Estitxu Eizagirre
Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
- Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
- Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
- MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
- orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko otsaila
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abuztua
- 2023(e)ko maiatza
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko martxoa
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko apirila
- 2021(e)ko otsaila
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
Erraustegiaren obrak ustelandiako estilora hasi dira
Atalak: Herri mugimenduak
Astelehen goizean kartel honekin topo egin zuten herritarrek eta horrela jakin zuten Usurbil eta Zubieta arteko Learritza bidea bi hilabetez itxi dietela. Etxetik normaltasunez atera ezinda sentitu dira bide horretan bizi direnak. Zertarako gutunak eta jakinarazpenak? Usurbilgo Udalak eta Zubietako Herri Batzarrak ere ez zekien ezer!
Oinezkoei eta bizikletei ere ixten die bidea kartelak. Teknikariren batek esana, oinezkoei metro bateko ibilbidea utzi behar zaiela halakoetan. Metro bat utziz gero, ordea, kamioirik ezin pasa bide honetan.
Baimenak lortuko dituela badakien langilea
Zubietako herritar baten etxe atarian ari zen Naturgaseko langilea uztailaren 3an, erraustegira, makrokartzelara eta industrialderako gas hodiak sartzeko lanetan. Goizeko 8:00etatik 18:00etara omen zuen Naturgasek lan horretarako errepidea okupatzeko baimena. Arratsaldeko 17:00etan, herritarrak gogorarazi dio langileari 18:00etarako libratu behar duela errepidea. “Lasai, lortuko dut ordurako baimena luzatzea” langilearen erantzuna.
Kontrolatzea bere lana ez duen ertzaina
Ertzainak parean pasa dira eta herritarrak jakinarazi die 18:00etan bukatzen zaiola Naturgasi errepidea okupatzeko baimena, eta ordu horretan langileak errepidea libre uzten duela kontrolatzeko eskatu die herritarrak poliziei. “Hori ez da gure lana” erantzun dio polizia batek. Herritar batek bere autoaz errepidea moztuko balu, ez litzateke ertzainen lana baimena eskatzea? Biharamonean ere baimenak eskatzeko galdegin die herritarrak poliziei, hasiera eta amaiera orduak errespetatzen direla bermatzeko. Langileak errepikatu du lehengo leloa, baimena luzatzea lortuko dutela, eta ertzainak gauza bera berretsi du, “biharko lortuko dute baimena luzatzea”.
Legerik ez obra pribatu politikoetan?
Usurbilgo udalaren baimenik gabe ekin dio Naturgasek Usurbil eta Zubieta arteko bidea okupatzeari. Naturgasek Donostiako udalaren eskutik jarduteko baimenduta dituen orduak errespetatzen dituen kontrolatzeaz paso egiten du eremu horretan patrullatzen ari den ertzantzak. Donostiako udaltzainek, euskaraz jakin ez eta gaztelera hutsean, ez omen dute herritarren eskaerei erantzuteko ahalmenik, baina kazetariei argazkirik ez ateratzeko eskatzeaz arduratzen dira…
Udaltzainak, ertzainak eta obrako langileak, beren betebeharra gaindituz jartzen dira Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta enpresa pribatuen borondatearen zerbitzura. “Denok dakigu obra hau zertarako den” botatzen diete herritarrei, “denok dakigu gauza hauek nola joaten diren” ulertaraziz.
Zilegitasunik ez duen obra bati, legaltasun esparrua gehitu zaio hasi orduko.