Gaitzerdi
Hasiera » Sailkatugabeak » Ez badugu ezkerrerantz astintzen, Independentzia mugimenduak nondik hartuko du indarra?
Ira25 0

Ez badugu ezkerrerantz astintzen, Independentzia mugimenduak nondik hartuko du indarra?

Atalak: Sailkatugabeak

ZERGATIK INDEPENDENTZIA? Galderari erantzutea eskatu ziguten asCATasunera ekimenaren baitan. Zergatik idenpendentzia? “Euskaldunak garelako” eta “ondo bizitzeko” dira nire bi erantzunak. Behean duzue esan nahi izan nuen testua (bideoarekin beti parean etorriko ez dena).

Lehenik, egun horren alde ederrenetakoa izan zena, oholtza eta oholtzapeko solasaldia partekatzea sei kide hauekin:
Pako Aristi:

Lur Albizu:

Eneko Bidegain:

Mikel Iribarren:

Idurre Eskisabel:

Martin Garitano:

 

ZERGATIK INDEPENDENTZIA?
“Batetik, euskaldunak garelako… maltratatzailearekin bizitzen”

Euskaldun asko mindu gintuen Urkulluren adierazpen famatuak, alegia, Katalunian ez dagoela “bermerik” U1eko erreferenduma egiteko. Eta euskal herritarrok eta katalanek, eta euskal zein katalan proiektuek eta erakundeek zer berme demokratiko daukagu errespetatuak izateko, zer berme demokratiko daukagu umiliatuak ez izateko, zanpatuak ez izateko, miatuak, kartzelaratuak, torturatuak, jipoituak, kontroletan interrogatuak, multatuak ez izateko?

Ba nik esango nuke, Espainiaren eta Frantziaren menpe gauden bitartean, euskaldunok dugun “berme demokratikoa”, emakume batek senar maltratatzailearekin duen berbera dela.

Nazionalismo española bizitzeko modu anitz badira, poztu ninduen jakiteak Katalunian “estatu kolpea” jo zuten egun berean, asteazken arratsaldean, Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Madrildarrek deitu zutela elkarretaratzea Sol plazan. Baina estatuan indarrean den nazionalismo español inperialistak, nazionalismo español itxiak ez du onartzen beste nazionalismoak ere badirela nazionalismo española adina, (maltratadorearen adibidean jarraituz), beste nazioak subjektuak garela, beste gorputz bat, berezko bizitza duguna, gure burua garatu nahi dugula, eta bakoitzak erabakitzen dugula etxe berean bizi nahi dugula elkarrekin baina parez-pareko harremanetan, edo bestela, bakoitzak erabakitzen dugula bereizita bizitzea.

Eta hasten garen bakoitzean maltratatzaileari parez-pareko harremanak edo bereizitakoa planteatzen, alegia, maltratatzailearen menpe kolokatzen ez garen aldiro herri honetan, gure aurka DENAK balio du. Hori erakutsi digute hainbeste pasartek Euskal Herrian! Hori erakusten ari zaigu Altsasuko zirkoa. Hori ikusi genuen asteazkenean Katalunian.

Zer falta zaigu ikustea, konturatzeko maltratadore batekin bizi garela? Orduan, independentzia? ba noski, nork bizi nahi du maltratadore batekin?

“Independentzia ondo bizitzeko”

Hori da kontua, zer den ondo bizitzea bakoitzarentzat. Ondo bizitzea den “ni eta nire kuadrila” ondo bizitzea, edo “Euskal Herrian eta munduan bizi garen DENOK ondo bizitzea”. Ondo bizitzea burtsako baloreetan kotizatzen den, dirutan eta kontsumoan neurtzen den eta beraz, “ni eta nire kuadrila” ondo bizitzeko besteak zanpatu behar ditut eta hor konpon, denok hainbeste baliabide xahutzeko bezainbeste ez dagoelako munduan. Edo ondo bizitzea lotzen dugun beste balore batzuekin: DENOK, bai gure herrian eta bai munduan mantendu dezakegun kontsumo mailarekin, inork inor zapaldu ez dezan, eta herri bezala denon artean bermatzea denok jasoko ditugula zaintza ahalik eta onenak, elikadura ahalik eta onena, hezkuntza eta kultura ahalik eta onena, ingurumen zaindu eta ederrean, ez garela biziko lanerako baizik denbora gehiago izango dugula bizitzarako…

alegia, “ondo bizitze hori” izango bada beste inor zapaldu gabe eta dirutan neurtzen ez den beste balore batzuetan, ba kapitalismoa ez den beste zerbait da hori.

Eta independentziak zer pintatzen duen horretan?

Ba batetik, oligarkiek, “ni eta nire kuadrilla bakarrik” ongi bizitzea nahi dutenek, bai EHkoak, bai Espainiakoak eta bai mundukoak, ez dutelako maite “abentura independentista”rik, oso ondo doakie oraingo eskeman, trukua arrapatua dute irabaziak biderkatzeko eta ez dira milimetro bat mugituko independentzia prozesuan.

Beraz, eguneroko bizitza ez badugu ezkerrerantz astintzen, eskuinak jaun eta jabe izaten jarraitu behar badu, nola hartuko du indarra mugimendu independentistak?

Eta alderantziz, bizitza “on” hori eraiki nahi duenak berehala egingo du topo oligarkiarekin, eta oligarkiak estatuko aparatoan martxan duen makinaria guztiarekin, alegia, bizitza “on” hori eraiki nahi duenak burujabetza eta independentzia behar ditu. Eta hirugarrenik, independentzia prozesuak erantzuna eman behar diolako herritarren eguneroko bizitzari.

Edo bestela, zertarako sortzen dugu bada gure estatua edo gure ez dakit zer egitura independientea? gure herriko eguneroko bizitza guk geuk kudeatzeko, ezta?

Independentziak eguneroko bizitza eusteko moduari erantzun behar dio, eta eguneroko bizitzari eusteko modu hori, kinka larrian dago une honetan:

Euskal gizartea pitzatzen ari da, eta egin dezakegu despistatuarena eta begiratu bestaldera, baina sakonean badakigu bizi garela trasatlantiko kapitalista honetan, flotatzen duena besteak zanpatuz: flotatzen du natura xahutuz, flotatzen du beste herrialde batzuk zanpatuz, flotatzen du emakumeak musutruk lanean jarriz, eta flotatzen du langileak explotatuz. Eta ez dugu ikusi nahi baina sentitzen dugu trasatlantiko honetan egunero erortzen dela jendea tostatik uretara, oligarkia ari zaigula bultzaka itsasontzitik gero eta jende gehiago erori eta botere gehiago izateko.

Momentu honetan, orokorrean, herritarrok eta erakundeok saiatzen ari gara, nahiz eta sakonean badakigun alferrik dela, trasatlantikoari eutsita gure posizioari eusten, beheragokoak zapalduz eta haiek bultzaz apoioa izateko. Eta kontua da trasatlantikoari eusten saiatzeak jarraitzen duela gehiago indartzen oligarkia. Zergatik? jartzen gaituelako uretara erortzeko zorian gauden denok elkarren aurka borrokan, marrazotara botatzen ari zaigun oligarkiari begira eta hari borroka egiten jarri beharrean.

Baina saiatu gaitezke beste irtenbide batzuk bilatzen: trasatlantikoa ez den beste bizileku bat bilatzeko edo…

Independentziarako magma handiena hortxe ikusten dut, eguneroko bizitzari eusteko herritarrak antolatzen ari diren ekimenetan, deskonektatuak daudenak EH-Espainia-Munduko oligarkiari, eta balio kapitalistei jarraitzen ez dietenak, beste balore batzuen arabera antolatzen direnak.

Asko eta asko dira Euskal Herrian. Adibidez: gune autogestionatuak, okupatutako etxebizitzak, kaleratzeen aurkako plataformak, kontsumo taldeak eta baratze komunitarioak, elikadura burujabetzaren aldeko mugimendu osoa, RGIaren inguruko mugimendua, ekonomia sozial eraldatzaileko enpresak, hezkuntzako murrizketen eta LOMCEren aurkako mugimendua, emakume etxeak eta talde feministak, auzokonposta eta erraustegiaren aurkako mugimendua, Egiak martxan jarritako Euskaraz Bizi Nahi Dut ekimena, turismoaren aurkako kanpaina, Tosu Betiko Algortan, Errekaleor Gasteizen… herri mugimenduak, hain aberatsak direnak EHn eta zentralitatea irabazi dutenak azken urteetan.

Ez dira maioritarioak. Ez, bestela gaur egun askoz gizarte ederragoan biziko ginateke. Baina balio kualitatibo handia dute: gizarte osoak dugun diskurtsoan eta “normalidadea”ren ikuspegian eragina dute; balio handia dute praktika errealak direlako eta ez diskurtsoak; eta nahiz eta mugimendu horietan saltsan sartuta batzuk bakarrik egon, beste jende askok positibo baloratzen ditugu, bat gatoz euren eskaera eta aldarrikapenekin. Eta ez dira maioritarioak, baina normalizatu ditugun alternatibak dira.

Mugimendu anitz hau ere magma da independentziarentzat, ze bakoitza erabat autonomoa da baina sintonian daude, zentzu horretan harreman anarkoa dute eta hobe doakie horrela, eta balio batzuk, egiteko modu batzuk konpartitzen dituzten mugimenduak dira, esan dugun bezala, EH-Espainia-Munduko oligarkiaren logikari erabat deslotuak. Ez diete jokua egiten.

Eta sekulako magma da independentziarako, zergatik? eguneroko bizitza bihurtzen dugulako borroka eremu. Noski egin beharko direla independentziaren aldeko batzarrak, manifak, grebak eta nahi dena, baina horrekin batera, eguneroko bizitzan egiten duguna jartzen dugunean lortu nahi dugun hori praktikatzera, hori baino borroka indartsuagorik ez dago.

Gainera eguneroko bizitzari eusteko kolektiboan antolatzeak eta logika kapitalistatik kanpo aritzeak ekartzen du pertsona gisa egiten garela esna dagoen jendea, politizatua, Independentziaren egun handira arte zain egon gabe ari dena, elkarlanean ari dena gizarteko jende anitzarekin, enpoderatua, ohitua dagoena eraikitzen eta legitimitaterik gabeko legeak eta aginduak desobeditzen…

Premia ederra dago eta!

Bukatu nahi nuke ilusioz, eta premia urgentea dela esanaz.

Eguneroko bizitzari eusteko ditugun premia geroz eta larriago horiek edo resolbitzen ditugu ezkerretik, kolektiboan, eta autogestioa eta independentzia gakoetan oinarrituta, edo bestela eguneroko bizitza gero eta larriagoa sendatzeko errezeta ematen digu kapitalismo 4.0 horrek: oraindik eta arrakala sozial handiagoa, eta gero eta estatu (español eta frantses) kontrolatzaileago eta errepresiboago bat herritarrontzat.

Adibide praktikoa: hilean 600 euro irabazten duenak, eta denok goaz norabide horretan, zer eta nola jaten duen eta zer eta nola janzten duen, edo ezkerreko planteamendu komunitario burujabean antolatzen dugu, edo oligarkiak, alegia, 600 euro soilik kobratzera eraman gaituen horrek berak eskaintzen digun soluzioa da Belartza merkatalgunea: Decathlonen-Zaran jantzi eta Mc Donaldsen jan. Alegia, jarraitu zure 600 euroekin gizentzen oligarkia, Forbes zerrendan munduko aberatsenen artean agertzen diren horiei kontsumitzen, eta zapaldua zarelako jarraitu zuk ere zapalkuntzetan parte hartzen: natura, emakumeak, beste herrialdeak eta langileak zapaltzen. Eta gero eta polizia gehiago, zibersegurtasun gehiago, bideobigilantzia gehiago, herritarrek ezer lapurtu, aldarrikatu edo puskatu ez dezaten…

Munduko, Espainiako eta EHko oligarkiak miseriara eta errepresiora garamatzate. Denok hobeto bizitzeko independentzia mugimendu ezkertiar eta anarko bat orain, mesedez!

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Estitxu Eizagirre

Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.

Azken bidalketak

  • Arteak ez baitu generorik
  • Aroztegia: sorgin ehizari stop
  • EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatzeko eskatu du Ekologistak Martxanek, ura kutsatzen jarraitu ez dezaten
  • “Nahi duena izango da”
  • Nork ebaluatzen du azterketa orria?

Iruzkin berriak

  • Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
  • Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
  • Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
  • MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
  • orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Bertsolaritza
  • Feminismoa
  • Gipuzkoa Zutik!
  • Herri mugimenduak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntza
  • Kontu ilunak GHKn
  • Kultura
  • Plan tematikoak
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Umekeriak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA