Maite Goñi: IKaskeTa modu berriei begirada
Euskarabildua jardunaldietan ideia hauek azpimarratu ditu Mondragon Unibertsitateko eta Jakintza ikastolako irakasleak.
Irakaskuntza beste begi batzuekin begiratzeko baliatu behar da teknologia, pedagogia hobetzeko. Irakaslearen papera oso zalantzan dago egun, informazioa ematera mugatzen bada irakaslea ez du ekarpen handirik egiten, askoz informazio gehiago duelako ikasleak eskura interneten.
On-line irakaskuntza asko garatuko da hurrengo 5 urteetan.
Hodeian lan egitea:
Aukera ematen digu taldean lan egiteko, denen iruzkinak jasotzeko, norbera bere ordenagailuan ari beharrean. Pribatutasuna eta segurtasuna daude zalantzan, “googlerekin ezkontzen ari gara”.
Mugikorren erabilera egokia:
Eskola denetan debekatzen da mugikorraren erabilera. Baina mugikorra edozein momentutan informazioa kontsultatzeko oso erabilgarria izan daiteke, baita irteerak dokumentatzeko argazkitan eta abar… Tabletak ere oso erabilgarriak izan daitezke apunteak hartzeko, eta abar.
Jokoen mekanika hezkuntzara pasatzea:
Ariketekin erronkak planteatzea “nibelez” pasatzeko. Errekonozimendurako zenbaki hotz bat erabili beharrean irudi edo domina sistema erabiltzea. Sormena eta talde lana ere bultza daiteke hauekin. Badira jolasak ekonomia lantzeko: Erresuma Batuko lehen ministroa zara eta mundu mailako erabakiak hartu behar dituzu eta horien ondorioak kudeatu… Badira naturaren errespetua lantzekoak ere.
Klasea iraultzea:
Irakasleak azalpenak ematen ditu. Baina egin dezakezu grabatu eta ikasleek eskolara joan aurretik ikusten dute eta ondoren datoz eskolara ezagutza horren gainean galderak egiteko, ariketak egiteko… Modu ona izan daiteke azalpena behin baino gehiagotan entzun behar duenak aukera izateko, bitartean beste batzuek aspertu gabe. Gaurko sisteman eskolan justu azalpena ematera iristen gara eta ondoren etxean gurasoek edo partikular irakasleek egiten dute bigarren lanketa.
Irakasleen konpetentzia digitala:
Pedagogia eredu ezberdinak ezagutzea da gakoa. Kezka da nola integratu teknologia. Idazlana ordenagailuz egitea lehengo gauza bera egitea da. Komentarioak txertatzen baditugu, edo kolektiboki sortzen badugu testu bat, edo beste ikastetxe batzuekin partekatu, beste dimentsio batzuk lantzen ari gara. Irakasleok indarra jarri behar dugu gure formazioan. Garrantzitsuena da norberak bere hutsuneak detektatzeko gaitasuna izatea, eta non ikasi jakitea, egun doako hamaika aukera ditugu sarean bertan: bideoak, ikastaroak…
On-line irakaskuntza:
Egun gaixo dauden ikasleentzat erabiltzen dira, ezintasunen bat dutenentzat. Baina baita etxean eskolatzea erabakitzen duten gurasoen artean ere.
Zertan oinarritu behar dugu ikaskuntza?
Neus Lorenzorekin batera egin duen mahai-inguruan Goñik gai gako bat planteatu du: “Memorian oinarritzen dugu askotan ikaskuntza. Baina oinarritu dezakegu baita ere ulermenean, aplikatzeko gaitasunean, eta sormenean”.
Euskarak sarean duen garapen mailaren galderari erantzunez zera adierazi du: “batetik ikusten dugu ahotsen errekonozimendua hobetu behar dela eta hor inbertsio eta lana egin behar da. Eta bestetik, zenbat eta gehiago erabili euskaraz tresnak orduan eta gehiago garatuko dira”.
2 Iruzkin
Trackbacks/Pingbacks
- maitego » IKaskeTa modu berriei begirada, #euskarabildua jardunaldietan - […] Atera berri den Horizon Report Europe 2014 Schools Edition-ean oinarrituta, hasierako saioan, Europako eskoletan datozen 5 urteetarako aurreikusten diren…
Maitek egindako irudi hau nahiko laburpen egokia dela iruditzen zait,
Mila esker Iñaki! Arrazoi osoa, irudi bakarrean laburpenik onena!