Bidali liburuak erretiratzeko mezua Susaetara
Hemen general@susaeta.com argitaletxera bidaltzeko mezu proposamen bat (kopiatu eta bidali hau bera, edo asmatu zeurea):
Egun on
Mezu honen bidez adierazi nahi dut sentitzen dudan gaitzespena zuen argitaletxeak argitaratu dituen liburu batzuek ikusterakoan: “Neskentzako errezeta errazak”, “Neskentzako ipuinak”, “Mutilentzako ipuinak”…
Bereizketa sexista egiten dute eta beraz, ume guztien aukera berdintasuna urratzen dute. Ez dago “neskentzako” edo “mutilentzako” den ipuinik, jolasik, errezetarik… izatekotan, gizarteak jartzen dio kolorea, atzetik datozen ume guztiek errepikatu ditzaten rol sexistak.
Inteligentziarentzako iraina direlako, Euskal Herrian egun hezkuntzan bultzatzen diren balioen kontrakoa delako, umeen eskubideak urratzen dituztelako… liburu hauek erretiratzea eskatzen dut, eta aurrerantzean halako gehiago ez argitaratzea.
Nire eskaria kontuan hartuko duzuelakoan
4 Iruzkin
Trackbacks/Pingbacks
- Susaeta argitaletxearen erantzuna | Gaitzerdi - […] sexista hauen aurrean gaitzespena adierazi eta erretiratzeko eskaera eginez jasotako mezuei erantzunaz, gutun hau jaso dugu erdaraz, IƱaki Susaetak…
Guar egun horrelako liburuak daudela jakiteak tristetu egiten nau. Mesedez ken itzazue merkatutik.
milesker
Leire
Mila esker Leire! Gutun eredu gehiago baditugu hobe.
Comment
kolore asko daude eta aukeratzeko eskubidea ere lapurtu behar al diegu?preso ditugu aukeratzeko eskubiderik gabe.mesedez kendu merkatutik.