Gaitzerdi
Hasiera » Sailkatugabeak » Zer da prekarietatea zaintzatik ikusita?
Uzt12 0

Zer da prekarietatea zaintzatik ikusita?

Atalak: Sailkatugabeak

SOS Arrazakeria elkarteko Loira Manzanirekin elkartu naiz, Urretxindorra proiektuaz informatzeko (irakurri artikuluaren amaieran zer den Urretxindorra). Erreportajerako hariaz kanpo, prekarietateak zaintzan duen eraginaz galdetu diot. “Prekarietateak baditu milaka aurpegi” eta gai horrek sortzen didan jakin-gosea goxatu nahian nabil…

Prekarietatea umeen azaletik

Manzaniren erantzuna goxoki bat da: “Prekarietatea ez da diru eskasia bakarrik, agian gehiago da gurasoek umeei eskaintzeko denborarik ez izatea. Badira egun osoan lan egiten duten gurasoak eta umeak bakarrik egon ohi dira. ‘Oso arduratsua da’ esaten da ume horietaz, baina agian ez da ume izaten ari. Prekarietatea da, baita ere, hainbat jarduera eta esperientziatara sarbiderik ez izatea, agian dirua eskas delako edo agian nork lagunduko zaituen ez duzulako. Prekarietate afektiboa ere badago: badira gurasoengandik 9 urtez banandutako umeak, gurasoak lanera etorri zitzaizkielako Euskal Herrira eta umeak oraintxe iritsi direlako hona, ia ezagutzen ez dituzten gurasoekin elkartzera, bere ordura arteko erreferenteak jatorrizko herrian utzita”.

Loira Manzani SOS Arrazakeriako kidea. Argazkia: Dani Blanco.

“Bizitza ona”ri buruz hausnartzeko, begiratu nola zaintzen dugun

Bakoitzak “onena” bilatzen du zaintzen dituen pertsona maiteentzat. Bakoitzak ezberdin antolatzen eta praktikatzen dugu zaintza, baina bakoitzak “onena” irizten duen moduan. Ez baitago “onena” den modu objektibo bat, “bakoitzarentzat onena” den bizimodua eta zaintza baizik. Eta zaintza antolatzeko eta praktikatzeko garaian, hamaika faktorek eragiten dute: zaindua diren eta zaintzaren ardura nagusia dutenen beharrak eta nahiak, baita ere pertsona horiek eskura dituzten aukerek edo egoerak, aukera horien artean hartzen dituzten hautuek eta zentzuz betetzen dituzten ekintzek…

Pertsonen bizi-baldintzak bete-betean islatzen dira zaintzan. Helduek lan ordaindua kualitatiboki (eta kuantitatiboki) nolakoa dugun, zer harreman sare ditugun, zer zerbitzu ditugun eskura…

Lan munduan enpresei eskuak libre uzteak dakar prekarizazioa, zukutze maximoa. Txanpon horren beste aldea da zaintzarako baldintzak estutzen direla eta erakunde publikoek eta harreman sareek beren gain hartu behar dutela pisu handiagoa. Baina erakunde publikoen aldetik alderantzizko jarrera ikusten ari gara: murrizketak egiten ari dira zaintzaren eremuetan (ere). Enpresei bizi-baldintza duinak exijitzeko borroka egiteaz batera, eta erakunde publikoei herritar denen oinarrizko beharrak duin asetzeko exijitzeko borroka egiteaz batera, harreman sareak, alde komunitarioa lantzea oso emankorra da zaintzaren eremuan ere. Pertsonon artean, merkatuaren logikatik kanpo eta figura instituzionalik gabe. Urretxindorra proiektua horietako bat da.

Urretxindorra proiektua

Merezi du Urretxindorra proiektua ezagutzea: atzerrian jaio eta 10-14 urte bitartean dituzten umeei dago zuzendua, eta beti hemen bizi izan diren gazteekin astero hiru ordu aisialdi partekatzea da muina. Ume eta gazteak ateratzen dira irabazten esperientzia honekin. Eta guraso prekarioek, beste gauza askoren artean, hauxe baloratzen dute proiektutik: “Azkenean, berarekin egongo den norbait!”. Bihartik aurrera irakurri ahalko duzue Urretxindorra proiektuaren mamiaz argia.eus-en, erreportajean.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Estitxu Eizagirre

Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.

Azken bidalketak

  • Arteak ez baitu generorik
  • Aroztegia: sorgin ehizari stop
  • EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatzeko eskatu du Ekologistak Martxanek, ura kutsatzen jarraitu ez dezaten
  • “Nahi duena izango da”
  • Nork ebaluatzen du azterketa orria?

Iruzkin berriak

  • Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
  • Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
  • Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
  • MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
  • orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Bertsolaritza
  • Feminismoa
  • Gipuzkoa Zutik!
  • Herri mugimenduak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntza
  • Kontu ilunak GHKn
  • Kultura
  • Plan tematikoak
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Umekeriak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA