Aukerarik gabe uzten gaituelako salatu argazkitan: #MarketingSexistarikEz
Gabonak urteko salmenta garai indartsuena direnez, marketinga indarrik handienarekin egiten da katalogoetan, iragarkietan, eskaparateetan, produktuak antolatzeko baldetan, produktuak aurkezteko kaxetan… “Gehiago saltzea” omen da argudioa produktuak inongo utilidaderik gabe sexuatzeko (diseinuaz gain ez dute inongo berezitasunik eskaintzen batzuek eta besteek) eta “neskentzat edo emakumeentzat” gama bat eta “mutilentzat edo gizonentzat” beste gama bat sortzeko. Kontua da eskaintza erabat bipolarra izatera eraman dutela: ia bi kolore bakarrik aurkitzen ditugu aukeran, eta gainera kolore bakoitza sexu bati esleitua, beraz, marketingak “eskaintzen” digun gama jarraituz gero, gure aukera diseinu bakarrera mugatuta geratzen da, “hau da dagokizun produktu bakarra halako organorekin jaio zinelako”.
Salatu dezagun: #MarketingSexistarikEz
Susaeta argitaletxearen “Neskentzako” eta “Mutilentzako” ipuinekin herritar askorengan piztu da “gehiago saltzeagatik” marketing sexista erabiltzearen aurkako erreakzioa (ez du asko baretu herritarren ezinegona IƱaki Susaetaren erantzunak). Testuinguru horretan, sare sozialetan marketing sexista salatzen duten argazkiak hasi dira zabaltzen: #MarketingSexistarikEz traola erabiltzen ari gara. Sexismoa produktu ia denetara eraman denez, era guztietako adibideak aurki daitezke (ume eta helduentzako produktuak, katalogoak, publizitatea…). Hona hemen bildutako adibide batzuek.
Kaixo Estitxu:
Ni gaur egun neska eta mutiko baten ama naiz. Iaz gabonetan, etxean nere bikotea eta nik hezkidetzan bizi eta hezitzeko egin ditugun ahalegina guztiak, segundu batean pikutara joan ziren. Jostailuzko katalogo zoragarri horietako bat etxera iritsi eta semea arrebari honako hau esan zionean “ez hori ez da neskeentzat”. Ikusi beharko zenidaten momentu horretan nola hasi nintzen defendatzen jostailuak ez daudela egindak mutilak edo neskeentzat baizik eta jolastu nahi duenarentzat. Baina nik galdera bat bota nahi nuke: Gobernuak hezkidetza aurrera eramateko legeak, eskoletako proiektuak egin baldin baditu, zergatik uzten gaitu babes gabe honelako kanpainetan? Erantzuna argi dago dirudienez kasu hauetan enpresek lortzen dituzten diru sarrerak emakumearen eskubideen aurretik dihoaz eta dirua erditik dagoenean hezkidetza ez du ezer balio, lotsagarria!!