Zein arraio dira bada”neskentzako” eta “mutilentzako” ipuinak?
Betiko ipuinak ote, printzesa ederrez eta printze ausartez beteak? Egungo pertsonaia eta biografietan oinarrituta zer ipuin aterako lirake “neskentzat” ikasgai, eta “mutilentzat” lezio? Gauza jakina, behintzat, ipuinetan urdina eta arrosa nahasteak ez duela morea sortzen, muturreko arrosak eta urdinak indartzen ditu.
Etsigarria da ohartzea sei-zazpi urteko umeak hizkuntza sexistan alfabetatzera iristen direla: “ez ditut galtza hauek jantzi nahi, mutilenak dira”, “niri ez zaizkit panpinak gustatzen, neskenak dira”… Arrazoiaren bidetik saiatzen da heldua erantzuten: “ez du inon jartzen neskentzat edo mutilentzat direnik”, “ez dago inongo lege edo arauik idatzita dioenik hau neskentzat edo mutilentzat denik”, “gauzek ez dute potota eta pititorik”… baina sarri gakoa muinera joatea izan daiteke: “Ados. Zerrendatuko ditugu zein diren neskentzako gauzak, lanbideak, egin beharreko denak, eta mutilentzakoak. Eta zuk pototarekin jaio zinelako ezingo duzu mutilentzako zerrendatutako ezer egin edo aukeratu, eta alderantziz. Hobeto biziko zarete? Zer irabazten duzue?”.
Horra galdera: Zer arraio irabazten da ipuin batzuei tapa urdina eta besteei arrosa jarrita, teorian bakoitzaren erosle kopurua erdira mugatuta? Batek ez daki non hasten den marketina eta non amaitzen eskaera, norbere eskemen ondorio ote den semearen eta alabaren armairuak kolore, forma eta prenda hain ezberdinez gainezka egotea edo ingurukoengandik hala iritsi zaizkiolako eta dendan bestelakorik bilatzea ezinezko delako ote den.
Ahal duguntxoa egitearen pozez bizi gaitezke, eta indar txiki horiek metatzean poz ederrak hartzera iritsi ere bai. Ipuin sexista hauen kasuan ez dadila marketinga merke atera! Idatzi argitaletxera eta eman zure iritzia, apalategietatik kentzeko eska dezakegu! general@susaeta.com da helbidea.
Hemen Susaetara bidaltzeko mezu proposamen bat (kopiatu eta bidali hau bera, edo asmatu zeurea):
Egun on
Mezu honen bidez adierazi nahi dut sentitzen dudan gaitzespena zuen argitaletxeak argitaratu dituen liburu batzuek ikusterakoan: “Neskentzako errezeta errazak”, “Neskentzako ipuinak”, “Mutilentzako ipuinak”…
Bereizketa sexista egiten dute eta beraz, ume guztien aukera berdintasuna urratzen dute. Ez dago “neskentzako” edo “mutilentzako” den ipuinik, jolasik, errezetarik… izatekotan, gizarteak jartzen dio kolorea, atzetik datozen ume guztiek errepikatu ditzaten rol sexistak.
Inteligentziarentzako iraina direlako, Euskal Herrian egun hezkuntzan bultzatzen diren balioen kontrakoa delako, umeen eskubideak urratzen dituztelako… liburu hauek erretiratzea eskatzen dut, eta aurrerantzean halako gehiago ez argitaratzea.
Nire eskaria kontuan hartuko duzuelakoan
Neskentzako sukaldaritza liburuak ere egiten dituzte: http://www.editorialsusaeta.com/publishing/venta-libros.php?editorial=Euskera&ref=S1982999&id=57979
Serio, Susaetaren webgunea ez dago euskaraz?? Barkatu pixka bat off topic izatea, baina hau ere lotsagarria iruditzen zait …
Mila esker Unai. Liburu hauek zerbait puntuala baino agian lerro komertzial gisa jorratzen dituzte…
Orain dela gutxi jakin nuen KINDERRAK ere neskentzat eta mutilentzat bereiztuta ba omen daudela. Sasi banaketaren honen erasoari eutsi beharko diogu!
Mila esker! Adibide hauek guztiak primeran etorriko zaizkigu prestatzen ari garen erreportajerako.
Artikuluarekin erabat ados nago.
Neri amorru handia ematen dit umearentzat zerbait (txupete bat, pijama bat, puzzle bat…) erostea jun naizenetan saltzaileak galdetzea, zer da neska batentzat edo mutil batentzat?? Ze ajola dio, mutil batek duen txupetearen koloreak?
Ni ere nekatzen naiz erosketa bakoitzean gauzek pitito edo potota duten pentsatzen aritzeaz. Dendariren batek roxa-urdin katalogazio gabeko denda bat jarriko balu (arroparena urgente!) irabaziko luke. Jende asko sentitzen gara irainduak egungo dendetan. Milesker ekarpenagatik!
Aste hontan bertan izan dut liburu hauen berri eta lehenengo gauza egin nuena, susaeta editorialera idaztea izan zen.
Pozten naiz jende gehiago mugitu izana eta erantzun bat eman izanaz. Nahikoa da, ezin dugu horrela jarraitu, genero berdintasunarengatik egindako borroka guztiaren ondoren gauza hauek ikustea… pff. Animo eta jarrai dezagun sexismoari hankak mozten!
Bai, behintzat ohartuko ziren bezero batzuek uxatzen dituztela tankera honetako liburuek.
Gaiari buruzko erreportajea prestatzen ari bazarete, agian erreparatu diozue, baina interesgarria izan daiteke Toy Planet etxearen katalogoak aztertzea. Parekidetasuneranzko ahalegina ikusten zaie: http://www.toyplanet.es/navidad2104/files/mobile/index.html#1
Mila mila esker! adibide positiboak beti dira beharrezko. Ea era guztietako adibideak biltzen ditugun!
Susaetak B Bilbon delegazio bat du del.bilbao@susaeta.com
Eta Durangoko azokan Susaetak postua badu, nik galderaz josiko nituzke? zer dela eta mutil eta neskentzako ipuiak? zer du katu botadunakmutilentzako izateko soilik? sukaldaritza soilik neskentzako ote da?
Eta durangoko beste postuetan liburu hauek tiopatu ezkero, gure kexa adierazi dezakegu
Erabat ados Iñaki. Stand horien argazkia txiokatu dezakegu #LiburuSexistarikEz traolarekin. Ea Durangon halakorik topatzen ez dugun!
Estitxu, @ikermerchan -i harrapatu diot hurrengo elkarrizketa, merezi duelakoan aipatzen duzun erreportaje horretarako:
https://twitter.com/ikermerchan/status/541199816253243393/photo/1
Mila esker Marijo! Erreferentziak primeran datoz. Ondo segi