CDRak: Kataluniakoa berezi egiten duen herritarren defentsa
Katalanez CDRak, euskaraz Erreferendumaren Defentsarako Komiteak dira independentziaranzko urratsetan funtzio ezinbestekoa jokatzen ari direnak: herritarrak auzoko asanbladan elkartu eta Espainiako Estatuaren errepresioari aurre egiteko antolatzea, desobedientzia ekintzak burutzea eta norbanakoek ardurak eta harriskuak beregain hartzea. Enpapelem kanpainaren bidez baietzaren aldeko kanpaina egin zuten, eta ilegalizatutako erreferenduma praktikan egitea lortu zuten, asteburu osoan eskolak...
Read MoreKatalunian emandako urratsa beroagoa ote den herritarrek jasotako baldekada ur hotza baino
Castellersak Companys etorbidean #indeKAT @argia pic.twitter.com/hDWLwel4Du — Estitxu Eizagirre (@eeizagirre) 2017(e)ko urriak 10 Kaletik jarraitu genuen atzoko Parlamentaren saioa, beste milaka herritarrek bezala. Baldekada ur hotza izan zen “independentzia aldarrikatzen dugu baina momentuan suspenditu” mezua. Ongi afaldu, hartutako tragoa tragoekin bultza eta kezkak erreta, Xabier Letonaren analisia irakurri eta berriz amesteko gorputzaldiarekin sartu ginen ohera. Errealitatea...
Read MoreOrain arteko handiena: herri oso bat kalera atera zen eguna
Gracian manifestazioa behar zuena eta kontzentrazioa dena #VagaGeneral3O #herribatenindarra pic.twitter.com/8mf1Po0lqS — ARGIA (@argia) 2017(e)ko urriak 3 Ezer idatzi beharrik ez zegoela pentsatzen genuen atzoko arratsaldean, Vaga Generaleko manifestazio nagusian gindoazela. JENDETZA-JENDETZA-JENDETZA-JENDETZA irudiek dena esaten zutela. Hainbeste, non, manifestazioan ezagutu genuen Daniel Escribanorekin komentatzen aritu ginen bezala, “istorioak bilatzea zaila” zen, alegia, dena...
Read MoreNou Barris: Eskirolekin enpatikoa eta eraginkorra den piketea
Nou Barrisera jo dugu, langile auzune nagusia, andaluziarren eta Espainiako gainerako puntuetako etorkinen ondorengoak bizi direna, unionismoa nagusi den zonaldea. Nola erantzun ote dute Greba Orokor egunean, jakinik erreferendumaren egunean poliziak gehienetakoa jipoitu zuen auzunea bera izan zela? 10:00 alderako iritsi gara, eta kale zabalenean behera pikete bila gabiltzala, sirena hots bizia aditu dugu, behin eta berriz: “polizia etorri da?!”. Hotsari segi diogu eta bai zera!...
Read MoreAgora eskolan bortizkeria nola bizi izan zuten: mahaiko lehendakariak eta lehen lerrokoek kontatuta
Nou Barriseko Agora eskola: #katU1 ean poliziak txikitutako atea eta jende nagusia zegoen barandila eta portala, gehien jipoitu zutena pic.twitter.com/IajPkMSkbf — ARGIA (@argia) 3 de octubre de 2017 Nou Barris auzunera jo dugu poliziaren indarkeria salatzeko egin den Greba Orokorra eta indarkeria jasan zuten eskoletako klabelin eskaintzak jarraitzera. Lehenik pikete informatiboaren atzetik ibili gara komertzio handietan (jarraian irakurgai izango duzu kronika). Lore eskaintza Nou Barriseko...
Read MoreZaintza defentsa denean
Urriak 1ean hitz batek bete ninduen buru-bihotz: ZAINTZA, hizki larriz. Eskolak zaindu behar ziren, eta horretarako jendetza behar zenez, jendea zaintzea izan zen gakoa helburua lortzeko, alegia, eskolak zaintzea. Bata bestearen oinarri eta ez helburua pertsonen zaintzaren kontura, hain ohituta gauden moduan. Hemen detaile batzuk: Gure bizipena izan zitekeen edozein herritarrena, orain arte gai honetaz paso egin duena, orain arteko auzoko lanketa guztian parte-hartzerik izan ez duena, eta...
Read MoreBaketsua eta sendoa, ez inozoa
Bi sekreta gerturatu dira Gotikoko Cervantesera. Herritarrek txistuka bidali dituzten une indartsua #katU1 #CatalanReferendum #Votarem oihuk pic.twitter.com/UEndqTF1Lb — ARGIA (@argia) 2017(e)ko urriak 1 [slider][/slider] Bartzelonako auzo Gotikoko Cervantes eskola, 18:30 aldera. Jendetzak zaintzen du sarrera. Giza-katearekin pasilloak eginez irekitzen zaie bidea herritarrei bozkatzera sar daitezen ate batetik, eta bozkatu ostean kanpora atera daitezen beste ate batearen aurrean pasilloa...
Read MoreAdin guztietakoek kalean irabazitako eskubidea
Artikulu honetako argazki guztiak Bartzelonako Gracia auzoko Vedruna eskola atarian ateratakoak dira, 5:00etan. Bozkatzea eskubide omen da. Katalan herritarrek eskubideak praktikatu, defendatu eta irabazi egiten direla erakutsi digute beste behin. Asteburu osoan milaka herritarrek bete zituzten edukiz hautesleku-eskolak, eta beren presentziarekin defendatu zituzten gune autogestionatu bihurtutako hauek. Kronika honetan sumatuko duzue eskoletako giroaren berri. Goizeko 5:00etarako zen...
Read MoreEspainiaren indarkeriari irabazi dion herriaren indarra
Giza-kateak egiten die bidea bozka ematera sartzen direnei eta ateratakoei. #votarem oihua #katU1 #CatalanReferendum Gotikoko Cervantesen pic.twitter.com/V6Y1hw7lbL — ARGIA (@argia) 2017(e)ko urriak 1 Urriaren 1a Bartzelonako hainbat auzotan bizitzeko zortea izan genuen milaka euskaldunek. Testu hau idazteko beharra sentitu dut, Euskal Herriko gertukoenengandik egunean bertan jaso genituen mezuak ikusita “negarrez ari naiz egun osoa”, “barrabaskeria”, “zer izan...
Read MoreErreferendumaren bezperan, Kataluniako eskoletan ikasitakoa
Sants eta Gracia auzoetako eskolaz eskola eman dugu larunbata arratsaldea. Gracia auzoan atez ate zabaldu dute informazioa (beheko argazkian ikusgai): portal bakoitzak erakutsiko dizu bertako bizilagunek zein eraikin eta helbide zehatzetan eman behar duten bozka. Horrez gain, Plaça Vila de Gracian informazio puntua jarri dute eta bertan azaldu digute auzoko eskola bakoitza non dagoen eta bakoitzaren berezitasunak zein diren. Sants auzoan berriz, 15 eskola ageri diren auzoko mapa atera dute...
Read More
Iruzkin berriak