Onaren zaldiak badaki mantxo joaten ere
Txapelketa imajinarioei ekiten dio lau urteko ahalguztidunak: – Nor da indartsuagoa, Pipi Kaltzaluze edo ni? Akiles edo aitatxo? Eman eta ekin lehia imajinarioei. – Nork irabaziko luke, aitatxok bere zaldi beltzarekin, edo nik nire zaldi mundukoazkarrenarekin? -esan beharrik ez dago, zaldiak ere balizkoak dituela, baserri imajinarioan bizi dituenak. – Aaaa… munduko azkarrena bada, zuuuk! Bi zentimetro hazi da komunean eserita dagoen kakanarrua. – Baina… nik...
Read MoreZerua hil dute
Zenbaki bakarrak eragiten dizkio lau urteko umeari kabalak: Infinito. – Zer da handiagoa, zerua edo infinito? – Zerua infinito da, ez da bukatzen- helduak beti zapuztaile. – Baina esan bat! zerua edo infinito! – Zerua!- erantzun dio gaur, atzo “infinito!” erantzun zion hankabikoak. Txapelketa imajinarioetan garrantzitsuena saltsa jartzea baita. – Gu jaio ginenerako zerua hor zegoen jarrita? – Bai, bai, zerua “beti” egon da hor....
Read MoreGorputzak gaizki aukeratu zuen
Bizitzaren lege nagusia desobeditzeari ekin zion lau urteko egozkortxoak, oraingoan gorputza epaitegietara eraman nahi luke, eta natura epailearen aurrean, hauxe salatu: – Gorputzak gaizki aukeratu zuen… – … -oraindik defentsarena edo fiskalarena egitea, zer egitea egokituko zaion igarri ezin duen helduak. – Jaio, hazi, xaharra egin eta hiltzea aukeratu zuen. Eta klaro, orain denok hazi eta xahartutakoan hil egingo gara… – … – Jaio, hazi eta...
Read MoreHeriotzari desobedientzia?
Lau urteko egozkortxoak bizitzaren lege nagusia desobeditzeari ekin dio: – Gizon hori zaharra da… hil egingo da! – Bai, tira, noizbait bai… denok bezala… – saiatzen da heldua, umea agureak entzungo ez dituen lekura daraman bitartean. – … A… ba ni ez, e! – Zu ez? – Igual ez, igual ez naiz inoiz hilko, igual denak hilko dira eta zu eta ni izango gara inoiz hilko ez diren bakarrak. Hori ez dakigu! Ezin da jakin! Ez dakigu, ez. Eta...
Read MoreEskubide zibil eta politikoen alde: Nola lortuko dugu “terroristaaaa!” sirenak pito hotsa izatea?
Azaroaren 6an, Libre ekimenak epaiketa politikoen inguruan antolatutako hitzaldian parte hartu nuen, ARGIAko ordezkari gisa. Helburu bakarra genuen: eskandaluzko injustizia baten ondorioz kartzelara joateko arriskuan dauden herritarren ondoan egotea, eta beharrezko den leku guztietan publikoki eskubide zibil eta politikoen aldeko defentsa egitea. Besterik ez. Hau da bertan adierazi nahi izan nuena: Disidentzia birrintzen duen makinaria Beti izango zen honela, baina orain oso nabarmen ageri...
Read MoreTolosaldeko osasuna: pribatizazioari geldiarazitako urratsak eta hurrengo erronkak
300 lagun bildu ginen azaroaren 7an, TOPAk Tolosako Trianguloa plazarako deitutako agerraldian. Zergatik? Eusko Jaurlaritzak Asunción klinika pribatuarekin egin zuen hitzarmena 2016ko azaroan amaituko delako eta beraz, garaia delako balorazioa egin eta hurrengo hitzarmenean eragiteko. Plataformak baloratu duenez, osasun publikoarekin etekin pribatuak lortzeko xedea duen enpresak kalitate eskaseko zerbitzua eman du: azpiegitura eskasak ditu, larrialdietan espezialistak gutxitu ditu,...
Read MoreKorrika dabiltzan Switzer eta Gibb guztiei
Igandean Behobia-Donostia maratoi erdia egingo dute korrika milaka herritarrek. Aro polita, dortsala soinean maratoia egin zuen lehen emakumea gogora ekartzeko. Halaxe egin du Jabier Muguruzak kantu honetan: 1967an “KV Switzer” eman zuen izena Bostoneko maratoian. Emakumeek debekatua zuten parte-hartzea, baina siglei esker lortu zuen 261 zenbakia eskuratzea. Karreran zihoala, gizon bat saiatu zen bera oztopatu eta geratu arazten: komisarioetako bat eta lasterketako...
Read More
Iruzkin berriak