Estitxu Eizagirre
Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
- Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
- Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
- MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
- orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko otsaila
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abuztua
- 2023(e)ko maiatza
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko martxoa
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko apirila
- 2021(e)ko otsaila
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
Erraustegiaren aurkako gose grebaren amaierako ekitaldia
Atalak: Herri mugimenduak
Noauak grabatutako bideoan ikus dezakegu osorik.
Norbanakoek auzolanean, beren gorputzarekin aurre
Jendea hunkitzeko indarra izan du gose grebak hasieratik. Sei herritar sasoiko baina adinez ez hain gazte ikustea, seitik lau emakumeak, eta hauetatik bi ume txikiak dituztenak. Alegia, astebeteko gose-greba bati aurre egiteak eskatzen duen eguneroko martxa hausteko baldintza, a priori zailenetakoa dutenak. “Gure umeengatik ari gara, baina zuenengatik ere bai, eta denongatik funtsean”.
Azken urteetan errausketaren aurka hamaika modutara lan egiten dihardu mugimendu anitzak: egin dira hitzaldiak, manifestazioak, akanpadak, martxak, eragileekin bilerak, lipdubak, galdeketa, informazio eskaerak… inolako erantzunik eta elkarrizketarako jarrerarik ez dute jaso arduradun nagusia den Gipuzkoako Aldundiaren aldetik. Erraustegia eraikitzeko lanak hasiko zituztela iragarriz ekitaldia egin zuen Aldundiak Zubietan, eta makina gutxi batzuk lanean hasiak dira, ez hala ere erlojuaren kontra eraiki nahi duten obra batek eskatzen duen martxan. Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta Gipuzkoa Zutikek Zubietan Erraustegiaren Aurkako Eguna eta martxa antolatu zuten maiatza bukaeran, ikasturteko (ustez) azken ekintza indartsua…
Eta handik aste gutxira hara non sei kidek jakinarazi zuten grebari ekingo ziotela. Borrokan jarraitzeko ilusioa zabaldu dute mugimenduan, eta ideia honek indar hartzea “lortuko dugu gelditzea”. Beren gorputza bihurtu dute borroka eremu, erraustegiak kutsatuko duen gorputza erdigunera ekarriz, elikaduraren gaia erdigunera ekarriz (bertakoa jan beharra eta horretarako, lurra ez kutsatzeko ezinbesteko baldintza), osasuna eta kontsumoa erdigunera ekarriz. Sei kidek bere gorputzarekin eutsitako borroka izan da zutabea horren inguruan antolatzeko astebetez karpa finkoa, hitzaldiak, giza-katea, informazio orriak banatzea, ETBk eta Diario Vascok albisteari entzungor egin izana salatzeko kontzentrazioak, elkartasun adierazpen oso ezberdinak…
Badu errausketaren aurkako mugimendu zabalak zer eskerturik gose greba aurrera eraman duten sei kide hauei. Ziurrenik, bere arrastoa gose-grebaren biharamonean ikusten duguna baino luzeagoa izango da aurrera begirako planteamenduetan.
Lagun batek esan zuen emanaldian kantatu genituen koplak berrerabilgarriak zirela, eta funtzio horrekin dituzue segidan idatziz:
Gosearen koplak
Eskabadora petrala Haizea nahi dugu haize
urratuaz lurrazala lurra baso edo belaze
erraustegia ta kapitala aske bizi nahi duena ezin
lurrak irentsi ditzala zementuarekin ase
Kaiolan goxo txoria Putreak erasoz ari
hanka-erren, ahots lodia zelaian ardi beltzari
ETBk ez informatzea da ez gara izango Diario Fatxoren
eguneroko ogia eskeletako haragi
Angulak zelebratzeko Betaurreko lanbrotua
txanpaina fresko antzeko guante zuridun eskua
gu Regimenean bizi behar egi gosez gaude herritarrok
hiru gizon gizentzeko erakutsi kontratua!
Sei lagun kalean finko Sei lagun gosean tinko
gose-greban alai, tinko egon direlako finko
milesker iparra jartzeagatik: erraustegia egin gabe dago
EZ, EZ DUGU IRENTSIKO! GUK EZ DIEGU UTZIKO!