Gaitzerdi
Hasiera » Herri mugimenduak » Aroztegia: sorgin ehizari stop
Urt20 0

Aroztegia: sorgin ehizari stop

Atalak: Herri mugimenduak

Legez kanpo ekin zion Palacio de Arozteguia promotoraren enkarguz Tex enpresak 2021ean Lekarozko lurretan ehunka haritz ebakitzeari. Herritarrek aurre egin zieten beraien gorputza makinen aurrean jarrita eta defendatzen ari ziren lur haietan egunak eta gauak emanda, eta obra gelditzea lortu zuten. Epaitegiek arrazoi eman zieten gerora herritar hauei, legeak arautzen duen prozedura bete gabe esleitu zion promotorak obra enpresa horri. Nafarroako Gobernuak ez zuen ezer egin tartean lur komunalak hartzen dituen proiektu horretan irregulartasunez betetako obra hori gelditzeko, eta aldiz, Polizia Forala eta Guardia Zibila etengabe aritu ziren herritarrei isunak jartzen.

Obra ilegalki abiatu zuenak ez du ekintza horiengatik inolako zigorrik jaso, dakigula behintzat. Aldiz, epaitegiek arrazoi eman dieten herritarrei orain garesti ordainarazi nahi diete, haien zigorra guztion eskarmenturako izan dadin: 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritarrentzat, guztira. Ehunka herritarrek gorputza eta bailara oso batek babesa jarri bazuen kanpaldi hartan, nola hautatu dituzte zazpi lagun auzitegira eramateko? Auzipetuek azaldu dutenez, sentsibilitate politiko jakin bateko jendea eta lehendik aktiboki aritu izan dena sartu dute zerrenda beltz horretan, sorgin ehizaren bertsio gaurkotu honetan. Herri mugimenduak antolatzeko dituen modu asanblearioak eta burujabeak ez onartzeko modua da, erreala ez den hierarkizazio bat egitea. Horregatik diote, epaitegira eraman dituen promotoraren estrategia ez dela eraginkorra, Aroztegia proiektuaren aurkako erresistentziak aurrera jarraituko duela, zazpi herritarrak kartzelaratu edo ez: bailara oso baten borondatea duela aurka Lekarozen promotorak egin nahi duen negozio espekulatiboak.

Zazpi auzipetuek absoluzioa eskatuko dute epaitegietan. “Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” da Espainiako fiskaltzak eta promotorak egotzi nahi diena. Kriminalizazio hau desmuntatuko dute herritarrek otsailaren 1ean Iruñean egingo duten manifestazioan. Aurrekari larria da Aroztegia, herritarrak beren eskubideen, lurraren edo komunitatearen alde antolatzea eta mobilizatzea “talde kriminal” bateko kide izatearen sinonimo bihurtu dezakeena. Hain justu, luxuzko hotela, golf zelaia eta 200dik gora etxebizitza eraiki nahi dituen Aroztegia proiektuari hainbat alorretatik egin diote oposizioa 20 urtetan: lurraren defentsa, ekologismoa, euskararen aldeko borroka, feminismoa, etxebizitzaren espekulazioari aurre egiteko mugimendua… Zer nahiago lukete aberatsek, haien diru goseari mobilizazio baketsuen bidez aurre egiten dieten herritarrak “talde kriminal antolatu” izendatzea baino? Aroztegia kasuan ikusi da, jauntxoek lortzen dutela legearen gainetik eta tokiko erakundeen gainetik pasatzea; herritar antolatuak dira denen ondarearekin espekulatzeko eta diru publikoa patrikaratzeko duten oztopo handiena.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Estitxu Eizagirre

Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.

Azken bidalketak

  • Arteak ez baitu generorik
  • Aroztegia: sorgin ehizari stop
  • EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatzeko eskatu du Ekologistak Martxanek, ura kutsatzen jarraitu ez dezaten
  • “Nahi duena izango da”
  • Nork ebaluatzen du azterketa orria?

Iruzkin berriak

  • Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
  • Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
  • Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
  • MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
  • orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Bertsolaritza
  • Feminismoa
  • Gipuzkoa Zutik!
  • Herri mugimenduak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntza
  • Kontu ilunak GHKn
  • Kultura
  • Plan tematikoak
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Umekeriak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA