Estitxu Eizagirre
Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
- Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
- Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
- MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
- orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko otsaila
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abuztua
- 2023(e)ko maiatza
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko martxoa
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko apirila
- 2021(e)ko otsaila
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
BIDEOAK: Plazida Otañoren bertsoak antzeztuta
Atalak: Bertsolaritza, Feminismoa
Urriaren 13an emakume baserritarrei ohore egin zieten Zizurkilen. Unai Mendizabal herriko bertsolariak aurkeztu zuen emanaldia, eta Tomax Lizardik gitarraz lagundu. “Baserritarra zen Plazida Otaño. Baserritarra, eta bertsolaria” hitzekin abiatu zuten emanaldia.
Haritz Zubillagak eta Janire Sansebastianek antzeztu zituzten Plazida Otañoren bertsoetatik gaur arte iritsi diren bat-bateko bi aleak. Bi bertsoak ere, garaiko bi bertsolari handiei erantzunaz kantatutakoak dira. Bideo hauetan ikusentzun daitezke, bakoitza bere testuinguruan.
Txirritari erantzunez
Plazida Otaño soroan lanean ari zela Txirritak kantatutako bertso pikantea, arropa gutxirekin zebilelakoan, eta Plazidaren erantzun kolpea:
Hemen Txirrita eta Plazidaren arteko bertsoak, irakurtzeko:
Gauz bat esango dizut
modu ondraduan,
noski ez naiz hasiko
hemen endreduan.
Nonbait egongo zara
aldarte beruan,
gaur horla zabiltzanean
udako beruan,
ez da atsegin izango
zure inguruan.
Plazida Otañok erantzun hau eman zion:
Arrazoi horrek badu
bere parezera,
konprenituko dezu
mutila bazera.
Udarako beroaz
kexatzen al zera?
Lana hortan badezu
egiten atzera,
fraide sartu zintezke
komentu batera.
Jose Bernardo Otañori (bere aitari) erantzunez
Beste bertso hauek, berriz, etxean kantatu zituzten, bazkalostean, aita-alabek: Jose Bernardo Otaño eta Plazida bertsolariek. Alabak ezkontzeko asmoa zuela bota zion lehenagotik, eta aitak gazteegia zela erantzun. Plazidaren errematea ederra:
Hemen Jose Bernardo eta Plazidaren arteko bertsoak, irakurtzeko:
Ezkondu behar dunala,
hoi den balorea!
Hamazortzi urte den
hire edadea.
Pikara, gaizki hazi,
lotsarik gabea,
hik aberastuko naun
lehen banaiz pobrea.
Plazidak aitari ostera:
Aita, zahartu ta gero
garai hobea ezta,
neska gazteak ere
badu bere kezka;
ilea zuriturik,
nobiorik ez-ta,
orduan alferrik da
soinua ta festa.
Plazida Otañoz gehiago jakiteko, hemen “Etxea plaza zeneko bertsolaria” artikulua.