Estitxu Eizagirre
Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
- Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
- Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
- MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
- orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko otsaila
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abuztua
- 2023(e)ko maiatza
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko martxoa
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko apirila
- 2021(e)ko otsaila
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
Ana Muñoz: “Alencop kooperatibarekin lortu dugu bi urtean 27 pertsonaren egoera erregularizatzea”
Atalak: Sailkatugabeak
Ana Muñoz hizketan. Bere ondoan, ezkerretik hasita: Oier Gonzalez, Pape Niang eta Ane Iturbe.
Urriaren 18an Migrazioa eta ekonomia sozial solidario eraldatzailea mahai-inguruan parte hartu zuen Ana Muñozek. Hernanin egin zen hitzaldi hau, Iturolak antolatuta. Muñozek Kataluniako Coopolis proiektua aurkeztu zuen: “Politikoki atzerritar legea abolitu behar dugu, ez aldatu. Aldi berean, gaur egun legearen zirrikituak aurkitu behar ditugu, atzerritarrak modu pertsonalean eta sozialean garatzeako, eta ekonomia soziala horretarako bidea da. Coopolis 2016an sortu zen, eta bere jarduera dira kooperatibak sortzea eta sendotzea, formatzea… Can Batlló-n dago kokatua (erreportaje honetan argi azaldua). Atzerritartasun legearen sentsibilizazioa egiten dugu, nahi dugulako kooperatibek beren lantaldeetan jatorri anitzeko jendea txertatzea. Eta saiatzen gara migratzaileen erregularizazio masiboa ahalbidetzen duten proiektuak martxan jartzen”.
“Tokiko administrazioen kolaborazioarekin jende askoren egoera erregularizatzea lortu dugu”
“Legeak dio inork ezin duela Espainiako Estatuan egoera irregularrean egon, baina gero 3 urtez egoera hau jasan duenari saria ematen zaio erregularizazioa emanaz, erabat kontraesankorra da. Alencop proiektua da Espainiako Estatuan sortu den lehena, lanaren bidez atzerritarren egoera erregularizatzeko. Helburua da Saharaz beherako komunitatearen beharrei modu integralean erantzutea. Poblenou auzoan fabrikak okupatzen ari dira, eta bertan bizitzeko antolatu zen komunitate migrantea. Bartzelonako alkate Ada Colaurekin elkartu ginen, eta hitzeman zien bizitzeko okupatu zuten eraikina uzten bazuten, paperak izango zitutela. Migranteak etxetik atera ziren, baina paperik gabe jarraitu zuten. Zein zen kontua? Errotze txostena aurkeztu behar dela paperak lortzeko, eta Bartzelonako udalak gomendatu egiten zuen baina erabaki Generalitateak, eta Generalitateak atzera botatzen zuen udalaren gomendio bakoitza.
Egoera honen aurrean, kooperatibaren bidez irtenbidea bilatu zen: Kooperatiba honen bidez nola beren egoera erregularizatu landu zen. Txatarra biltzen du kooperatibak eta berrerabilpena ere lantzen du, ekonomia zirkularraren norabidean. Lortu dugu tokiko administrazioak zerbait gehiago egitea, “hau ez da nire arazoa” esatetik harago. Udalak diru bat jarri zuen proiektu honetan: diru hori dagoeneko gastatzen ari zen asistentzialismoan, eta diru hori autogestiora birbideratzeko eskatu genuen, migranteak beraiek izan daitezen beren bizitzaren protagonistak. Elkarte bat osatu genuen, honek egin zuen Bartzelonako udalarekin konbenioa, eta parte hartzen zuten pertsona denak ziren erabiltzaileak; izan ere, helburua zen poliziaren aurrean beti babestea proiektuan parte hartzen duten pertsonak. Hori da errealitatea, polizialki oso matxakatuta daude modu irregularrean dauden pertsonak”.
“Bi urtean 27 pertsonen egoera erregularizatu da enpresa bakarrean”
Muñozek salatu zuen administrazioan opakutasun handia dagoela atzerritarren kasuan eta horregatik adostu zutela hasieratik Kataluniako administrazioarekin migranteen egoera erregularizatzeko kooperatibako prozedurak eta baldintzak: “Berez kontraesan hutsa da, legea badago, baldintzak ezagunak izan beharko luketelako. Baina opakutasun handia dagoenez, badira prozedura batzuk administrazioko langileek ezarri dituztenak, ez daudenak inongo legedietan idatzita. horregatik egin genuen bilera, zehazki zer eskatuko zuten eta formula zein izango zen adosteko”. Administrazioko langileek erabaki zuten nahiago zutela kooperatibako langileek “regimen autonomoan” lan egitea. Hori “gola” izan zela esan du Muñozek: “Regimen autonomoan izateak ekarri zuen aldi berean erregularizazio asko aurkeztu genitzakeela. Bi urtean 27 pertsonen egoera erregularizatu da enpresa bakarrean”.
“Migratzaileek modu babestuan lan egitea da helburua, lan egin eta aldi berean ezkutatzea denentzat baita konplikatua”
“Talde teknikoa martxan jarri zen, eta lehen urterako 15 langile hautatu zituzten, eta bigarren urterako beste 15. Lehen urteko 15 langileetatik 3 egoera irregularrean zeuden, eta beste 12ak erregulatzeko bidean dagoeneko. Kapital soziala elkarteak jarri zuen. Kooperatiba sortu eta hasieratik trabak izan genituen, hiru pertsona irregular ikusi zituztenean errekerimendua jarri zigutelako. Hauslea den edozein proiektuk dakar administratiboki zailtasun handiak izatea. Langileak ziren pertsona hauen espedienteak aurkeztu genituenean Atzerriko Ministerioan, udalarekin genuen hitzarmena ere aurkeztu genuen, adieraziz horren bidez pertsona hauek badutela babesa bi urtez lana bermatua izateko. Elkartean badago aukera boluntario modura parte hartzeko, eta hau propio zabaldu dugun aukera da, egoera erregularizatzea lortzerik ez dutenak ez daitezen kanpo geratu.
Atzerritar legearen barruan eraikitako proiektua da, modua bilatu dugu erregularizatzeko, nahiz eta ez den 30 langileko kooperatiba sortzea eta mantentzea. Aukera bat ireki du, gainerako herrialdeentzako ere baliagarri izan daitekeela uste dugu. Migrantzaileek modu babestuan lan egin ahal izan dezaten, lan egin eta aldi berean ezkutatzea denentzat baita konplikatua”.
Mahai-inguruko beste hitzartzeak:
Mahai-inguruaz gain, Ttakunaren Koloreak egun osoko egitaraua antolatu zuen Iturolak urriaren 20an. Hemen kronika.