Galdric Peñarroja: “Argi komunikatu behar dugu Diadan urte horretako eskaera eta egiteko modua”
Galdric Peñarroja ANCko kideak azaldu ditu eta Diadaren gako komunikatiboak. Ezaugarri batzuk azalduko ditut diskurtso independentistarenak. Aniztasun handia dago, mugimendu oso transbertsala da eta inklusiboa: alderdi politikoak (eskuinetik ezkerrera doazenak), politikarekin nazkatuta daudenak, katalan adina español sentitzen dena, español sentitzen dena… publiko potentziala oso anitza da eta mobilizazioetara deitu nahi dugun publikoa oso anitza da. Mugimendu demokratiko eta baketsua...
Read MoreAritz Cirbián: “Proiektu kulturalak herri mugimenduen arma bihurtzen ditugu”
Aritz Cirbián: “Proiektu kulturalak herri mugimenduen arma bihurtzen ditugu” Compacto kooperatiban egin dituzten lanak aurkeztu ditu, hasteko, Merci Patron: “Filmak atzean izan du Fakir aldizkaria, aurkeztu duzuen ARGIAren oso antzekoa dena. Salatu nahi zuen gaur egun jende dirudunak duen boterea herritarren dirua kanpora ateratzeko, eta eskubideekin jokatzeko. Merci Patron herri mugimenduen artean aurkeztu zen lehenik, jendea batu zedin eta barre egin zezan gai hauen...
Read MoreScheherezade Surià: “IKEAk katalogoa itzultzen inbertitzen du aurrekontuaren %70”
Itzultzaileei txalo zaparrada bat eskainiz hasi du Scheherezade Surià-k “Itzulpenik gabeko mundu bat?” gaztelerazko hitzaldia. Itzultzaileen lana ezinbestekoa da gaur egunean, baina beren lana oso ezezaguna zaigu. Hizkuntza eta kulturen arteko zubiak beharrezko ditugu gure mezua gehiago hedatu dadin. Filmetan kontziente gara itzulpenaz. Badira gozatu nahi dutenak burua gehiegi nekatu gabe, eta badira beste batzuek gehiago gozatzen dute filmaz bitartekari gutxiagorekin,...
Read MoreKatrin Oddsdottir: “Islandian konstituzioa idazteko prozesua modu irekian egin genuen”
Katrin Oddsdottir (Islandia): “2008tik 2011ra Islandiara gertatu zena azalduko dut, eta oraindik martxan jarraitzen du prozesu horrek. 2008an Islandian krisi erabatekoa izan zen. Ez bakarrik finantzieroa, baita morala eta politikoa ere. Gure banku nagusiek porrot egin zuten, bazirudien gure gizartea agortzear zegoela. Dramatikoena zen ikustea gizartea erabat ustekabean harrapatu zuela egoera hura, ordura arte ez genuela ezer espero. Porrotaren ostean protesta ugari izan ziren: gero eta...
Read MorePeru Aranburu: “Harreman zuzenak eta etengabe orokortasuna azaltzea gakoa dira Errigoran”
Peru Aranburuk Errigora esperientziatik gai hauek azpimarratu ditu: “Gakoa izan da indargune gisa ikustea aniztasuna: errealitate, ideologia, geografia eta perfil aniztasuna bai lurraldeetan eta baita pertsonetan ere. Ikastolen Elkartea parte egitea lortu genuen. Garrantzitsua da aseta sentitzea eragile bakoitza parte hartzeaz, baina bestalde ez da galdu behar osotasunaren ideia, herria egiten duen proiektuaren parte zarela ekimen horretan parte hartuta. Garrantzitsua da norenagana...
Read MoreEuskarabildua: “Ez dago diskurtsoa deskafeinatu beharrik gizartea aktibatzeko”
Kattalin Minerrek Emakumeen Mundu Martxako eta “Feministok prest” manifestaziorako kanpainak azaldu ditu. Hona gako batzuk: Mundu Martxarako atxikimendu aktiboa eskatu genuen, bideo bat egitea eskatzen genuen, zerbait landatuz eta mezu batekin lotuz. Beldur ginen jendeak parte hartuko zuen, eta hasieratik erantzun oso handia jaso genuen. Jendeari zerbait egiteko aukerak ematea garrantzitsua da. Horrek lagundu zuen herrietan dinamikak sortzea, eta gure filosofia izan da eragile hauei...
Read More
Iruzkin berriak