“Neskatx batek” Basarriri erantzun zionekoa
Harribitxia, Bertsoa.com-ek plazaratutako bideoa. Zarauzko Motxian bertso eskolak Basarri jaio zeneko ehungaren urteurrena ospatzeko haren bertsoen emanaldia egin zuen (uztailaren 18an, Torre Luzeko parkean). Beste sorten artean, emakumea “leku txarrean” jartzen zuten “Aitonaren malkoak” sorta kantatu zuen Iñigo Manzisidor “Mantxi”k, Basarriren bertsokera eta imintzioak imitatuz. Eta bere garaian beste sorta batekin erantzun zion Oikiako neskatxak, Inaxi Etxabek, bereak kantatu zituen.
var s1 = new SWFObject(‘/argia-multimedia/js/player.swf’,’single’,’500′,’305′,’8′);
s1.addParam(‘allowscriptaccess’,’always’);
s1.addParam(‘allowfullscreen’,’true’);
s1.addParam(‘flashvars’,’file=http://bertsoa.com/video/13/20130718zarautz/xdz4_gra_20130718zarautz_bi_edit02aitonarenmalkoakbasarriinaxietxabe.flv’);
s1.addVariable(‘showdigits’,’true’);
s1.addVariable(‘volume’,’75’);
s1.addVariable(“captions”,””);
s1.addVariable(‘overstretch’,’fit’);
s1.write(‘container’);
Harribitxia, gizartean autoritate eta errespetu osoaren jabe zen Basarriri, plazan betatuta zeuden emakume bertsolari horietako batek erantzuteko pausoa eman zuelako. Erlijioa zen emakumeak kantura ateratzeko gune babestua, Etxabek elkarrizketan kontatzen duenez (bertsoa.com-eko bideo honetan): “jende aurrean kantatzen nuen, baina ez edozein jaialditan, beti erlijio kutsukoetan. Han inork ez zizun gaizki esaten, baina beste lekuren batean, edo tabernetan edo hasiz gero, emakumeari fama txarra segituan jartzen zioten”.
Maialen Lujanbio 14 urterekin ikusi omen zuen Zarautzen, eta “segi horrela!” animatu omen zuen: “berak ez zekien ni nor nintzen, baina nik bera bai”. Bertsolaritzaren historia osoa berreskuratzeko, Inaxi Etxabe asko ezagutarazi beharko dira. Zorionak, lan horregatik, Motxian bertso eskolari eta bertsoa.com-i.
Lastima ezingo ditugula grabatuak entzun Maria Luisa Petriarena Berrondo Juan Franzisko Petriarena “Xenpelar” zenaren arrebarenak, honen alaba Joxepa Antoni Aranberri Petriarenarenak eta beste hamaika emakume bertsolarirenak.
Tira, girotzeko besterik ez bada ere, hemen Joxepa Antoniren bizitza eta Mirari ahizpak kantatutako bertso batzuk. Errenteriako Udalaren webetik eskura daiteke: http://www.errenteria.net/eu/html/58/4015.shtml
Ederra, bai! Gure webean (baleike.com) aipatuko dugu. Hau ikusi dudanean akordatu naiz duela lauzpabost urte Manuela Galdona zumaiarraren historia jaso genuela gure aldizkarian, Joanito Dorronsorok kontatuta. 1880an Humboldtek jaso zituen Manuelak kantatutako bertso batzuk. Hemen irakur dezakezue: http://www.scribd.com/doc/163686249/Manuel-Galdonaren-bertsoak
Mila esker, Gorka eta Elixabete, beste bi bertsolarien erreferentziagatik!