Estitxu Eizagirre
Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
- Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
- Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
- MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
- orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko otsaila
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abuztua
- 2023(e)ko maiatza
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko martxoa
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko apirila
- 2021(e)ko otsaila
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
Gaurko matxismo egoerez hainbat apunte
Atalak: Feminismoa
Maitena Monroy-k autodefentsa feministari buruzko hitzaldia eman zigun Larraulen, asteartean. Hamaika ideia landu zituen, barruak mugitzen eta zerpentsa ematen dutenak. Hemen batzuk, zerrendatuta:
– Erasoen %80 inguruko gizonengandik jasotzen da. Herri afarian eskua izterrean pausatzen dizunaren adibidea jarri zuen. Ongi dago jakitea halakoetan erasotzailearen jarrera zein den: egindakoa gutxietsiko du (laztan bat besterik ez da, neska), zure erantzuna neurriz kanpokotzat joko du (nola jartzen zaren, tokiz atera duzu kontua), errua zurea dela esango dizu (probokazioaren ipuina)…
– Erasoei aurre egiteko klabea norberaren burua indartzea da. Norbera da definitzen duena errespetatua edo erasotua sentitu den, gorputza norberarena da, norberaren burua maitatu behar da (maitatzen ez dena ez baita defenditzen)…
– Terrorean oinarritzen da gizarte matxista (ikus Larrun). Gizarte erdia beldurrez bizi da, bakarrik ibiltzeko, erantzuteko (kontuz, ez ote den erasokor jarriko), nahieran janzteko… Beldur hori haustea eta hurrengo belaunaldiei ez transmititzea da gakoa. Imaginazioa eta komunikabideek puztutako mamuak desitxuratuak dira, ez datoz bat errealitateko datuekin. Nerabeei “ez ibili bakarrik, kontuz gauean” eta abar esan beharrean, arrisku egoerei aurre egiteko klabeak ematea.
– Atzeraldian gaude. Lehenago politikoki itsusiak ziren esaldiak barra barra botatzen dituzte orain agintariek. “Krisi”aren (Monroyk Estafa dela zehaztu zuen) aitzakian, ezkutuan zirauten diskurtsoak azaleratu dituzte politikariek, maskara kendu dute. Arrisku ederra, urteetan lortutakoa kolpean galtzeko.
– Amatasun klase bat goresten da, berriz. Kasualitatea, Rajoyk denentzat lanik ez zegoela eta emakumeak etxera itzuli beharko zirela esan zuen. Amatasuna aukera bat da, eta berau nola bizi norberaren ardura, baina bizitzako helburutzat amatasun klase bat saltzen eta publizitatzen digutenean… malo.
– Emakumeak ez gara gizakiak, ez geure gorputzaren jabe. Gizakiari berezko zaizkio duintasuna eta autoritatea, gizonari ez zaizkio berauek kuestionatzen, eta emakumeak aldiz, baldintza batzuetan eskuratzen ditu: gorputzarekin. Emakumeak bere gorputzaz desjabetu dira (bere gorputza nahieran gestionatzen duen emakumea ez da duina, emakumeak edertasunarekin eta gaztetzeko kremekin mantentzen du autoritatea eta duintasuna), beraz, badugu berreskuratzen lanik.
– Maitasun erromantikoak kapitalismoa iraunarazten du (ikus Mari Luz Estebanen elkarrizketa). Emakumeok maitasunean zentratuta eraiki dugu gure nortasuna, printzesa izateko desiotik: printzipeak salbatuko duena, maitasunaren bidez lortuko duena bere autoritatea eta gizarteko lekua, non bizitzako gauzarik inportanteena bikote bizimodua izango den (eta seme-alabak horren fruitu). Halaxe azaldu omen zion bere ilobari Monroyk: “printzesa izan nahi duzu? Hor duzu Espainiakoa, Letizia. Lehen kazetari famatua zen, bere hitza milaka ikuslek aditzen zuen. Orain senarraren ondoan agertu behar du, eta senarrak baimena ematen dionean hitz egin dezake”. “Tira, nik soinekoak nahi nituen” erantzun zion ilobak. “Primeran! Zuk nahi bezalakoa erosiko dizugu, baina horretarako ez duzu printzesa izan beharrik”, Monroyk. Maitasuna (eta gaurko gizartean ondorioz, bikotea) bizitzaren zentru duenak, zer egiten du ondokoa printze urdina ez denean, eguneroko bizitzan baldintza batzuekin gustura ez dagoenean? Ondokoa idealizatu, ez dena printze urdin bihurtu. Astindu ederra, zer desioren baitan eraiki garen pentsatzea, bizitzan inportanteena norberarentzat zer den aztertzea, bikoteak eta gainerako harremanek duten pisua ponderatzea…
Bihotzez eskerrak eta besarkada bat Monroy, errealitatea ulertzeko azalpen batzuk eman izanagatik, askatasun zirrikituek norberaren loturak sentituarazten eta barruak kolokan jartzen badizkigute ere.
Ohar bakar bat kapitalismoaren aurka eta beste mundu baten alde ari zareten politikari eta liderrei: irakurri teoria feministak, bildu feminismoan dabiltzanekin, enpapatu gaian, eta berridatzi egungo egoeraren analisia eta etorkizunerako planteamenduak. Ulerkaitza zait feminismoan jantzi gabe gizarte erdiaren zapalkuntzan oinarritzen den sistema aldatzea pretenditzea, Ttika Rekaltek esan zuen bezala.