Estitxu Eizagirre
Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
- Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
- Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
- MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
- orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko otsaila
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abuztua
- 2023(e)ko maiatza
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko martxoa
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko apirila
- 2021(e)ko otsaila
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
Ekonomia Foro Feminista I: Lehen pertsonatik egindako lanketa
Atalak: Feminismoa
15 urte betetzen ditu aurten Bilgune Feministak. Ekonomia Foro Feminista egin du martxoaren 25ean Azpeitian, San Agustin kulturunean, “Bizitza erdigunera ekartzeko indar bat dabil hor” izenburupean.
Bilgune Feministako Amaia Zufiak egin du sarrera, egungo egoera sozio-ekonomiaren irakurketa eginez. Hauek, azaldu dituen ideia batzuk:
– Neoliberalismoaren aurpegirik gordinena ezagutzen ari gara: klima aldaketa, lan esplotazioaren gorakada, herritarron pobretzea, gure lur eta haziak pobretzen dituzten nazioarteko hitzarmenak, espetxeak, bizitzaren militarizazioa, pribatizazioa…
– Testuinguru horretan, emakumeen bizi baldintzak asko gogortu dira urte hauetan: prekaritatea, baldintza miserableak dituzten lan sektoreak, erregimen bereziak dituzten lan eremuak (zaintzaileak, nekazariak, sexu-langileak…).
– Nabaria da indarkeria sexistaren gorakada eta matxismoaren forma berriak.
– Basakeria heldu da.
– Baina dena ez da negatiboa: desio dugun herri ereduaren eztabaida emango dugu. Asko hitz egiten da aldaketa beharraz, eta gure helburua da aldaketa hori definitzea, norabidea jartzea.
– Bizitza eta haren zaintza jendartearen erdigunera ekarri nahi dugu. Goazen hori gorpuztera, zehaztera. Galdera asko ditugu mahai gainean: Nola zaintzen ari gara pertsonak eta ingurua? nolakoa da bizitzea merezi duen bizitza? ikuspegi produktibistak ez digu balio, ezta diskurtsoan geratzen diren lelo eta mezu borobilek ere. Egoeraren tamainako erantzun konplexuak behar ditugu, proposamen zehatzak, epe luzeko norabidea.
– Eredu arteko gatazka bizitzen ari gara eta kapitalismoari hegemonia irabaziko dion eredua lantzea da gure helburua.
Sarrera honetan azaldu du zein den jardunaldi honen zioa: “Eztabaidari kolektiboki heltzeko espazio parte-hartzailea osatu dugu”.
Bizitza ereduez, fikziozko bakarrizketak
Eider Olazar eta Maite Bidarte Info7-ko esatariek, banaka, hainbat bakarrizketa adierazi dituzte. Bakarrizketa bakoitzak islatu du emakume batek eguneroko bizitzan dituen korapiloak, gatazkak, kontraesanak… Umorerik ere ez da falta izan.
Kapitala ala bizitza: Gure kartografiak. Gogoeta kolektibo bat
Bakarrizketa hauen bidezko sarreraren ostean, azaldu dute bakarrizketa hauen zergatia, “Kapitala eta bizitza” lantzeko modua zein izango den ekonomia foro honetan: “Bada garaia ekonomia feministaz lehenengo pertsonatik hitz egitekoa: niri zer gertatzen zait? horregatik ekarri ditugu adibide hauek bakarrizketetan, hainbat gaiez hitz egiten hasteko: komunitatea eta kontrola, zaintzaren exaltazioa eta perbertsioa, enplegu prekarioen logika, feminismoa eta koadrilen arteko talkak, nola bizi dugun zahartze prozesua…”.
Bakarrizketa horiek entzun bitartean, norberari sortu zaizkigun ezinegonez ausnartzera gonbidatu dituzte bertan bildutakoak. Horretarako, galdetegi bat banatu dute. 19 puntutan galdera honi erantzutea izan da norberak egin behar izan duen ausnarketa ariketa: “Beharrizan hauek nola asetzen dituzu edo egoera hauei zelan erantzuten diezu zure egunerokoan?. 19 puntu horietako batzuk izan dira “nire diru iturri nagusia da….”, “haurrak edo nire beharrean dagoen norbait zaintzeko laguntza behar dudanean…”. “Umiltasun eta autokontzientziatik egitea lanketa” bilatu dute ariketa horrekin: “zeren batzutan teorikoki badugu corpus bat montatuta, baina gure bizitzaren atal materialak sostengatzen dituena askotan familia da”.
Galdetegi hau norberak erantzun ostean, jardunaldiko partaide bakoitzak aukera izan du eremu hauetako bat hautatzeko, lantaldeak osatuz: prekarietatea, zaintza eta harremanak. Bakoitzak lantaldea, bakarrizketak entzutean eta galdetegia erantzutean sentitu dituen ezinegon eta talken arabera aukeratzera gonbidatu dituzte: “Maiz jotzen dugu gure egunerokotasunean lantzen ari garen eremuetan sakontzera, erosoen gauden gaietara, eta helburua da tokiz mugitzea, deserosotasunak eta sakontzeko eremu berriak deskubritzea”.
Lantaldeetako lanketa
Ausnarketa pertsonal horretatik abiatuta, hiru lantaldeetan (prekarietatea, zaintza eta harremanak) eremu hauek landu dituzte: Beharrak eta desirak; Korapiloak; Ametsak; eta Proposamenak.