Estitxu Eizagirre
Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
- Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
- Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
- MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
- orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko otsaila
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abuztua
- 2023(e)ko maiatza
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko martxoa
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko apirila
- 2021(e)ko otsaila
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
Pape Niang: “Hainbeste urteren ostean hemen atzerritar izaten jarraitzen dugu, eta gure jatorrizko herrialdean ere dagoeneko atzerritar gara”
Atalak: Sailkatugabeak
Ezkerretik eskuinera, mahai-inguruan parte hartu zuten Oier Gonzalez, Pape Niang, Ane Iturbe eta Ana Muñoz.
Pape Niang ezaguna egingo zaio ARGIAko irakurleari, Mbolo kooperatibako kidea da eta “Inor ez da ilegala” aldarria kamiseten bidez hedatzen dihardute. Berak emandako hitzalditik ideia hauek jaso ditugu:
“Mbolo Senegalgo migranteen elkartea da eta zortzi urte daramatzagu Bilbon migranteen eskubideen alde borrokatzen eta salatzen. Zenbat jende ordezkatzen dugun ere ez dakigu, guk geuk ez dakigu zenbat lagun ari diren kaleko salmentan, senegaldarrok batez ere egiten dugun lana kale salmenta baita. Geldialdia izan zuen elkarteak, urteetan lan egiten zuen jendeak ez zuelako emaitzik ikusten eta utzi egiten zuelako. Duela hiruzpalau urte berrekin genion. Familiatzat dugu gure burua Mbolon, elkarri laguntzen diogu.
Etorri berriei lehendik etorriek laguntzen diete integratzen, altxatzen. Baina oso zaila da. Kale salmentan ari bagara, gure egoeran dagoen beste bati bidea zabaltzea oso zaila da. Batez ere etorkin beltzok arazo handiak izaten ari gara”.
“Hemen gehiago sufritzen dugu gure jatorrizko herrialdean baino”
“Nola etorri gara hona? Gehienak pateraz, eta aurretik karreteraz, Mauritaniara, Marokora eta Libiara. Gerran bezala egiten dugu bidaia, ez dakigu berriz familia ikusiko dugun. Afrikan gutako bakoitzak gure familia genuen, batzuk umeak ere bai, bakoitzak bere formazioa, ikasketak, batzuk lana eta batzuk negozioa… bakoitzak bere esperientzia dakar. Batzuen kasuan, familiak duen guztia eman die hona etorri daitezen, espektatiba handia dute familia hauek, eta espero dute agian aberastuta itzuliko direla. Eta kide hauek hemen gehiago sufritzen ari dira bere jatorrizko herrialdean baino. Hemen gaudenean, gure familia zain dago zer egiten dugun Europan”.
“Beltza, basatia, bururik gabea… horrela tratatzen gaituzte”
“Ez dugu gure burua baloratzen. Beltza, basatia, bururik gabea, salbajea… horrela tratatzen digute. Koloreari gehiago begiratzen dio hemengo jendeak gure gaitasunei eta gure esperientziari baino. Hemen ez dute hori ikusten, beltz bat ikusten dute. Gizakiak gara, ez animaliak. Alokairuan pisua lortzea oso zaila zaigu, deitu eta galdetzen digutenean nongoak garen, ‘Senegalgoa’ erantzun orduko eskegitzen digute telefonoa, edo pisua dagoeneko alokatuta dagoela esaten digute. Pertsonak gertu sentitzea inportantea da guretzat, norbaitek “zer moduz zaude?” esatea, maitatua izatea. Baina beltz gisa ikusten gaituzte, eta kito”.
“Gure helburua da kooperatibarekin hiru pertsona kaleko salmentatik ateratzea eta besteei bidea irekitzea”
“Mbolon pentsatzen ari gara nola egin alternatiba bilatzeko, gizartean integratzeko. Garbiketa kooperatiba martxan jarri nahian ari gara. Konplexua da, arlo administratiboa oso zaila da eta oso babes gutxi dugu. Baina saiakera egin nahi dugu, parte hartu nahi dugu, ekarpena egin, ez zain egon. Gure helburua da hiru pertsona kaleko salmentatik ateratzea kooperatibara, eta bidea irekitzea besteei, ikus dezaten lortu daitekeela kale salmentatik ateratzea, eta besteek urrats horiek jarraitu ahal izatea. Nahiz jakin oso zaila dagoela. Inmigranteok lan egin nahi dugu, ez lo eta jan soilik, lanera etorri gara. Baina nola lan egin? Legeek ez digute baimentzen. Lehen erresidentzia txartela zuten Mboloko kide askok, orain kideen %80k ez du hori”.
“Etorri garenoi ez zaigu gustatzen laguntza jasotzea”
“Hona datorrena jende balientea da. Nola iritsi garen entzutea besterik ez dago: oihana zeharkatu dugu eta poliziak apuntatu gaitu fusilaz, dena kendu digu eta bidea jarraitzen utzi digu; ondoren itsasoa zeharkatu dugu eta itor gintezkeela sentitu dugu… etorri garenoi ez zaigu gustatzen laguntza jasotzea, gustatzen zaigu lan egitea. Laguntza jasotzea ez da tratu duina. Eta lanera joateko, denak bezala 6:00etan jaikitzeko, lehenik legala izan behar da, baldintzak izan behar dira lanera joan ahal izateko. Bilbon bizi den pertsonak trena hartu behar badu beste herri batera joateko, badaki tren geltokian poliziarekin egingo duela topo.
Eta non ematen digute lana? Nekazaritzan, ordua 5 euro ordaintzen diguten lekuan, inork nahi ez duen horretan. Edo sukaldetan, inork ikusten ez gaituen lekuan. Ardo bat dastatzen dugun hurrengoan, gogoratu ardu hori egiteko landan lanean ari direnekin. Zenbat ordu egin behar ditu lan migrante horrek egunean 50 euro irabazteko? Hamar, egunero”.
“Gizarte honek ez gaitu integratzen, munduko inongo herritan”
“Hainbeste urte hemen pasa ditugunean, hemen atzerritar izaten jarraitzen dugu, eta herrira itzultzen bagara eta ez dugu gure herria ezagutzen, han ere atzerritar bihurtu gara. Bizi garen gizarteak ez gaitu integratzen, inongo herritan”.
Migrazioa eta ekonomis sozial solidario eraldatzailea hitzaldian
Iturola eraldaketa soziala helburu duten esperientzia sozioekonomikoen bilgunea da eta Beterri-Buruntzaldean dihardu. Administrazio publikoekin ere elkarlanean dihardu, bazterkeria egoeran dagoen jendeari eskubideak bermatzeko. Helburu hori lortzeko antolatzen dituen ekintzen artean, jardunaldiak antolatu zituen Hernanin. Jardunaldi horietan lehen ekintza azaroaren 18an egindako hitzaldia izan zen, Migrazioa eta ekonomia sozial solidario eraldatzailea izenburupean, alor teknikoa lantzeko. Mahai-inguru horretan egindakoak dira Paperen adierazpen hauek. Beste hitzartzeetako bat Ane Iturbe abokatuak egin zuen. Hona hemen azaldu zituen ideien bilduma. Jardunaldi horien baitan, urriaren 20an Ttakunaren Koloreak egun osoko ekimena egin zen; hemen kronika.