Gaitzerdi
Hasiera » Gipuzkoa Zutik! » Zinemaldiko ekitaldia eten zuten bi aldarriak, kaletik
Ira17 0

Zinemaldiko ekitaldia eten zuten bi aldarriak, kaletik

Atalak: Gipuzkoa Zutik!, Herri mugimenduak

Zinemaldiko irekiera ekitaldiaren hasieran, preso gaixoen aldeko oihuak entzun ziren eta pankartak garbi ikusi. Handik gutxira Gipuzkoa Zutikeko kide bat eszenategira igo zen, errausketaren aurkako oihuak eginaz. Batzuei eta besteei pankartak kendu eta kaleratzea segundu kontua izan zen. Kanpoan, bake sozialaren itxura zaintzeko indarrek ez zuten sormena kaleratzeko tarte hori ere eman.

presoaketxera

“Gaixo presoak askatu” oihuak entzun ziren eta beste pankarta batek Ibon Iparragirre laguntzeko SOS deia egin zuen.

 

errausketarikez

Gipuzkoa Zutikeko kide bat errausketaren kontrako pankarta zabaldu nahian. Orduantxe agertu zen Bertrand Tavernier zinemagilea eta egoera ikusita “Donostia beti da harrigarria” bota zuen.

 

Irailaren 16a, Zinemaldiaren irekiera eguna, 19:30ak aldera. Gipuzkoa Zutikeko 20 bat lagun, mozorrotuta abiatu dira Boulevardetik Kursaalera, alfonbra gorri bat eta megafonia daramatela. Deialdian iragarri zuten moduan, “pasarela alternatiboa” egitea dute helburu. “Lau katu” dira euskara jatorrean, eta ia launaka doaz, inongo legetan “kontzentrazio” edo “manifestazio” adiera barregarri geratzeko moduan. Zelebre piura horiek, ordea, umore gutxiko ertzainekin egin dute topo Boulevardaren bukaerako zatian:

– Ezin dutela Kursaalera joan, ertzainek.

– Antifazen atzean, harridura aurpegiak.

– Abisua ematen dietela, ez dietela Kursaalaren inguruan egoten utziko. Jakinarazi gabeko manifestazio bat dela.

Deialdia lau haizetara zabaltzen saiatu direla erantzunda, bizipoza eta “ura gara” filosofiaren bulkadak gerria dantzatzera daramatza mozorrotutakoak, herritarrak diskriminatzen dituen agintekeria zurrunaren aurrean. Binaka-hirunaka, bakoitzak nahi duen kaletik jo du, katuen izaera independenteaz, noizbait Kursaal aurrean topo egingo duten, zortearen esku utzita. Erraustegiak herritarrei ekarriko dien zulo ekonomikoa azaltzen duten eskuorriak banatzen dituzte, sinopsi moduan idatziak, euskarazkoak “Ke arteko egunak” eta gaztelerazkoak “El gran golpe” izenburu dutela.

Batzuek mozorroa kendu dute, beste batzuek gaur horrela doazela (eta zer!) aldarrikatzen dute eta beste hainbatek mozorroa janzkera arruntarekin integratu du. Hiru erakoek jolastu dute zakur eta katuetara, poliziekin:

– Mozorroa ertzainen aurrean kendu duenari ere ezetz, ez diotela Boulevardetik Kursaalera pasatzen utziko. “Amona Grosen bizi da eta bere etxera noa. Nahi duzu nirekin etorri?”. Zer pentsa ematen du norberak begien aurrean ikusten duenean herritar guztiok ez dugula, nonbait, Bakearen Kultura aldarrikatzen duen hirian kalean lasai ibiltzerik.

– Mozorroa jantzita eskuorriak banatzen ari denak ezustean egin du topo bi ertzainekin, eta mozorroaren betaurreko beltzek ikusmena lausotuta, xano-xano eman die poliziei ere eskura “Ke arteko egunak-en sinopsia”. Ezer gertatu ez balitz bezala buelta erdi eman du, baina ertzainak identifikazio-eske ditu. “Zinemaldirako sarrerak erosita ditut, eta horrela janztea gustatzen zait” egin du identifikatuta sentitzen den bere buruaren aurkezpena.

– Mozorroa janzkera arruntarekin integratu duten katuren batzuek iritsi dira Kursaal aurrera. Zinema izarren distirarekin emozionatuta dauden herritarren artean daude agintari politiko nagusiak, ateak noiz zabalduko zain. Alfonbra gorritik paseatu dira %1a eta %1aren koadrilakoak direla amesten duten beste asko. Denak dotore, bakoitza bere diru-zorroaren neurrian. Denak denon diruarekin ordaintzen den festara, herritar soila gonbidapenik gabe, bi aldiz (sarrera 40 euro) ordainduta. Mozorroa janzkera arruntarekin integratu duten bi katu ohartu dira hiru ertzain dituztela atzetik, beti 10 metroko distantzia tartean utzita.

Preso gaixoen aldarria kalera

Kursaaleko zubia gurutzatzen hasi dira beste herritar batzuek, kartzelako hesiak daramatzatela, gaixo dauden preso politikoen argazki eta izenekin. Euria latz ari du. Ertzainek geldituarazi dituzte. Barroteak daramatzatenek alferrikako hika-mikarik ez dute egin, baina geldiarazitako lekuan bertan gelditu dira, barroteak zubiko errepideari begira jarrita. Ikusgarri.

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Estitxu Eizagirre

Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.

Azken bidalketak

  • Arteak ez baitu generorik
  • Aroztegia: sorgin ehizari stop
  • EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatzeko eskatu du Ekologistak Martxanek, ura kutsatzen jarraitu ez dezaten
  • “Nahi duena izango da”
  • Nork ebaluatzen du azterketa orria?

Iruzkin berriak

  • Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
  • Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
  • Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
  • MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
  • orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Bertsolaritza
  • Feminismoa
  • Gipuzkoa Zutik!
  • Herri mugimenduak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntza
  • Kontu ilunak GHKn
  • Kultura
  • Plan tematikoak
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Umekeriak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA