Ez dugu gezurrezko testigantzen beharrik, eskerrik asko
Artikulu honek ez luke beste epai bat gehiago izan nahi, epaileen lana oinarri duen Epaiketan (barka, Txapelketan). Sei bertso izan ziren Donibane Lohizunen; “kartzelako lana”ren herena (ariketa honi izena aldatzeaz ere hitz egin genezake noizbait, ez?). “Gezurra esan duzu. Merezi izan du” gaia jarri, eta indarkeria matxistako kasu baten epaiketan, gezurrezko testigantza emango zuenaren bidea hartu zuten bi bertsolarik. Bertsolaritza jolas gisa bizi nahi dugunon...
Read MoreSaudi Arabiara bideratutako armei buruzko eztabaida Legebiltzarrean
Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu dute azaroaren 23an, Saudi Arabiara Bilboko portutik igorri diren armei buruz. Hona hemen legebiltzarkideek nabarmendu dituzten ideietako batzuk: Iñigo Martínez Elkarrekin Podemoseko kideak aurkeztu du talde parlamentario horrek EH Bildukoarekin batera landu duen mozioa, Bilboko portutik Saudi Arabiara armarik ateratzea eta Jaurlaritzak Saudi Arabiakekin dituen harreman denak eteteko eskatuz: “Saudi Arabiarekin dugun negozioa eta armen salmenta salatu...
Read MoreKonstituzio bat herriarena
Urriaren 29an Terrassan bertako CDRak (Errepublikaren Defentsarako Komiteak) antolatutako jardunaldietan, auzotarren borroka izan zuen hizpide Salvador Perezek. Honela kontatu zuen frankismoaren aurkako borroka eta trantsizioaz geroztikoa, erakundeetan eraikitzera ere pasa zirenekoa: “Trantsizio garaian, auzo elkarteen borroka pasa zen Francoren kontra kontzentratua egotetik, borroka anitzera. Erakundeetan parte hartzera ere pasa ginen, frankismoaren kontra erreibindikatzetik,...
Read MoreErrepublika Katalan Aske, Independente eta Feminista baten alde
Urriaren 29an, Kataluniako Errepublika aldarrikatu eta bi egunera, Terrassan jardunaldiak antolatu zituen bertako CDRak (Errepublikaren Defentsarako Komiteak). Bertan feminismoaz esan zirenak bildu ditugu artikulu honetan, independentzia eraldaketa sozialei lotua den seinale: Nuria Martí, osasun publikoaren aldeko borrokalaria eta feminista “Amonaren batailak” kontatzera zihoala iragarrita, horrela azaldu zituen Nuria Martí-k Franco garaian ikasle eta langile mugimenduetan emakume...
Read MoreKataluniatik inbidia ematen duena: boterea herritarrena da edo ez da errepublikarik izango
Antolatuta dauden herritarren jarrerak ematen dit inbidia. Badakite eurek eragin dutela prozesua, eurek defendatu izanari esker izan zela posible erreferenduma, eurek bultza zituztela ordezkari politikoak independentzia aldarrikatzera… eta badakite Errepublika altxatzeko hurrengo urratsa, alegia, Konstituzioa egitea, eurei dagokiela. Ez dute onartzen elite ekonomiko-politikoek gela itxietan Kataluniaren konstituzioa idazterik: “beste 78 bat sartuko digutelakoan? utikan!”....
Read More
Iruzkin berriak