratutako titiburuak lekuko). Genesia badea nahiko motibo gizon-feminista kontraesana askatzeko!
Gustatzen zait artikulua. Hala ere, intsumisioaren kasuan bada ezberdintasun bat: soldaduzka egin beharra ez dago emakumeen pribilegioen menpe. Beraz, aldarrikapen horri batzea elkartasun zeinua besterik ez da. Aldiz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna era horretan tratatzeak eragiten du arazo honen luzatzea, nire ustez. Hau da, ez gizonak ere borroka honetan batu behar direna bakarrik, baizik eta beraien arazoa ere badela gogoratu behar da. Feminismoak (hitzak berak konnotazio hori du) emakumeen borroka hutsal bezala jokatu izan du eta guztiz beharrezkoa da arazoa gizonena ere badela aldarrikatzea. Harik eta gehiago, arlo gehienetan dugun pribilegio egoera aurrez prestatua etorri zaigunean. Jarrera matxista asko gizonak berak (baita emakumeak ere) konturatu gabe hartzen ditu eta beharrezkoa da horren deuseztapenean elkarrekin ekin behar diogunaz jabetzea. Azken finean bi sexuak aske izateak biak zoriontsuago izatea ekarriko luke, ezta?
Esaldi hau funtsezkoa iruditu zait: “Beste” horien askatasunak eta garapenak ez al du norberarena aberasten?
Noski.
Feminismoa hitzari helduz, egia da berdintasunaren aldeko gizon askok feminista ez direla diotela, konturatu gabe biek gauza bera aldarrikatzen dutela. Hori, nire ustez, matxismoari erantzunez berdintasunaren aldeko borrokari feminismo izena jartzetik dator. Hau da, emakumeen borroka besterik ez zen hari feminismo deitu zitzaion eta, beraz, nire ustez normala da, hasiera batean, norberea ez den zerbait bezala sentitzea. Azken finean, ez du zentzu handirik berdintasunaren aldeko borrokak bi sexuetako baten izena eramatea. Bestela, gauza ber al litzateke “maskulinismoa”? Bestetik, oso zaila da berdintasunaren aurka dagoela dioen gizonik aurkitzea. Gezurra badirudi ere, honek gizonen kontzientziazioan eragin handia duela dirudit. Ni neu, ez naiz identifikatua sentitzen feminista hitzarekin, eta feminista naiz azken finean. Berdinzalea alegia.
Hemen ere ezin hobeto dator Laboak abesten zuen hura:
“Bat loturik deino, ez gara libre izango”
Kaixo Estitxu!
Milesker artikuluagatik, oso gustura irakurtzen ditut zuk idatzitakoak. Justo nik esango nuke azkenaldian nire kezka bestea dela, hau kasualitatea. Ez ote gara batzutan azkarregi, arinegi (“ligeramente” esaten dena gazteleraz) identifikatzen feminismo hitzarekin?
Uste dut feminismoa teoria eta praktika politiko sakona dela, hainbat artikulazio ahalbidetzen dituena, hain zuzen ere bere izaera oso dinamiko eta irekiagatik. Nire ustetan garapen handiko eta eraldaketa gaitasun handiko teoria eta praktika politikoa da, eta hori ezin dugu “-ismo” askoren inguruan esan. Baina uste dut irekitasun eta dinamikotasun horrek ez diola bere planteamendu eta praktikei sakontasunik kendu, kontrara. Aldiz, azkenaldian hainbat pertsona/elkarte/erakunde ikusi ditugu “feminista” izendatzen beraien burua (elkarte mistoez ari naiz noski) eta nik ez dut oso ziur feminsmoaren (edo feminismoen) planteamendu eta praktiken sakontasuna serio hartu dugun halakorik egin aurretik. Zorionez, espero dut prozesu bezala ulertuko dugula feminista izatea, eta ez txartel edo identitate bezala.
Feminista izatea prozesua den heinean erabat identifikatzen naiz hitzarekin, nire bizitza, ingurunea, mundua ulertu eta mugiarazten saiatzen lagundu nauen heinean. Baina feminismoa praktika politikoa ere den heinean, eta bere subjektua irekia izan arren kokatua den heinean, oraindik agian ez dugu zertan bandera gure eskutan hartu. Ez diezaiogun bestela inori bandera bere eskuetatik kendu. Hori bai, arduratu gaitezen feminismoaz, entzun, ikasi, aportatu ere, baina feminista izateko presarik gabe. Txarteltxoan baino, praktiketan, pribilegiotan, proposamen politiko eta sozialetan erreparatuz…
Ez dakit ondo esplikatu naizen, batzutan zaila da… Bueno, hori, milesker berriz artikulu hau eta besteengatik.
Kaixo Jokin.
Hori, lehen aldarrikapena zena orain politikoki zuzena izateak sortzen duen arriskua dela pentsatu izan dut (diozuna ongi ulertu badut). Sektore askotan inork gutxik esango du ez dela feminista. Ekologista ez dela esango ez duen bezala, demokrata ez dela esango ez duen bezala… kasu askotan praktika guztiz kontrakoa eramanik ere. Argi dago, gure buruari etiketa jarri baino lehen gaia jorratu eta gure jarrera aldatu beharra dugu. Hori baita gauzak eraldatzen dituena, berdin da zein izen duen. Askotan pentsatu izan dut aldarrikapen bati gerta dakiokeen gauzarik txarrena politikoki zuzena bihurtzea dela. Beti jorratu behar diren baloreak direlako.
Aupa Jokin eta Iker
Mila esker artikulua aberasteagatik! Esaldi bati eta besteari erantzun baino, zuen hariei tiraka sortu zaizkidanak botako ditut:
Ez litzateke txukuna kazetari eta sasi-bertsolari batek hitzen balioa gutxiestea, Feminismoak erroan duen emakumearen zentraltasuna disimulatzen aritzea. Izena mamiari ez heltzeko aitzakia gisa erabiltzen dela salatu nahi nuen. “Ez naiz Giza Eskubideen aldekoa emakumea naizelako” edo “Ez naiz gizarteko zati gizon ez naizelako”, are “ni ez nator Homo Sapiensengandik” esatea bezala (gaurko gizonak Feminismoaren seme ere bazarete!). Izenagatik mugimenduarekin bat ez egitea “uf, ura frexko dago, aber bihar” esanda txorkatiletaraino sartzea iruditzen zait, juxtu igerian alboan nahi nituzkeenengandik (borroka honetan ez badugu gizon aurrerazaleenekin ere konektatzen, jai!).
Ematen duten mezua da “ni hurrengo kale-bueltan nago jada, aber mugimendu hori noiz iristen den genero bereizketarik egiten ez dugunok gauden marko aurreratuago horretara”. Eta perzibitzen dudana da: “hau prest dago aurrerako pauso denak emateko, baina bere burua zalantzan jartzeko ez”.
Hor bat egiten dut Jokin, zurekin, Feminismoa ez dela Label ziurtagiri bat; norberak bere barruko sotoak arakatu eta zer-non (eta noiztik!) duen ikusten laguntzen dion linternatxo bat izan liteke, agian. Sotora jaistea txungoa da denontzat. Eta bakoitzak du bere sotoa, besteengandik oso desberdina, baina denen moduan soto bat azkenean. Feminismo izena traba zaionak berak askotan zalantzan jartzen du genero ikuspegia ere: Soto hori nik ere badut, beraz ez da gizon-emakume kontua, zurea eta nirea da. “Beste ezer baino lehen, denok gara pertsonak!” botatzen dizute (ez zitzaigun besterik falta! baina neska edo mutil izan, nolako pertsona izan aukerak murrizten zaizkigu).
Feminista izatea ez da Q Ziurtagiri bat, feminista ez da pertsona libre bat. Baina feminismoa bada pertsona libreago izatera daraman bidea. Bide horrekin bat egiten dudala, harri txintxarrezko bide horretan nabilela, gizartea bide horretan bultza nahi dudala esan nahi dut “feminista naiz” diodanean. Eta hori zenbat eta gizon eta emakume gehiagok esan, korronte alde igeri egingo dugu.
Iker eta Jokin, “de gratis” den pegatina bihur daiteke, arrazoi osoa. Herri mugimenduek fenomeno horren aurrean garatu ditugun estrategiak elkartrukatzea primeran letorke. Denok gara ekologistak, baina hondakinak gaika batzuk biltzen dituzte, konposta egitera batzuk iristen dira, eta euren herrian atez-atekoa jartzea beste batzuk lortzen dute. Orain, hasieratik “ez naiz ekologista, eko beharrean uko naizelako” pegatina daramanarekin aber nondik hasten garen!
Besarkada bana
Zure gonbidapenarui erantzuten saiatuko naiz , zaila izan arren laburtzea esan nahi nukena.
Bitxia da zerbait ez naizela argudiatu beharra , baina lehen aldia da Feminismotik iritzia eskatzen zaidana eta eskertzeko erronka lanbaingarriariari eutsiko diot.
Hasteko ez daukat oso argi zer ote den Feminismoa, bertatik jasotzen dudan mezu askorekin erabat adosetik erabat desadoseraionoko iritzi sorta dudalako. Indefinizio horrek oso erraz baliogabetu ditzake nire kritikak hori ez dela feminismoa esanez, baina goazen harira.
Patriarkatua da Zibilizazioaren oinarri, balore “maskulinoetan” eraikitako garapen eredu bat ekarri duena , niretzat hau da funtsean bizi ditugun arazo sozioekolojiko oinarri; balore “femeninoak” azpiratuz garatu izana. Agian femenino maskulino hitzak ez dira egokienak, baina yin eta yang konzeptu matxistak direa irakurri nuenetik ez dut hobeagorik aurkitzen. Uste izaki guztiok ditugula bi aldeak neurri desberdinetan eta ez direla gizon- emakume bereizketa soil bat.
Arazoa nire ustez balore maskulinoen naguxitasun desorekatuan dago eta horrek denok afekatztzen gaitu.
Feminismoa ulertzen dudan bezala ,emakumeen maskulinizazioan garatu da feminidadearen aldarrikapenean baino, eta nahiago nuke gizonok eta jendartea orohar feminizatzea bilatu balu.
Hortik egunerokotasunean feminsmotik txokatzen didaten jarrera asko , insultanteak izateraino, bai gizonotzat baita emakumeentzat ere, luze joko luke adibideak ematen hastea.
Sentitzen dut feminismoa nerabezaroan dagoela, nerabeak autoafirmatzeko gurasoen ispiluan errebelatzen dira personalitate propioa eraikitzeko, baina ispiluan harrapatuta geratzeko arriskua dute fase hori gainditu ezean .
Hau ez da gizon eta emakume arteko borroka bat, “emakumeak batu” esaten duzutenean, irudikatu dezaket Angela Merkelengandik nigandik baino gertuago zaudetela eta ideiak uxatu egiten nau.
Denon artean garatu beharko dugu eredu berria, gizontasun eta emakumetasunetik, denok kaltetzaen gaituelako eredu horrek , gizateria eta planetako bizitza bera suntsitzeko arrisku larriraino.
agur eta eskerrik asko
feminismoa nerabezaroan dagoela baino esango nuke nik maskulinitate berriak daudela nerabezaroan, eta gizon berdinzaleak edo feministak. Feminismoraen bilakarean ezagutzen al duzu feminsmo de la diferencia delakoa? horrek feminitatearen ezaugarraik aldarrikatu zituen, nahiz egin feminsimo erradikalak gainditu zuen, eta jada pasatu dira urteak eztabaida haietatik. Uste dut nahasten dela sarritan emakume batzuen maskulinizazioa, mugimendu eta teoria feministakin zerikusirik ez duten pertsonena, eta insultantea agian egingo zaio norbati feminismoaren zenbait planetamendu, baina heteropatriarkatuaren menpe bizi garen emakumeok nola sentitu behar gara? ez gara politikoki zuzenak ez, kokoteraino guadelako, ez ahaztu matxismoa ideologia hiltzailea dela, eta pertsona humano eta terrenalek erabiltzen dutela, gizonek, irainak baino zerbait gehiago erabiliaz. Utzi Feminismoaz hitz egiteaz, eta hasi gaitezen denok, bakoitza bere sotoetara jaisten, inor ez da libratzen hain erraz bere baitako matxismoaz, eta dekonstritu dezagun bakoitzak bere matxismoa, eta umiltasun apur bat hain ezegaguna zaigun baino mendeak dituen mugimendu politiko feministarekiko.
Aupa Tane
Mila esker festara batu eta faminismoa zer den eta feminismoarekin zer lotu (arazi) den argitzeagatik. Bat nator bakoitzak bere barne iraultza egitea dela urgenteena diozunean. Primeran letorke barne iraultza horiek partekatzea, besterengangik ikasteko. Ea interneten horretarako espazioak zabaltzen ditugun.
Baina justu gai hauekiko eztabaiden aldeko ere banaiz: norbanako bakoitza eta genero moduan “gizonak” (hauen artean sektore aurrerakoi eta kopuruz handia) non gauden kokatzeak pista asko ematen dizkigu, mugimendu moduan diskurtsoak nola eraiki eta gizartean nola zabaldu igertzeko.
Zuk ezinhobe biribildu moduan, “mendeak dituen mugimendu politiko feminista”ren ibilbidea eta ekarpenak ezagutarazi ditzagun!
Ados matxismoaren deskonstrukzioaren beharraz.Hala ere gizonen kulpabilizazio generalista ezin dut onartu. Ez gera guztiok biolentzia matxista eta tratu txarrak darabilgtzaunok,.kokoteraino nago gizonok orokorrean errudun pòtenzialtzat hartzen gaituzten diskurtsoetaz.
Hau ez da gizon eta emakumeen arteko gerra bat,, injustizia sozial baten aurkakoa baino, eta gizartearen erdia bestearen aurka jartzeak “status quo”ari mesede egiten diolakoan nago..
Eskubide guztia duzue emakume feministek politikoki ez zuzenak eta agresiboak agertzeko, eta eskubide guztia guk iraintzen gaituzten jarrerak ez onartzeko
Adeitasunez eta jarrera eraikitzailez agur
Kaixo patxeko
Parrafada batekin baino, nahiago dizut beste artikulu batekin erantzun (mila esker gaia eman bait didazu!). Titulua aurreratzen dizut: “Merkelekin bazkaldu nahi dut urtean behin”.
Pozten nau zeozetako balio izank, aitortu behar ba dizut ere pixkat beldurtzen nauela erantzunak. Badaezpada ere argitu nahi dizut, ez dala nere asmoa esatea nolakoa beharko luken feminismoak, zergaitik ez naizen feminista azaltzea baizik.
Aio