Estitxu Eizagirre
Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
- Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
- Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
- MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
- orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko otsaila
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abuztua
- 2023(e)ko maiatza
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko martxoa
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko apirila
- 2021(e)ko otsaila
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
Emakume Etxeak lotuko ditu “Testurak” bertso emanaldi bereziak
Atalak: Bertsolaritza, Feminismoa
Ostiral honetan egingo da lehen saioa, Eibarko Andretxean, 19:00etan. Ordutik abendura bitartean, sei bertso jaialdi gehiago egingo dira emakumeen testu literarioak oinarri hartuta.
Ekimen honetako kideetako bat den Ainhoa Agirreazaldegik azaldu digu Emakumeen Etxeetatik etorri zela eskaera, etxe hauek guztiak lotuko zituen proiektu bat egiteko beharra zutelako. Denetan berdina eta denetan ezberdina izango zen formato bat behar zuten. Eskari horri erantzuteko jarri zen martxan bertsolari talde bat, eta Agirreazaldegik baloratu du bertsolariak diseinuan parte izateak lagundu dezakeela bertsotan egiteko egoki izango den formatua bermatzen. Diseinatzeko prozesuan bertan asko gozatu dutela ere nabarmendu du, eta lana kolektiboa izan dela.
Entrenatzeko biltzen den taldea
Ikasturtean zehar elkarrekin kantatzeko bildu dira, martxa erregularrari eutsiz. Saio arruntetan gutxitan ematen den egoera bermatzen dute horrela: emakumeen artean kantatzea. Urtean zehar egin duten lana oholtzara eramateko aukera emango die Emakumeen Etxeetako saio hauek eta lagunduko du emakumeek elkarrekin kantatzeko gero eta aukera gehiago bilatzen.
Aniztasuna oinarri
“Testurak” izenburuak iradokitzen duenez, testuak izango dituzte oinarri. Testu hauek hautatzen, eta testu hauetatik abiatuta gaiak jartzen ariko diren gai-jartzaileen lana azpimarratu du Agirreazaldegik: “gai-jartzaileetan ere feministak direnak taldera inguratzea eta elkarrekin lanean aritzea oso emankorra da”. Badakite testutik gaira hainbat tolestura emango dizkiotela gai-jartzaileek, eta azaleko planteamenduetatik matizetara pasatzeko gakoa dela garbi du.
Emakume eredu anitzak ekarri nahi ditu “Testurak” emanaldiak, eta gai landuez gain horretarako aukera emango du kantuan ariko diren bertsolarien perfilak ere, bai jatorriz, adinez, bizikeraz…
Emanaldien agenda:
IRAILAK 30 EIBAR, Andretxean, 19:00etan
Bertsotan: Ainhoa Agirreazalgi, Onintza Enbeita eta Izarne Zelaia eta Saioa Alkaiza. Gai-jartzen: Maite Berriozabal.
URRIAK 5 ERMUA, Emakume Topalekuan, 19:00etan
Bertsotan: Oihana Bartra, Miren Amuriza eta Ane Labaka. Gai-jartzen: Maite Berriozabal.
URRIAK 28 ONDARRU, Etxelilan, 19:00etan
Bertsotan: Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Eli Pagola. Gai-jartzen: Ainhoa Aranburu.
AZAROAK 9 AZPEITIA, Emakumeen Txokoan, 19:00etan
Bertsotan: Maialen Akizu, Rosi Lazkano, Ane Labaka eta Onintza Enbeita. Gai-jartzen: Amaia Agirre.
AZAROAK 11 ARRASATE, Emakumeen Txokoan, 19:00etan
Bertsotan: Maider Arregi, Nerea Elustondo, Oihana Bartra eta Ainhoa Agirreazaldegi. Gai-jartzen: Maite Berriozabal.
AZAROAK 18 DURANGO, Andragunean, 19:00etan
Bertsotan: Miren Amuriza, Saioa Alkaiza, Rosi eta Alaia Martin. Gai-jartzen: Amaia Agirre.
ABENDUAK 1 BASAURI, Marienea Basauriko Emakumeen Etxean, 19:00etan
Bertsotan: Eli Pagola, Maider Arregi, Oihana iguaran eta Izarne Zelaia. Gai-jartzen: Amaia Agirre.
Emanaldiak lotzeko aukera:
Emakume Etxeetan abiatuko den proiektuak beste etxe eta plaza batzuetan interesa piztu dezakeenez, gonbidapena luzatuta utzi du Agirreazaldegik.