Lehen “neskame”, orain “interna”
Desiatzen nago gaur (martxoaren 27) arratsaldean Soraya García (zaharren egoitzetako langilea), Arantza Arrien (baserritarra), Elena Vasconez (hoteletako garbitzailea) eta Silvia Haayde Rugamas Rivas (etxeko langilea) entzuteko. Non eta Kafe Antzokian, Bilboko euskaltzaleen topaleku nagusietakoan. “Zaintzako langileen borrokak” mahai-inguruan lau hizlarietatik bakarrak egingo du euskaraz, asmatuko duzu nork, irakurle. Sektore prekarizatuenak diren hauen errealitatearen islada da....
Read More“Euskara bidegurutzetik aurrera”: Euskalgintzaren zati bat eta Gipuzkoako Aldundiaren arteko lankidetza
Euskalgintzako hainbat eragile, Mondragon Korporazioko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Aldundiko karguak eta EAJko pisuzko kideren bat elkartu dira Oronaren Hernaniko Ideo egoitzan, Aldundiaren gonbidapenari erantzunez, “euskara bidegurutzetik aurrera” ekitaldian. Aretoaren sarreran, “Errausketarik ez!” pankartaren atzean dozena bat adinekok egin duten kontzentrazioarekin egin dute topo (azpiko bideoan, Olano aurkezpenera sartzen). Markel Olano...
Read MoreEuskara askatasun bat da
Horrelaxe bizi dut gaur egun hizkuntzaren auzia. Euskaraz egiten dudanean aske naiz. Beste hizkuntzaren batean mintzo naizenean, behartuta mintzo naiz: egoerak horretara behartuta eta nire plastikozko erdarek behartutako molde zurrunetan: beste pertsona bat naiz, tonu bakarreko eta ñabardurarik gabekoa. Erdaraz ez naiz ni. Horregatik, nire buruari libertatea ematen diot euskaraz egiteko, lehen hitzetik oso aurrera, besteek erdarara pasako naizela espero duten egoeretan ere. Neure buruari zor...
Read MoreDiskurtsorik ez, mesedez, euskararentzat: Diskurtsoak euskaraz
Etxean, lagunekin, afalosteko hizketaldi bizi-gaiztoan ikusi genuen Internetez diskurtsoa. Bertso saioak bai, zortzi ordukoak lau urtean behin, baina diskurtso politikorik entzuteko batere ohiturarik ez dudala daitort. Eta bideoak 43 minutu zituela ikusi orduko “tira, pixka bat ikusiko dugu, ea zer giro egon den eta nondik jo duen…” batekin eman genion play-ri. Osorik ikusentzun genuen, eta behin baino gehiagotan ikusiko dugulakoan nago. Ez zen tokatzen, ezin zen...
Read More“Egun on”? Waxaparen zuzentzaileak abisatu dizu…
Waxapez “Egun on!” jarri dut, eta zuzentzaileak “Según con” idatzi. Itzulpen jakintsuagorik!
Read MoreBertsolaritza guneak euskalduntzeko erreminta
Bertsoa ez da tresna makala euskara ikasten ari direnen motibaziorako eta erdalguneetan arnas guneak sortzeko. Hala adierazi dute Egoitz Zelaia, Manex Agirre, Miren Artetxe eta Ruben Sanchezek Bertsoa.com webgunean (bertan dituzue bideoak ikusgai). Bertsoa euskalduntze prozesuan denarentzat Euskaltegietan bertsoa landu duenetan zer gertatu den, horrela azaldu du Egoitz Zelaia hendaiarrak: “Euskara hutsean sortutako adierazpide artistiko edo komunikatiboa izaki, lilura hori sortzen du...
Read MoreZer hizkuntzatan elkar ulertzen dugun, lehen lerroko erabaki politikoa da
Elkar ulertzera, horretara gaude behartuta herritarrak bizitzeko. “Politikoa” horrela ere uler daiteke: elkar ulertzea tentsioan jartzen duen guztia. Adibidez: bi herritarren arteko elkar ulertzea tentsioan jar dezake generoak, jatorriak, hizkuntzak, klase sozialak… Botere harremanak edo norberaren posizioa gakoa dira soka-tira horretan. Betiko galdera: Zer zaude prest familiako bazkaria “bakean” bukatzearren tragatzeko? “Bakeak” hiltzen...
Read MoreUrquijoen aurrean Rosa Parks
Asteburu honetan gertatu zitekeen, udalerri euskaldun batean: Urquijoz mozorrotuta sartu da tabernan cristiano monolinguea, zer eta euskararen legea zorroztuta besapean duela, zer eta elebitasuna eskudotzat hartuta. Barrara doa zuzen, eskatzera baino, tragoa exijitzera. Barra erdian den neska batek traba egiten omen dio. “Y tú de qué vas?” uxatu nahi du Urquijok neska zakar. “Ni naiz Rosa Louis Parks” erantzun dio pozik neskak. Tartean sartu zaie Txano-gorritxo, denen...
Read MoreHizkuntzak ikus-entzuteko baliabideekin ikasteko proiektuak
Ikuslang proiektua aurkeztu dute Iametzako kide Iker Olkoz eta Asier Iturraldek. Ikusentzutekoetan oinarritutako ariketak kudeatzeko tresna da. Ariketak sortzeko, ikasgelak kudeatzeko eta lanak gainbegiratzeko aukera ematen die irakasleei eta ikasleei ariketak egiteko aukera emanten die. Ika euskaltegieekin landu da hizkuntzen ikasketarako alde didaktikoa; Vicomtech-ek ahots ezagutza teknologia eskaini du; eta Iametzak garatu du proiektua. Hipertranskribapena aplikazioa aurkeztu dute...
Read MoreEuskara queer da
“Euskara ez da genero hizkuntza, ez du genero morfemarik” azalduz hasi zuen UEUren Generoa eta Kazetaritza ikastaroko hitzaldia Amelia Barquinek. Ordea, “hizkuntzak ez dira sexistak, erabilerak dira sexistak” ohartarazi zuen segidan, galdera klabea pausatuz: “Euskaldunok elebidunak bagara, posible ote litzateke gazteleraz mintzo garenean sexista izatea eta euskaraz ari garenean parekide?”. Jarraian, kazetaritzan zer hitz zehatz eta adierazpide erabili debatea...
Read More
Iruzkin berriak