Txirritaren epaiketa: historian pisua izango zuten hiru abokatu
Mikel Tabernak ikerketa lan interesgarria argitaratu du Bertsolari aldizkariaren 110. zenbakian. Txirrita Legasako alkatearen gorabeherak bertsotan jartzeagatik epaitu eta kondenatu zuten. Hemen irakur dezakezu auziari buruz, eta hemen “delituzko” bertso haien edukiaz. Merezi du Mikel Tabernaren lana osorik irakurtzea, eta arreta pizten du epaiketa hartan aurrez aurre aritu ziren abokatuak zein izan ziren. Kasualitatea izan edo ez, errepublikazaletasunaren hariak ere elkartzen ditu...
Read MoreTxirritaren “delituzko” 14 bertsoek zer zioten bada?
Mikel Taberna idazleak eta Beñat Hach Embarek Bertsolari aldizkariko zuzendariak abuztuaren 20an aurkeztu zuten berria: Txirrita Iruñeko auzitegiak kondenatu zuela bertsoz Legasako alkate ohi Eusebio Babaze “iraintzea” egotzita. Iruñeko Lurralde Entzutegiko 205 liburuan aurkitu du Mikel Tabernak Txirrita kondenatu zuen epaia: 1916ko azaroaren 6ko data darama. (Auziaz gehiago jakiteko, irakurri hemen). Tamalez, jatorrizko bertsoak, euskarazkoak, ez ditu inon aurkitu Tabernak....
Read MoreBertsoz iraintzeagatik Txirrita kondenatu zutenekoa
Legasako alkate ohiari buruz 1913an enkarguz jarritako bertsoengatik kondenatu zuten bertsolaria 1916an Iruñeko auzitegian. Mikel Tabernak Bertsolari aldizkariaren 110. zenbakian argitaratu duen ikerketa lanean kontatu du guztia xeheki, eta penaz adierazi du iturri guztietara jo arren ez duela bertso sorta aurkitu. Auzitegiko epaian, gazteleraz jasota dago bertso sorta horren itzulpena. Hona hemen, ikerketa horretatik ateratako hainbat datu: Bertsoak jartzea delitu? 1916ko urriaren 31ko...
Read More
Iruzkin berriak