To, Darwin!
Zein ongi datozen errepikatzen diren cromagnon-ei buruzko dokumentalak, gu ere animaliak garela eta ziminoetatik gatozela gogoratzeko. Bost urteko homo-sapiensak:
– Orduan, zure amona Pepitaren ama tximua zen?
***
Bost eta sei urteko homo erectusak mahaira eseri dira:
– Ai ama, orduan geroz eta tximu gutxiago egongo dira eta pertsona gehiago, tximuak pertsona bihurtzen doaz eta…
– Ez, oraingo tximuak beti tximu dira eta kito.
– A… eskerrak!
Nire arrebak, bost urte zituela, lasai asko galdetu zion aitari:
-Aita, zu tximua zinenean arboletan bizi zinen?
Jijiji, ederra! Auskalo irakasleek zer perla entzungo dituzten ikasgeletan. Gehiago badituzue bidali, eta post bat osa dezakegu denak batuz (autoretzak aitortuta, noski).