Gaitzerdi
Hasiera » Bertsolaritza » IX. Irakurraldi Publikoa Hendaian. Maialen Lujanbio: “Orain irakurrita lotsa ere sentitu arren, garai haietan egin nuena ere banaiz”
Eka08 0

IX. Irakurraldi Publikoa Hendaian. Maialen Lujanbio: “Orain irakurrita lotsa ere sentitu arren, garai haietan egin nuena ere banaiz”

Atalak: Bertsolaritza

Euskal kultura sustatzen duen Akelarren Elkarteak IX. Irakurraldi Publikoa antolatu zuen Hendaian, ekainaren 6an. Maialen Lujanbioren bertsoak eta testuak irakurri zituzten aurtengoan 58 eragilek.

Jendaurrean irakurtzeak dakar euskarazko testu bat ongi barneratu beharra, hitz bakoitzari dagokion tonua bilatzea… irakurketa sustatzeko aproposa izan daitekeela ikusi genuen Mediatekako gela txikian. Autorea eta bere lana gehienentzat ezaguna izanik ere, hainbeste urtetako ibilbidean egindako lanak ezagutzeko eta garai haietako gertaerak berritzeko aukera eman zien irakurle-entzuleei.

Akelarreren bideo honetan dago osorik ikusgai 4 ordu pasako ekimena:

Aurtengo nobedadea: bertsoak

Antolatzaileetako batek nabarmendu zuen bertsoa izan dela aurtengo nobedadea: Irakurleek eta Mediatekan bildutako entzuleak oso gustuko izan dutela elkarrekin bertsoak kantatzea. “Doinuak eta kantuak badu halako indarra, eta bertsoak ere bai, hitz neurtuak eta errimatuak dira. Entzuten ari zarenean ere, zure buruak badaki zer soinutarantz joko duten hitzek eta doinuak, badaki zer egitura duen, beraz, irakurraldia jarraitzeko heldulekuak ematen ditu bertsoak”.

Aurreko urteetan, aldiz, liburu bat hartu zuten irakurgai, batean salbu: Hemen ikus daitezke zein autoreren obrak irakurri zituzten aurreko urteetan.

Momentu bereziak

Arratsalde osoa hartu zuen ekimenaren baitan, publikoaren gogoan geratu ziren hainbat pasarte. Besteak beste, bertsoen gaiak jarritako rolei erantzunez, amona-bilobek bertso sorta kantatu zutenekoa; lizeoko ikasleek lau bozetara kantatu zutenekoa; Lujanbioren Egunkariako artikulu kuttunak (norberak zituen bere gogokoenak) ondo irakurrita entzun zirenekoa…

Izan zen liburuxkaz kanpo kantatutakorik ere. Esaterako, Unai Agirre Hernaniko bertso eskolako lagunak Eskolarteko Txapelketako Lujanbioren lehen finaleko bertso hau ekarri zuen gogora:

Liburuxkaz kanpo kantatu zen beste sorta bat, hauxe.

Maialen Lujanbioren esker hitzak

Hunkituta, goxo eta umorez eman zion amaiera Lujanbiok irakurraldiari. Bere garai bateko sorkuntza lanak irakurtzeak sorrarazi zizkion sentimendu gazi-gozoak adierazi zituen, baina hori ere badela bera esan zuen. Bideo honetan bere hitzak eta bertsoak:

Testuak hautatzen, eragileak lotzen, koordinatzen… mimo handiz lan egin zuen taldeak, etxeko produktuz osatutako saskia oparitu zion Lujanbiori, eta etxeko jakiz osatutako aperitifa eskaini zien irakurleei.

Akelarre Elkarteko antolatzaileek I. Irakurraldi Publikoan irakurri zen liburuxka oparitu zioten Maialen Lujanbiori.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Estitxu Eizagirre

Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.

Azken bidalketak

  • Arteak ez baitu generorik
  • Aroztegia: sorgin ehizari stop
  • EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatzeko eskatu du Ekologistak Martxanek, ura kutsatzen jarraitu ez dezaten
  • “Nahi duena izango da”
  • Nork ebaluatzen du azterketa orria?

Iruzkin berriak

  • Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
  • Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
  • Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
  • MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
  • orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Bertsolaritza
  • Feminismoa
  • Gipuzkoa Zutik!
  • Herri mugimenduak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntza
  • Kontu ilunak GHKn
  • Kultura
  • Plan tematikoak
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Umekeriak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA