Estitxu Eizagirre
Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
- Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
- Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
- MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
- orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko otsaila
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abuztua
- 2023(e)ko maiatza
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko martxoa
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko apirila
- 2021(e)ko otsaila
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
Ane Iturbe abokatua: “Egoera irregularrean dauden pertsonak dira, inola ere ez ilegalak”
Atalak: Sailkatugabeak
Iturola eraldaketa soziala helburu duten esperientzia sozioekonomikoen bilgunea da eta Beterri-Buruntzaldean dihardu. Administrazio publikoekin ere elkarlanean dihardu, bazterkeria egoeran dagoen jendeari eskubideak bermatzeko. Helburu hori lortzeko antolatzen dituen ekintzen artean, jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldi horietan lehen ekintza azaroaren 18an egindako hitzaldia izan zen, Migrazioa eta ekonomia sozial solidario eraldatzailea izenburupean, alor teknikoa lantzeko. Ane Iturbe abokatuak ideia hauek azaldu zituen:
Marko juridikoa azaldu zuen, zailtasunak agerian jarriz eta gainditzeko moduak aztertuz. Legeen liburu lodi gorria hartu zuen eskutan: “Lege estatalak daude, komunitarioak ere bai, baina guztia gauza bakarrera mugatzen da: pertsona migranteen erregularizaziora. Beraz, guztia bi artikulutara mugatu daiteke”. Legea bera ulertzea ez dela erraza esan zuen eta zera nabarmendu zuen: “Migranteen kasuan, oso garrantzitsua da asesore espezializatuekin kontatzea. Ibilbide horretan eurentzat bide onena dena aukeratzeko, lege horiek ongi ezagutzea garrantzitsua da, zailtasunak ezagutzea, ibilbidea errazteko”. Ikuspegi integrala izatea funtsezkoa dela esan zuen: “Arlo juridikoa eta soziala, eta pertsonala, dena kontuan hartzea. Genero perspektiba kontuan hartu behar da, eta atzerritartasun perspektiba ere bai, beren bizitzako esparru denetan duelako zerikusia: laboralki, sozialki, familiarki… zer gertatzen da paperik gabeko pertsona batek lan baldintzak urratuta baditu? defendatu ditzakegu juridikoki? ba bai, zeren paperik gabekoak dira baina eskubideak badituzte, eta horiek egikaritu eta babestu behar ditugu”.
Zer da atzerritartasuna?
Iturberen hitzetan: “Juridikoki, espainiar naziotasuna ez duen pertsona da atzerritarra. Honen inguruan badira europar legeak eta estatalak. Lege hauek ez zaizkie berdin aplikatzen atzerritar denei. Bi multzo egiten ditu legeak: pertsona komunitarioak eta ez komunitarioak. Komunitarioak dira Europar Batasuneko komunitateko naziotasuna duena. Hauei Europar Batasuneko legeak aplikatzen zaizkie, beraiei eta beren familiei: seme-alabak, gurasoak edo ezkontide edo izatezko bikoteak hartzen ditu legeak familiatzat”. Atzerritar komunitarioentzako legeak onuragarriagoak direla esan zuen, eta egoera hauek ematen badira ere, ez direla gehiengoa zehaztu zuen. Egoera honetan daude, adibidez, izatezko bikotea edo ezkontza espainiar naziotasuna duenaren eta ez duenaren artean ematen denean.
Atzerritar ez komunitarioak legalki dituen bideetan zentratu zuen hitzaldia, hauek baitira gehiengoa: “Hauen egoera erregulatzeko lege estatala dago: Atzerritar Legea moduan ezagutzen dena, Lege Organikoa da, 4/2000 izenekoa. Urte asko pasa dira sortu zutenetik eta aldaketa beharra eskatzen dugu, baina estatuan inork ez du asmorik erakutsi. Ondoren Reglamentuak ditugu, lege organikoa gehiago zehazten dutenak, eta azkenik lege administratiboak, prozedura administratiboak zehazten dituztenak, ez prozedura legalak”.
Inor ez da ilegala
Iturbek argi aldarrikatu zuen: “Azpimarratu nahi dut pertsona irregularrez ari garela, inola ere ez pertsona ilegalez (oso ongi adierazten dute kamisetek). Betetzen ez duten baldintza administratiboa da, teknikoki egoera irregularrean dauden pertsonak dira, inondik ez ilegalak. Teknikoki ez da zuzena, eta atzetik dakarren estigmaren zama handia da. Ilegala esaten da pertsona batek penalki lege haustea egiten duenean, eta hemen ez dago horrelakorik. Egun, Espainiako Estatuan, pertsona migratzaileak egoera irregularrean egotea ez da delitua. Beraz, inondik inora ezin dugu ‘ilegal’ hitza erabili, eta zoritxarrez modifikatua izan daitekeen egoera bat da, beraz garrantzitsua da berau defendatzea”.
Jarraian azaldu zuen Espainiako Estatura sartzeko modu erregularrak (legeak babestutakoak) eta besteak irregularrak daudela: “Erregularrak VISArekin sartzen dira, euren pasaportean visatua jasota. Afrika osoan eta Asian ez dago herrialde bakar bat ere visatu gabe modu erregularrean etortzerik dutenik: Ertamerikako eta Hego Amerikako herrialdeetatik soilik dago modu erregularrean visatu gabe etortzeko aukera. Azken aldian pertsona ugari etortzen ari da modu irregularrean, etorri nahi dutenei ez zaie errazten hona etortzea, visa mekanismoen bidez. Visatu gabe datoztenen sarrera moduak oso ezberdinak dira, lurretik eta itsasoz etorriak”.
Errotze txostena lortzeko lana
Visatuarekin edo gabe etorrita, iritsitakoek erabakitzen badute Espainiako Estatuan bizi nahi dutela, zer bide ematen die legeak? Iturberen hitzetan: “Visatuarekin etortzen direnek 3 hilabeteko baimena dute eta horiek bukatzean egoera irregularrean geratuko dira. Aldiz, Visatu gabe datozenak, lehen momentutik egoera irregularrean daude. Hauentzat bide bakarra aurreikusten du legeak: “salbuespenezko egoerengatiko errotzea”. Salbuespenezko egoera hauek hiru dira, legearen arabera:
1.-Familia bidez errotzea: adibidez, haur bat izatea espainiar naziotasuna duena. Edo “Jatorriz espainiar” izatea, adibidez, sahararren seme edo alaba izatea.
2.-Lanaren bidez errotzea: 2 urteko permanentzia eta 6 hilabeteko lan harremana frogatu behar da. Permanentzia beti frogatzen da erroldaren bitartez. Egun erroldatzeko zailtasun handiak daude. Dirurik ez baduzu gela bat alokatzeko, nola erroldatu gela horretan? erroldarik gabe, pertsona irregular bati ez zaizkio eskubideak aitortzen. 6 hilabeteko lan harremana erakutsiz gero, gutxieneko permanentzia 3 urtetik 2 urtera murriztu daiteke. Hau ere ez da erraza, adibidez, etxeetan lan egiten duten emakume askok modu irregularrean egiten dute. Beraz, lan harreman hori frogatzeko bidea judiziala da, hau da, laboralki salatu behar duzu lana ematen dizuna, ondoren paperak eskuratu ahal izateko. Ez dut inor ezagutu, lana emanez laguntzen ari zaion familiari salaketa jarri dionik.
3.-%80k bide hau erabiltzen du: hiru urteko errolda erakutsi eta lan eskaintza bat aurkeztea. Kontratu eskaintzak gutxienez urte 1ekoa izan behar du, soldatak gutxienekoa izan behar du behintzat, eta enpleatzaileak medio nahikoak izan behar ditu. Legeak aukera eskaintzen du urtebeteko bi kontratu aurkeztekoa.
Ekonomia sozial eraldatzailearen aukera
Kooperatiba sortzerakoan, edo lehendik martxan den kooperatiba batek atzerritarra den langilea kontratatzerakoan, bi modu badirela azaldu zuen: “besteren konturako langile” izatea edo “norbere konturako langile” izatea. Mezu positiboa emanaz, aukera modura azalduz, bukatu zuen hitzartzea: “Ekonomia sozial solidario eraldatzaileaz ari garenean, inportantea da gizarte anitza kontuan hartzea, eta Buruntzaldean aukera handiak daude irregulartasun egoerari aukera ezberdinak emateko. Jatorriaren arabera bereziki baztertuta geratu daitezkeen pertsonak daude gure artean, emakumeak, adin gabe ugari, pertsona nagusiak… nola erregularizatu emakume adinduaren egoera, lana exigitzen bazaigu?Kasuan kasu aztertu behar da, pertsona bakoitzarentzako egokiena zer den bakoitzak erabaki behar du”.