Estitxu Eizagirre
Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
- Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
- Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
- MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
- orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko otsaila
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abuztua
- 2023(e)ko maiatza
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko martxoa
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko apirila
- 2021(e)ko otsaila
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
Zehazki nor eta nola ari dira erraustegiaz dena erabakitzen?
Atalak: Sailkatugabeak
Artikulu honen helburua zozoa da: herritar arruntok erraz ulertzea zein politikari ari diren erabakiak hartzen gure etorkizuna baldintzatuko duen erraustegiaz.
1.-Demagogia tabernakoa: Hondakinak “politikarekin nahastu dira”
Tabernako hizketaldietan eta periodico zenbaitek hartara xaxatuta, “zaborren gaia politikarekin nahastu da” esaten dugu maiz. Errealitatea da, ordea, zaborrak kudeatzeko ardura udalena dela. Eta udalak, herritarrek hautatutako politikariek kudeatzen dituztela. Beraz, zaborren kudeaketa bai, politikarien ardura da.
Errealitate praktiko horri gehitu dakioke, oso gai politikoa dela nola antolatzen dugun herriko bizimodua, eta zer egiten dugun bizimodu horren ondorio diren zaborrekin.
2.-GHK: ordezkarien ordezkarien ordezkariek saldu gintuztenekoa
Udala-mankomunitateak-GHK. Hona hondakinen kudeaketarako elkarri lotuta dauden hiru erakunde publikoak (eta beraz, politikoak).
Herriak, zaborrak errazago kudeatzeko, mankomunitatean antolatzen dira (horrela, esaterako, azpiegiturak partekatzen dituzte). Zortzi mankomunitate daude Gipuzkoan, eta mankomunitate hauek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osatzen dute GHK (Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa): 2007an hondakin politikak kudeatzeko sortutako erakundea, sorreratik erraustegi proiektuari lotua egon dena.
Erakunde guztiak dira ordezkari politikoz hautatuak, eta esan beharrik ez dago, herritarren erabaki ahalmena txikitzen dela erakundea zeharka hautatua denean:
1.-Herritarrek bere herriko alkate eta zinegotziak hautatzen dituzte.
2.-Herriko alkate eta zinegotzi hauek hautatzen dute euretako nortzuk joango diren mankomunitateko batzarrera (mankomunitate bakoitzak du arautua udal bakoitzetik zenbat ordezkari joango diren).
3.-Mankomunitate bakoitzeko batzarreko kideek hautatzen dute euretako zein hiru ordezkari joango diren GHK-ko batzarrera.
GHKk, ordezkarien ordezkarien ordezkariek, uztailaren 28an erabaki zuten herri guztiek bai ala bai beren hondakinak derrigor eraman beharko dituztela erraustegira. Nahiz eta herri bakoitzaren eskumena den bere hondakinekin zer egin, GHKn gehiengoz erabaki zen udal denak, beren borondatearen kontra bada ere, behartzea hondakinak erretzera. Hara hemen gehiengoaren diktadura, edo zeharkako demokraziaren ajeak. Udalen ordezkarien ordezkarien ordezkariek erabaki dute udalei beren eskumeneko gaia den hondakinen kudeaketan, erabakitzeko eskubidea moztea.
3.-GHKk baditu izen-abizen eta aurpegiak
“GHK” entzun eta asko jota logo bat datorkigu burura, ente neutro eta abstraktua bailitzan… Zozokeria hutsa dena oroitu arazi behar diogu gure buruari, alegia, politikariek kudeatzen dutela GHK. Hauteskundeetako indar oreken arabera, urte batetik bestera guztiz kontrako erabakiak hartu baititu “GHK”. EAJ eta PSEko politikari denek (egun kopuruz eta boto ahalmenez nagusi direnek), hutsik egin gabe erraustegia egiteko erabakien alde bozkatzen dute, eta EH Bilduko politikari denek (egun kopuruz eta boto ahalmenez gutxiengo direnek), hutsik egin gabe, kontra. 27 kide hauek osatzen dute GHKren batzarra: Gipuzkoako Foru Aldundiko 3 ordezkarik eta zortzi mankomunitateetako 3na ordezkarik (beltzez daude errausketaren alde bozkatzen duten ordezkariak, eta berdez, errausketaren aurka bozkatzen dutenak):
Jose Ignacio Asensio. GFA. (PSE)
Imanol Lasa. GFA. (PNV)
Felix Asensio. GFA. (PSE)
Jaime Dominguez-Macaya. San Marko. Donostiako udala. (PNV)
Miguel Angel Diez. San Marko. Donostiako udala. (PSE)
Mikel Pagola. San Marko. Urnietako udala. (PNV)
Iosu Arraiz. Debabarrena. Elgoibarko udala. (PNV)
Josebe Astigarraga. Debabarrena. Mutrikuko udala (PNV)
Arcadio Benitez. Debabarrena. Eibarko udala (PSE)
Lander Arregui. Debagoiena. Bergarako udala (PNV)
Unai Elkoro. Debagoiena. Aretxabaletako udala (PNV)
Maria Ubarretxena. Debagoiena. Arrasateko udala (PNV)
Aitor Aldasoro. Sasieta. Beasaingo udala (PNV)
Asier Garro. Sasieta. Itsasondoko udala (EH Bildu)
Mikel Serrano. Sasieta. Zumarragako udala (PSE)
Josu Amilibia. Tolosaldea. Adunako udala (EH Bildu)
Amaia Azkue. Tolosaldea. Berastegiko udala (EH Bildu)
Unai Iraola. Tolosaldea. Alegiko udala (EH Bildu)
Igor Iturain. Urola Kosta. Aiako udala (PNV)
Aitor Urresti. Urola Kosta. Getariako udala (PNV)
Mikel Goenaga. Urola Kosta. Zarauzko udala (EH Bildu)
Aitor Bereziartua. Urola Erdia. Azpeitiko udala (EH Bildu)
Ana Azkoitia. Urola Erdia. Azkoitiko udala (PNV)
Xebero Agirretxe. Urola Erdia. Errezilgo udala (EH Bildu)
Cristina Laborda. Txingudi. Irungo udala (PSE)
Xabier Iridoy. Txingudi. Irungo udala (PNV)
Juan Mª Altuna. Txingudi. Hondarribiko udala (PNV)
GHK-ko kargu nagusiak pertsona hauek dituzte:
– Lehendakaria: Jose Ignacio Asensio. GFA (PSE)
– Lehendakari ordea: Aitor Aldasoro. Sasieta. Beasaingo udala (PNV)
Erraustegiaren aldeko botoa hain konbentzituta ematen duten ordezkari politiko hauen ardura dira hartzen dituzten erabakien ondorioak. Korajerik ez zaie falta, erraustegia egiteak ekarriko baititu, medikuek salatu dutenez, minbizi kasuak nabarmen igotzea (hortik eratorriko diren heriotzekin) eta herri mugimenduek salatu dutenez, udalei euren aurrekontuetatik denen artean 1.000 milioi euroko proiektua pagatu araztea (horren aurretik GHKk erraustegirik gabeko 135 milioi euroko proiektua onartua zuenean).
GHK SAU, EH Bilduk informaziorik jasotzen ez duen erabakigunea
Irakurri berri dugu albisteetan “GHK”k hilabete atzeratu duela 1.000.000.000 euro inguruko aurrekontua izango duen erraustegiaren lanak eta kudeaketa egiteko enpresek beren burua aurkezteko duten epea. Zergatik? Enpresek euren eskaintza txostena taxuz idazteko denbora gehiago behar dutelako? Finantzaketa lortzeko arazoak dituztelako?
Ez galdetu goiko zerrendako GHK-ko EH Bilduko kideei. Egunerokotasunari lotutako erabaki horiek GHK SAU-k hartzen ditu, bazkide bakarra GHK duen sozietateak, eguneroko martxa daramanak. GHKko Batzar Nagusia da GHK SAU-ko administrazio kontseiluko kideak hautatzen dituena. Normalean (eta era honetako gainerako sozietateetan), administrazio kontseiluan parte hartzeko aukera eman izan zaie alderdi guztiei. 2015ean administrazio kontseilua berritu zenean, ordea, Tolosaldeak proposatutako kidea (Ainhoa Intxaurrandieta, aurreko GHK SAUko administrazio kontseiluko kidea) kanpo utzi zuten. Beraz, EH Bilduko kideek ez dute erraustegi proiektuaren eguneroko informaziorik ez erabakietan parte hartzeko aukerarik.
GHK SAUko administrazio kontseilua horrela dago osatua: GHKko lehendakaria eta GHKko batzarrak hautatutako 10 kide (horietako bat, Donostiako Udalak egindako proposamenaren arabera izendatua). GHKko batzar kideak dira gehienak, eta izen berriak hauek: Carlos Ormazabal, Mikel Duran Gonzalo eta José Enrique Corchón.
– Jose Ignacio Asensio. GFA. (PSE): GHK SAUko eta GHKko lehendakaria.
– Imanol Lasa. GFA. (PNV): GHK SAUko lehendakari ordea.
– Aitor Aldasoro. Sasieta. Beasaingo udala (PNV). GHKko batzar kidea.
– Felix Asensio. GFA. (PSE). GHKko batzar kidea.
– Carlos Ormazabal. (EAJ. Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohia. GHKko lehendakari zen, swap-ak sinatu zituztenean).
– Arcadio Benitez. Debabarrena. Eibarko udala (PSE). GHKko batzar kidea.
– Aitor Aldasoro. Sasieta. Beasaingo udala (PNV). GHKko batzar kidea eta lehendakari ordea.
– Mikel Duran Gonzalo. (PSE-EE, Astigarraga).
– Juan Mª Altuna. Txingudi. Hondarribiko udala (PNV). GHKko batzar kidea.
– Miguel Angel Diez. San Marko. Donostiako udala. (PSE). GHKko batzar kidea.
– Jaime Dominguez-Macaya. San Marko. Donostiako udala. (PNV) GHKko batzar kidea. 2016ko martxoan, Macaya ateratzea eta Jose Enrique Corchón sartzea (EAJ Irun, GFAko Finantza eta Aurrekontu Zuzendari Nagusia) onartu zuten.
4.-“Quisiera ser alcalde, Donostiakua“…
Baina GHKko batzarretan, kide denek ez dute pisu edo erabaki ahalmen bera. Bakoitzak ordezkatzen duen biztanle kopuruaren arabera, horrela daude ponderatuta botoak:
– Gipuzkoako Foru Aldundia: ordezkaritzaren %33a du. Ordezkari bakoitzak 11 boto.
– San Markos mankomunitatea: ordezkaritzaren %29. Ordezkari batek 9,8 boto eta beste biek 9,6na boto. 311.613 biztanle. Berau osatzen duten herriak: Donostia, Errenteria, Hernani, Oiartzun, Usurbil, Pasaia, Astigarraga, Lezo eta Lasarte.
– Debabarrena mankomunitatea: ordezkaritzaren %7. Ordezkari batek 2,4 boto eta beste biek 2,3na boto. 73.011 biztanle. Berau osatzen duten herriak: Mallabia, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutriku.
– Txingudi mankomunitatea: ordezkaritzaren %7. Ordezkari batek 2,4 boto eta beste biek 2,3na boto. 76.623 biztanle. Berau osatzen duten herriak: Irun eta Hondarribia.
– Sasieta mankomunitatea: ordezkaritzaren %6. Ordezkari bakoitzak 2 boto. 69.675 biztanle. Berau osatzen duten herriak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio, Itsaso, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zumarraga.
– Debagoiena mankomunitatea: ordezkaritzaren %6. Ordezkari bakoitzak 2 boto. 62.095 biztanle. Berau osatzen duten herriak: Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Elgeta, Leintz-Gatzaga eta Oñati.
– Tolosaldea mankomunitatea: ordezkaritzaren %5. Ordezkari batek 1,8 boto eta beste biek 1,6na boto. 61.000 biztanle. Berau osatzen duten herriak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Andoain, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona, Zizurkil.
– Urola Kosta mankomunitatea: ordezkaritzaren %4. Ordezkari batek 1,4 boto eta beste biek 1,3na boto. 42.526 biztanle. Berau osatzen duten herriak: Aia, Aizarnazabal, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia.
– Urola Erdialdea mankomunitatea: ordezkaritzaren %3. Ordezkari bakoitzak boto 1. 32.014 biztanle. Berau osatzen duten herriak: Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidania-Goiatz, Errezil eta Zestoa.
Informazio gehiago baduzu…
GHKren osaketaz, funtzionamenduaz edo beste zernahi kontuez informazio gehiago baduzu, oso gustura jasoko dugu eta artikulu hau osatuko.