Zu zer zara, ken edo bider?
Eskolatik arrapaladan etorri da 6 urteko mutil kozkorra, bazkaltzeko adina hitz egiteko gosez.
– Ama, Leire gehi da.
– Ez, mutilak dira gay. Leire…
– A, bai, bai Leire ken da! Ez, bider da! Bider, bi direlako…
Pasarteak hizketa gaia ekarri digu lau etxetako gurasoei:
– “Nobio”, “nobia”, “ezkondu”… gureak ez diren hitzak eta kontzeptuak nondik darabiltzaten umeek hitzetik-hortzera.
– Jolas sinbolikoak ote diren, gure harremanak antzezten eta errepikatzen dituzten.
– Ezkondu ez garen gurasook “ezkondu” hitzaren zehaztasunik duenik ez dugula trukatzeko, “elkarrekin bizi eta sexu harremanak izan” esaldia baizik.
– Primeran datorrela umeentzat Leire bider dela esatea (emakumeok beste Barbyeren Ken-ik eta gure arteko kenketa gehiago ez dugu behar!). Egunerokoan hezur-haragitan harreman eredu desberdinak ezagutu eta hauekin identifikatu ahal izatea. Ez aukera teoriko korrektu bat, bizitzan egunero gurutzatzen dituzun pertsonak baizik.
– Era berean, banandu eta beste bikote batekin bete diren etxeetan egunero sartu-irten ibilita gehiago ikasten dutela familia ereduei buruzko hitzaldietan baino.
Zeinen ezaguna egin zaidan elkarrizketa hau! Eskerrak umeek gure begiak eta garunak irekitzeko gai (edo bider!!)tasuna duten…pena gero heldu egiten diren…
Aupa Iñigo! Umeen ondoan gu ote garen heltzen garenak… jarrai bazkarietan umeen jakin-goseak asetzen!