Estitxu Eizagirre
Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
- Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
- Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
- MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
- orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko otsaila
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abuztua
- 2023(e)ko maiatza
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko martxoa
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko apirila
- 2021(e)ko otsaila
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
Ainhoa Aizpurua, bertsotan kantakerak hitzaren adierazkortasunean duen eraginaz
Atalak: Bertsolaritza
Ainhoa Aizpuruak “Bertsolaritzaren prosodia: hitza eta musikaren arteko harremana ulertzeko gakoak” hitzaldia eskaini du Mintzolak eta EHUk antolatutako “Bertsolarien kantaera eta sormena” udako ikastaroetan. Hona azaldu dituen ideietako batzuk:
Aztertu ditut bertsolari hauek txapela jantzi zuten txapelketako bertsoak: Xabier Amuriza (1980), Andoni Egaña (2005), Maialen Lujanbio (2009) eta Amets Arzallus (2013).
Bertsotan metrikaren oinarria silaba da, euskararen hizkuntzaren ezaugarrien ondorioz.
Musikak pultso periodiko bat du eta oinarrizko patroi erritmiko baten errepikapena dira bertsoak. Bertsolariak kantatzean, patroi hori errepikatzen du, batzuetan aldaerak sartuz eta beste batzuetan gehiago hautsiko du. Patroi erritmikoak gauzatzeko moldeak ikusiko ditugu:
Garmendia eta Amuriza 1980ko txapelketan: patroi erritmikoa modu erregularrean errepikatzen da bere horretan. Etenen kudeaketa eta bertsolarien arteko lastertasun desberdintasunak nabarmentzekoak dira. Amuriza, aztertutako joeretan erregularren kantatzen duena da.
Patroia modu nahiko erregularrean errepikatzea baina modu malguan, aldaerak sartuz kantatzea da beste modu bat. Adibidez, Amets Arzallusen hasierako agurra 2013ko finalean. Oinak erritmikoki markatzen dira, mantsoago kantatuz, esaldien amaiera mugatuz.
Hirugarren aukera litzateke erritmo libreagoan kantatzea, hizketara gehiago hurbiltzen den eran kantatzea. Hitzak hitz lauz esango genituzkeen bezala multzokatuz… 2005eko txapelketako Egañaren eta Mendiluzeren ofizioa ekarri dut adibidetzat. Deigarria da Egañak nola lotzen dituen patroiaren geldiuneak hitzen mugekin. Bertsoaren bukaeran, hizketara hurbiltzen den erritmo librea ikusten dugu. Patroi erritmikoa hautsi edo ez, esan nahi dutena indartzeko baliatzen dute, hitz eta esaldien arabera.
Lujanbiok ezaugarri erritmikoak (etenak, azentu adierazkorrak, melodiaren goraldiak…) ofizioan hartzen duen rola prosodiaz janzteko baliatzen ditu, kolorea jartzen diote esandako horri. Adibidetzat ekarri dut Lujanbiok eta Maiak 2009ko txapelketako finalean egindako ofiziokako saioa.
Azentu adierazkorretan melodiak badu zerikusia, baina askotan baliabide prosodiko asko aritzen dira elkarrekintzan hitzari ahalik adierazkortasun handiena emateko.
Melodiaz
Doinuaren melodia hitzaren intonazioa da bertsotan. Melodiak patroiaren eta hitzen harremana josten du. Hitz lauaren prosodiatik bereizten duen ezaugarria ematen dio melodiak bertsoari. Doinu alai eta tristeagoak badirela autematen dugu eta hori ezaugarri musikal bat da, beren pisua dute bertsotan eta kolorea ematen diote esaten denari. Amurizak hitz jakinak lotzen ditu melodien goraldiekin (bihotza, bizitza…).
Beste adibide bat: Egañak 2005eko finalean kantatutako bederatzi puntukoa, aulkiari. Etenen kudeaketa nola egiten duen interesatzen zait eta bukaeran hizketara hurbiltzeko joera, patroi erritmikoa hausteko adierazpidea egiten du. Diskurtsoa antolatzen du doinuaren ahapaldika. Doinuaren bukaerako errepikak esandakoa indartu egiten du, eta bertsolariek bigarren aldian goraldi batekin kantatzen dute, gehiago indartzeko.
Amurizak 1980ko finalean ogiari kantatutako doinua ekarri dut. Goraldi eta beheraldien progresioa nola egiten duen aipagarria da.
Lujanbiok 2009an suari kantatutako bederatzi puntukoan, mantsotasunez kantatzeak efektua du. Hautu prosadiko batek edo besteak efektuak sortzen dituzte eta eragin bat dute hitzaren adierazkortasunean.
Arzallusek 2013ko finalean kartzelako lanean kantatutako bertsoaren adibidea: oso nabarmena da egitura eta diskurtsoaren lotura, intentsitateaz baliatzea, eta azken puntuari doinuak ematen dion kutsua.
Ondorioak
Hitzak eta musikak oinarrizko baldintzak jartzen dituzten arren, bertsolariak lotzen ditu biak eta alderdi askok eragiten dute. Gakoa da une bakoitzean asmatzea zein baliabide eta nola erabili, eta baliabideak elkarrekintzan aritzen dira.