Gizonek pena ematen digute, emakumeek…?
Eusko Legebiltzarrak gaur onartuko du zaintza partekatuaren legea, EAJ, PP eta UPDren babesarekin. EH Bilduk aurka bozkatuko duela jakinarazi du eta PSE-EEk zer bozkatuko duen da inkognita bakarra.
*** Inork min hartu edo ni erasotu aurretik, ohar bat:
Barkatu, umore oneko esnatu naiz gaur. Inori bere bizipenak medio min ematen badio esango dudanak, eskertuko nuke bere iragana niri ez zipriztintzea. Ez baitut inor mintzeko helbururik, nire ustea jaulkitzea baizik. Iraganak iragan norbereak bere ustea braustakoan botatzen badu, oso pozik hartuko ditut erantzunetan.
Zaintza partekatuaren alde zaude?
BAI
Zaintza partekatua da umeak “orekatu” zaintzeko aukera bakarra? (banandu aurretik bikote heterosexual monogamo ezkondua zen gisa?)
kar kar kar…
Nire aitatxo laostia da, amatxo konpostagailua:
Zaintzaren datuek diote emakumeak direla zaintzaren ardura, zama, euren bizkar daramatenak:
* Haurrak zaintzeko lanaldia murrizten duten %93 emakumeak dira
* haurrak zaintzeko eszedentziak hartzen dituzten %90 emakumeak dira
* haurrak zaintzeko eta familiaz arduratzeko lanpostua uzten dutenak gehiengo aplastantez emakumeak dira.
Banaketa kasuen zifrek zaintzarekiko ardura kupo bera erakusten dute:
* Banantze-kasuetan erabaki gehienetan (bi herenetan) adostasunez hartzen da, epaitegietara jo gabe. Erabakiak adostasunez hartzen diren kasuotan, amek hartzen dute haurren zaintzaren ardura nagusia ia beti (kasuen %93an).
*Epaitegietara jotzen duten gurasoen kasuan (herena), bestalde, hamar aitatik bi dira haurren zaintza eskatzen dutenak eta hamarretik zazpik ez dute eskatu ere egiten.
Egoera honetan, zaintza partekatuaren aldeko hainbat neurri bururatzen zaizkigu (tik-tak, tik-tak osatu zerrenda):
* AURRENEKOA: Haurra jaio osteko baimena seina hilabetekoa izatea ama eta aitarentzat, elkarren segidan hartu beharrekoa eta besteri utzi ezinezkoa. Horrek ekarriko luke haurra lehen urtean etxean haztea, aitak eta amak ardurak hasieratik partekatuta hartzea, aiton-amonen liberazioa, merkatuan gazte jendearentzako leku gehixeago, lana banatzea… (dena abantailak).
* Medikuaren errebisioetara eta eskolako bileretara txandaka joan behar izatea, arauz.
* Errenta aitorpenarekin batera zaintza denboren etxeko kontratua aurkeztea, horrela kontabilizatuz etxeko ekonomian eta ekonomia orokorrean zaintza orduek egiten duten ekarpena.
* …
Zaintzak bietatik du, gure onena eta ejem-a ateratzen du. Ematen digu dena eta eskatu-kendu-lapurtu beste dena. Datuek erakusten digute sekulako korapiloa dagoela gai horretan, baina nondik hasiko gara korapiloa askatzen, estuen lotutako emakumeak askatu eta gizonen gehiengo absolutua lehen unetik ardura hartzera daramaten neurriak hartuz? Keba, zaintza partekatua nahi eta lortu ez duen gutxien-gutxien-gutxiengo (kasu batzuetan, ez denetan, ereduzko) horrek nahi duen momentutik (banandu arte paso egin dutenak barne) ez dezatela inongo oztoporik izan, mesedez.
Baietz, badakigula, ez aspertu purrusta eginez umeen zaintza desorekatuagatik emakume ia denek zenbat “ematen” “galtzen” duten zerrendatuz (norberaren denbora, aisialdia, zaletasunak garatzea, garapen profesionala, dirua…). Baina irudikatze hutsarekin aitatxo batek ezingo duela bere seme laztana berak nahi duen une batez besarkatu bihotza hausten zaigu, baietz?
Inork ez dezan gaizki ulertu, hauxe da nire printzipioen deklarazioa:
Zaintza partekatua lehen unetik… edo ondorioak datozenean ereindakoa jaso eta segi ereiten
Dena da metafora bat
Batailaren erdian lurrean odolusten ari diren frontekoen gainetik pasa eta atzegoardiakoei behatzetako zauriak jostetik hastea ez dakit nola definitu daitekeen, ez bada gizonek ardurak kapritxoz hartzeko eskubidea irabazi dutela (nahi dudanean bai eta nahi dudanean ez, baina nahi dudan guztietan bai izan dadila). Eusko Jaurlaritzan berdintasunaren eskuduntza duen Emakunde lege honekin ados ez egon eta Legebiltzarrak onartzea ez dakit nola ulertu behar den. Espero dut ez garela iritsiko Osakidetzak ontzat hartzen ez dituen txertoak jasotzera…
Dibortziatuak zarete zaintzaren abangoardia: Gurasotasun ideala dibortziatuena da
Maitasun erromantikoak hutsera murrizten du emakumeok denborak eta harremanen gestioa negoziatzeko dugun gaitasuna. Umeagatik, maitasunagatik, bakeagatik dena eman behar horretan, baldintzarik ez jartzea da maitasun erromantikoaren baldintza bakarra, eta kentzen diogu eremu profesionalari, zaletasunei, koadrilari, norberaren kutixiei, norberaren denborari…
Lagun bat dibortziatzen zaizu eta sumatzen duzu arratsalde bakoitza adosten, gau eta goiz bakoitza adosten, asteburuak (hau umeekin eta hau gabe) banatzen, jai egunak adosten… eta ezagutzen duzu zure lagun binarioa: tarteka haurrekin dagoena, eta tarteka bakarrik-maitearekin-koadrilarekin dagoena.
“Tuntun alena!” sentitzen du orduan batek, “dibortziatu arte itxaron behar al da gai denak mahai gainean jarri eta ongi organizatzeko?”.
Erabat ados.
Nire kuinatua banatuta dago. Umea berarekin egoten denean, Nor arduratzen da askariaz, arropak atontzeaz, eskolara eroateaz, …? Bada, bere ama, hau da, umearen amama. Hori bai, “ludikoa” aitatxurekin egiten du, ez pentsa! (Ironia off)
Baten ona artikulua. Emakunde eta Osakidetzaren kontuan bete-betean jo dozu…baita atzegoardiakoen metaforan. Ona.
Egia borobila!
Emakume binarioarena oso ona.
Oinarrizko arrazoi ukaezin batzuk badauden arren (argi baitago emakume askok “ematen galtzen” dutela), oso irakurketa manikeoa iruditzen zait. Zuri eta beltz gehiegi. Estatistiken zenbakietan, eta zenbakien atzean dauden arrazoietan, kasuistika oso zabala egon ohi da… (baita epaileek hartutako erabaki bidezko edo ez bidezkoen atzean ere…). Baina hemen plumazo batez zenbaki hotzetan eta gizon/emakume bereizketa sinplean egiten da di-da. Nik ere baditut nire zuriak eta beltzak. Nahi baduzue, nahastu eta grisa egin, edo bestela, ba ez.
Artikuluan zaintza partekatua sustatzeko neurriekin ados nago, bereziki zaintza denboren kuantifikazioan. Datu horiek OSO interesgarriak lirateke, den-dena ondo kuantifikatuta gordeko lukeen taula bat, baina DENA: amaren orduak, amaren orduak, aiton-amonenak edo izeba-osabenak (bi gurasoen aldetikoak dira, portzierto), gurasoek ezin dutelako umea eskolara ekarri-eraman edo zaintzen dituen langilearen orduak (halakorik badago) eta abar…). Dena txukun bildutako taula bat.
Gaur egun, zoritxarrez, ez dago kontua hain alai jardunaldi laburrak hartzeko, edo eszedentziak eskatzeko. Eta, hartzen direnean gehienetan emakumeak hartzen dituztela eta… (ados nago jaio osteko baimen epe berak ezarri beharko lituzkeela legeak bientzat), komentatu beharko litzateke, kasuistika hori komentatzean, emakumeek berek ze jarrera izaten duten gizonezkoek ere hala egin nahi dutenean (berdintasuna hain argi omen duten askoren ustez, “hobea” da ama egotea umearekin). Gizonezkoek ere bai baitituzte bere presioak gizartearen aldetik. Kasu horretan amore ematea gizonaren errua da, emakumearena den bezalaxe beste testuinguruetan amore ematea edo “emanez galtzea”.
Banantzeetan zaintza eskatzen ez duten gizonezkoen portzentaiak ematean, kasuistikaren barruan ere aztertu beharko litzateke zenbatek ez duen eskatzen uste izateagatik umearentzat hobea dela, nahiz eta “sentimenduz” besterik desiatu. Krudela da aita horiek umeen zaintza “nahi ez duten” gizonezkoen artean sartzea, sin mas.
Krudela den bezala, emakumeak “emanez galtzen” duen guzti hori (egia dena) zerrendatu ondoren, gizonezkoek sortzen duten penaz fribolizatzea. Gizonezkoek, banandu ondoren, izango luketen arazo guztia bere umea nahi dutenean laztandu ezin izana balitz bezala (eta ez da gutxi). Kasuistika zabal horretan, gizonezko askok izan duten atarramentua oso krudela izan da, zuri-beltz dikotomia horretan tokatzen zaien kolore hutseko brotxazo lodiarekin marrazteko. Eta umea laztandu edo zaintzeaz harago doazen gai prosaikoagoetan alde guztiek duten jokabideaz asko legoke esateko, gris askorekin, eta zuriak eta beltzak bando nahasietan agertuz.
Amaitzeko, honakoa irakurrita: “edo ondorioak datozenean ereindakoa jaso”
Hitz horiei mendeku edo “odolkiak ordainetan” usaina hartzen diet. Ez zaizkit joera horiek gustatzen umeak tarteko dauden gai sensible hauetan. Baina ordainak bi aldetikoak izan daitezkeela onartu beharko luke planteamendu horretan murgiltzen denak (eta zaintza hutsaz harago doazen gaietan ere bai).
Ni ez noa linea horretan.
Pixkat nahastuta nago tema guzti honekin… Nik hiru anai ditut eta familia tradizional batean ezitua izan naiz. Nire amak denbora luze batez ordaindutako lan bat utzi zuen (lantokian) eta ordaindu gabeko lan bat hartu (gure zaintza). Nire ama etxeaz eta gutaz arduratzen zen eta nire aita, ordez, lantokira 3 turbotan lan egitera. Batzuetan kampora ere bidaltzen zuten denboraldi motzetarako (aste bat edo bi).
Zuek diozue umearen ardura jaiotzetik hartu behar dela gero separazioan exigitu ahal izateko. Bestalde, zuek argi uzten duzue ardura hartzea etxean umeak zaintzen geratzea bakarrik dela. Aita etxean geratzen ez bada ez duela ardurahartu, edota bere ardura gutxiagokoa izan dela. Txikitan enitzen konturatzen orain beste nere aitak egindado esfortzu guztian.
Nik, nere esperientzian ikasitakoaz, uste dut nire aitalk egindako esfortzua erraz komparatu daitekela nire amak egindako esfortzuarekin. Egia da nire ama izan zela gehienetan eskolako billeratara joaten zena, nire aita makina zikinen hartean zelako lanean. Nire aitak egindako esfortzua gure etxean diru sarrera humilla edukitzeko nire ikuspuntukik ikaragarria iruditzen zait, oso lan gogorra zelako. Nire amaren esfortzua ere ikaragarria da, lau anai arreba ezitzeko indar asko behar delako. Gure kasuan, nire aitak bazuen profesio bat, nire amak ez. Enaiz sartuko zergatik batek ikasteko aukera eduki zuen eta besteak ez, baña gauzak horrela zirela eskondu ziren. Bien hartean erabaki zuten familia aurrera ateratzeko familia kompozizioak, ze inire aita etxean geratuko bazen eta nire ama lantokian, seguruena ezingo ginake lau seme alabak unibertsitatera joan…
Nire esperientzia bat bakarra da, artikuluan aldiz, estadistikak erakusten dituzu. ia denakl 90% baño altuagokoak. Estatistikak hori bera dira, humanitate gabeko zenbakiak. Gai hau pertsonalegia eta emozios-betea izanik estatistikak diotena elitzaidake piperrik importako nere kasuak. Kasu bakoitza banaka astertu beharko litzateke.
Beste alde batetik, artikuluan (gaizki ulertu ez badut) zure ikuspuntua ematean arauz ez-dakit-zenbat puntu bete beharko zirela gomendatzen duzu gero separazioan ahotsa eduki nahi eskero. Baina, arau horiek oso enfokattuta daude zure ikuzpuntuekin, hau da, gizona lanera joatea ez dela esfortsua. Aurreko esaldiaetan esan dudan bezelña, nire kasuan hau ez da betetzen, ondorioz, ez nago batere adoz.
Nire kasuan, bikotea dut baina semerik ez, askotan hitz egin dugu asuntu horretaz. Hitz egindakoaren ondorioak hauek dira. Nahiago dugu bietako batek lana utzi lenengo urteetan biok lan egin eta kampoko batek gure umea hezi baino. Lenengo urtean etxean egun guztia bietako bat (edo alternatuta), bigarrenetik aurrera jornada erdia bat eta oso bestea. Gure kasu partikularrean, prinzipioz, biok nahi dugu izan etxean geratzen dena, umeaz disfrutatzeko eta egunero 8 ordu ofizinan etzaigulako guztatzen. Orduan, inoiz separatuko bagina, lanera joan zenak beste umea zaintzen geratu ordez, ez luke aukerarik izango zaintza partekauan parte hartu?
Iruditzen zait gai guzti honen eztabaida polarizatu egin dela. Denak estadiztiketan oinarritua eta etxean geratzen denaren esfortzuak kontuan izaten baña lanera joaten denarena kontuan eduki gabe. Ze iritzi duzue emakumea lanera joan eta gizona etxean geratutako bikote baten kasuan? Estadistikak aplikatzen dituzue kasu bakoitza aztertu gabe?