Badakizu Olentzero… ?
Sei urteko mutikoa harrapaladan sartu da sukaldean: – Ama, zuk bazenekien Olentzero… Gurasoak harnasa eten du, umearoko gezurra aurpegian lehertuko dion zain zain… – … ez dela Jesusitoren aita? “Kontxo, laiko itxurako gizarte honek a zer lezio argiak ematen dituen…” pentsatuz jarraitu du patatak...
Read MoreSexismoa: Iazko Gabonetako publizitate kanpainaren datuak
Emakunderi atxikitako Begira ikertegiak 2013-2014eko Gabonetako kanpainari buruz egindako azterketaren emaitza hauek plazaratu ditu. (Hemen ikusgai bideoa). Hauek dira 10 telebista kateetako 186 iragarki aztertuta ateratako ondorioak: Presentzia: – Iragarkien %74an neskatilak agertzen dira eta eurak dira iragarki horien hartzaile nagusiak. – Mutikoak iragarkien %66an agertzen dira Ematen duten irudia: – Neskatilak protagonistan diren iragarkien %21ean “pinpirin...
Read MoreHainbat pista Olentzerorena egiterakoan
Lekeitioko udalak hirugarren urtez zabaldu du “Ipuin eta jostailu ez sexistak aukeratzeko gida”. Hementxe duzue PDF formatoan: GIDA EZ SEXISTA. Emakundek gomendio hauek zabaldu dizkie hezitzaileei: – Saihetsi behar dugu joko jakin batzuk eskuragarri izatea eta horiekin jolastea: indarkeriazkoak eta estereotipo sexistak sortzen eta justifikatzen dituzten guztiak. – Joko eta jostailuen iragarkiak umeekin komentatu behar genituzke, ikusle kritikoak trebatzen joateko....
Read MoreTopaketa Feministak, mahai-ingurua. Trantsizio feminista: intzidentzia politikoa, estrategiak eta boterea(k)
Ostera ere Kofradia lepo zela (600 lagunen aurrean), mahai-inguru bizia eta mamitsua osatu zuten Josebe Iturrioz, Saioa Iraola, Ainhoa Etxaide, Jule Goikoetxea, Ana Murcia eta Jeanne Roland (bien artean hitz egin zuten Garaipen taldeko kide moduan), eta Idurre Eskisabelek. Bilgune Feministako kide Miren Arangurenek bikain moderatu eta kudeatu zituen denborak. Proposamen landuak eta umore zirikatzailea uztartu ziren espontaneoki, bor-borka zegoen aretoan. Hainbat esaldi testuinguru horretan hobe...
Read MoreTopaketa Feministak: eztabaida taldeetako ondorioak
Eguerdian 16 taldetan (hauetatik 13 euskaraz) aritu dira egungo egoeraz eztabaidan. Bazkaldu aurretik polikiroldegian aurkeztu dituzte ondorioak, titularretan. AURRERAPAUSOAK – Eskubideen aitortza eman da eta eremu publikoa irabazi dugu. – Txaponaren beste aldea da berdintasun faltsuaren ideia zabaldu duela, kontzientzia eza, desaktibazioa. Eta indarkeria asko ikusezin egiten ditu. – Erreferentzialtasuna irabazi dugu . – Diskurtso feminista sozializatzen eta emakume...
Read MoreTopaketa Feministak: “Jostorratzak dantzan ipini dituztenak gara”
Emakume egin naute. Edo eraiki. Ez naiz. Ala, bai? Transa naiz eta querra. Edo ez. Akaso, gara. Izenik behar al du nire izanak? Ez dakit non jaio nintzen; ezta noiz ere. Beti egon garen hemen edo bat-batean agertu ginen. Mundura jaio gintuzten, edo jaio ginen. Baina hemen gaude. Izan naiz arrantzara joan dena; kideak galernatan itota ikusi dituena. Galerna ere izan naiz ni. Bizitza kendu duena, batzuetan; besteetan emateko. Puta izan naiz, garbitzailea, neskamea,etxekoandrea, sukaldaria,...
Read MoreTopaketa Feministak Ondarroan: Diagnostikoa
Bilgune Feministako kide den Iraitz Agirrek aurkeztutako diagnostikoak eman die hasiera VI. Topaketa Feministei. Ondarroako kofradia 600dik lagunek hartu dute, eta jai giroa izan da nagusi. Hona, laburturik, azaldutako hainbat ideia: Topaketa hauekin, patriarkatuak hartu dituen forma, adierazpen eta aldaerak identifikatu nahi ditugu denon artean. Argazki baten zertzelada orokorrak identifikatzea da helburua. Hiru eremu definitu ditugu: eremu sozioekonomikoa, politikoa, eta kultural-ideologikoa....
Read MoreAukerarik gabe uzten gaituelako salatu argazkitan: #MarketingSexistarikEz
Gabonak urteko salmenta garai indartsuena direnez, marketinga indarrik handienarekin egiten da katalogoetan, iragarkietan, eskaparateetan, produktuak antolatzeko baldetan, produktuak aurkezteko kaxetan… “Gehiago saltzea” omen da argudioa produktuak inongo utilidaderik gabe sexuatzeko (diseinuaz gain ez dute inongo berezitasunik eskaintzen batzuek eta besteek) eta “neskentzat edo emakumeentzat” gama bat eta “mutilentzat edo gizonentzat” beste gama bat...
Read MoreHaurrentzako ipuin sexistak: irakurleen erreakzioak Susaetaren azalpenen ondoren
Susaeta argitaletxeak erantzun egin die haurrentzako ipuin sexistak argitaratzeagatik kexatu diren herritarrei, eta irakurleek, sare sozialen bidez, erantzuna baloratu dute. Hauek dira azken 24 orduetan ARGIAren Twitter kontuan eta nirean jaso ditugun zenbait mezu. @argia Bai, eta argitalpena lotsagarria izan bada, hare lotsagarriagoa beraien erantzuna! — Karrankari (@enekuttun) December 9, 2014 @argia espero bezala, ta halakoetan gertatu ohi den bezala, erantzunak beldur handiagoa ematen du...
Read More
Iruzkin berriak