Estitxu Eizagirre
Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
- Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
- Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
- MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
- orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko otsaila
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abuztua
- 2023(e)ko maiatza
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko martxoa
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko apirila
- 2021(e)ko otsaila
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
Bertsoz iraintzeagatik Txirrita kondenatu zutenekoa
Atalak: Bertsolaritza
Mikel Taberna ikerketaren egileak eta Beñat Hach Embarek Bertsolari aldizkariko zuzendariak abuztuaren 20an aurkeztu zuten lana, Hernaniko udaletxean. Argazkia: Jon Urbe / Argazki Press.
Legasako alkate ohiari buruz 1913an enkarguz jarritako bertsoengatik kondenatu zuten bertsolaria 1916an Iruñeko auzitegian.
Mikel Tabernak Bertsolari aldizkariaren 110. zenbakian argitaratu duen ikerketa lanean kontatu du guztia xeheki, eta penaz adierazi du iturri guztietara jo arren ez duela bertso sorta aurkitu. Auzitegiko epaian, gazteleraz jasota dago bertso sorta horren itzulpena.
Hona hemen, ikerketa horretatik ateratako hainbat datu:
Bertsoak jartzea delitu?
1916ko urriaren 31ko Diario de Navarra egunkariak ekarri zuen, hirugarren orrian, auzitegiko bezperako saioaren kronika, EME sinadurapean. Bertan azaltzen zenez, Tomas Alkainek 40 pezetaren truke eskatuta, Txirritak bertsoak jarri zituen Legasako alkate ohi Eusebio Babaze-ri buruz. Bertso-paper hauek 10 (pezetaren) zentimoan saldu ziren Doneztebeko jaietan, kalean zalaparta handia sortuz: “la algazara pública revistió caracteres de desorden y tuvo que intervenir una pareja de la guardia civil“. Babazek, sumindurik, salaketa jarri zuen bertsolariaren eta enkargua eman zuenaren aurka. Azaroaren 10ean ekarriko zuen sententzia egunkari berak: kondenatu egin zituzten biak.
Iruñeko Lurralde Entzutegiko 205 liburuan aurkitu du Mikel Tabernak epaia: 1916ko azaroaren 6ko data darama eta 14 orrialde “idor” dira, makinaz idatzirik. Epaiak zehazten du Tomas Alkainek urte horretan 60 urte zituela, eta sortzez iruindarra izanagatik Legasan bizi zela. Jose Manuel Lujanbio “Txirrita”k berriz, 55 urte zituen garai horretan, eta Hernanin jaiotako bertsolaria Errenterian bizi zen ordurako. Jatorrizko bertso sorta sumarioko zazpigarren folioari josia dagoela dio bertan, baina tamalez Mikel Tabernak ez du inon aurkitu.
Epaileek argudio hauek idatzi zituzten Alkain eta Txirrita errudun jotzeko: alkatearenganako mespretxuz idatzi zirela bertso bidez kontatzen ziren gertaerak, eta gainera espres idatzi zirela eskualde hartan nagusi zen hizkuntzan (“haberse redactado, de propósito, en la lengua dominante en el pais donde se publicó; en versos populares…“). Zirkunstantzia horiek garbi uzten omen zuten zein zen egileen asmoa: auzi-jartzailea mendratzea eta fama txarra ematea. Alkain eta Txirrita, biak berdin jo zituen epaileak irainengatik (“delito de injurias graves por escrito y con publicidad“) errudun: Alkain, bertsolariari kontu iraingarriak jakinarazteagatik eta Txirrita, min emateko moduan papereratzeagatik (“revistió dichos conceptos de la forma ritmica e incisiva o mortificante“).
Zigor ekonomikoa eta intsumisioa
Hauxe zen jarri zieten zigorra: 3 urte 6 hilabete eta 21 eguneko deserriratzea, Legasatik 25 kilometrora, gutxienez. 250na pezetako isuna; eta prozesuko kostuaren erdia erdibana ordaintzea, alegia, gastu horien laurdena bakoitzak.
Alkainek errekurtsoa jarri zuen Madrilgo Auzitegi Gorenean, baina ez zuten aintzat hartu.
Ordea, 1918ko maiatzaren 21eko autoan deklaratu zen bi akusatuak kaudimen gabeak zirela, alegia, ezarritako isuna ordaintzeko adina dirurik ez zutela. Ordainetan, deserriratze zigorra handitu zitzaien. Ordura arte Txirrita ez zutela aurkitu ere adierazten du, beraz, ezin izan zioten sos bakar bat kendu bertsolariari.
Hemen irakurri ahal dituzu, delitutzat hartu ziren Txirritaren bertsoen erdarazko bertsioa.