Gaitzerdi
Hasiera » Bertsolaritza » Joxepa Inaxi Elizegi: XIX. mendeko sagardotegiko bertsolaria
Urr10 0

Joxepa Inaxi Elizegi: XIX. mendeko sagardotegiko bertsolaria

Atalak: Bertsolaritza

Asteasuko Goiko Errota. Bertan jaio ziren Pello Errota, Mikaela Elizegi eta Joxepa Inaxi Elizegi bertsolariak.

Pello Errota hil zela 100 urte beteko dira 1919an. Bertsolari handiaren oroimenez hainbat ekitaldi burutzen ari dira. Mikaela Elizegi Bengoetxea ere bertsolari ezaguna zaigu, berari esker idatzi baitzuen Antonio Zavalak Auspoa sailean Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua liburua. Zavalak Pello Errotari buruzko mahai-inguruan esango zuenez (Bertsolari aldizkariko  17. zenbakian Laxaro Altunek 26. orrian jasoa), liburu hori ez zen erdia ere izango Mikaela Elizegigatik ez balitz. Baina Mikaela Elizegiri zor diogu, baita ere, jakitea bere ahizpa Joxepa Inaxi bertsolaria zela.

Joxepa Inaxi 1864an jaio zen, eta hau dio Mikaela Elizegik bere ahizpaz Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua liburuan: “Gure ahizpa Joxepa Inaxi senideetan bigarrena genduan, eta bertsotan zekiana zan. Garai hartan Astiasuko plazan bi sagardotegi ere baziran. Sagardorik ez genduan etxean, errotan, eta kaletik eramaten genduan. Ta gure ahizpa hori sagardo eske joango zan, da han bi mutilzahar bertsotan ari omen ziran. Aitaren gainean-edo ariko ziran, da orduan gure ahizpa horrek bertso hau bota zien”:

 

Bertsotan ari dira

bi galtza-jario,

bat ……………

bestia Antonio,

jendia emen dago

hoik diala merio,

aita guriarentzat

ez dute balio.

 

Joxepa Iñaxiren bat-bateko bi bertso iritsi dira gaurdaino: biak sagardotegian kantatu zituenak, eta biak Mikaela Elizegik gogoan hartu eta Antonio Zavalaren liburuetan bukatu zutenak. Hona bigarrena, Mikaelak kontatuta: “Behin batean, gure ahizpa Joxepa Inaxi, sagardotegian toriatu egin zuten, bertsotan hasteko alegia, eta gure ahizpa horrek horrela kantatu zien:

 

Gogorikan ez daukat,

lotsa bestetikan,

horra emakumea

naizen partetikan;

toriatzen banazue

aldamenetikan,

ederrak aditzeko

zaute nigandikan.

 

Eta hori esanda alde egin zuan handik, gehiago ez kantatzeagatik».

Bi bertso dira, baina oso garrantzitsuak: izan litezke sagardotegian bat-batean emakumeek kantatuta ezagutzen diren bertso zaharrenak, eta bakarrak. Norbaitek besteren batzuen ezaguerarik badu, esan edo pasa.

Bi ahizpa elkarri bertsoak gutun bidez bidaliz

Mikaelak kontatzen du bere ahizpa Joxepa Iñaxi bertsolaria 20 urte ingururekin Argentinara joan zela. Mikaelak xehetasun bat eman zuen kontakizunean, emakumeen migrazioarekiko dugun iruditegiarekin bat ez datorrena: “Orduan neskatxa kuadrillak joaten ziren, eta gure ahizpa ere bere neskatxa lagunekin joan zen”. Joxepa Inaxik nahi zuen bere ahizpa Mikaela Argentinara joatea, eta honek ezetz esaten zion. Kartaz elkarri bertso bana jarri zioten gai horren inguruan, eta Mikaelak gorde zituelako dugu hauen berri:

 

Joxepa Inaxi:

Nere ahizpa Mikela

nik abixaturik,

ez duela etorri nahi

bidean bakarrik,

ez det nahi eukitzea

etxean negarrik,

hor gelditzen bazera

zeretzat alferrik.

 

Mikaela:

Ahizpa, bidaltzen dizut

horren errespuesta,

oraindik ni juatea

segurua ezta,

horrenbeste enpeñoz

gelditzea gaitz-ta,

akaso joango naiz

mudakorra naiz-ta.

 

Bertso hauek eta beste asko entzungai gaur Zizurkilen

“Emakumeak ondarea aletzen” bertso-hitzaldi musikatua egingo da gaur Zizurkilen, bertako udalak eta Harituz Bertsozale Taldeak antolatuta. 19:00etan Iriarte Kultur Etxean izango da. Bertan kontatu eta kantatuko dira bailarako bi bertsolari-familietako kide ziren Adriana Otaño eta Mikaela Elizegiri esker gaur arte iritsi diren bertsoak.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Estitxu Eizagirre

Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.

Azken bidalketak

  • Arteak ez baitu generorik
  • Aroztegia: sorgin ehizari stop
  • EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatzeko eskatu du Ekologistak Martxanek, ura kutsatzen jarraitu ez dezaten
  • “Nahi duena izango da”
  • Nork ebaluatzen du azterketa orria?

Iruzkin berriak

  • Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
  • Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
  • Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
  • MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
  • orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Bertsolaritza
  • Feminismoa
  • Gipuzkoa Zutik!
  • Herri mugimenduak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntza
  • Kontu ilunak GHKn
  • Kultura
  • Plan tematikoak
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Umekeriak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA