Leurtzan ezagutu ditugun anfibio eta narrastiak
ARGIAren mendeurrena ospatzeko, maiatzaren 18an ARGIA Jendea Leurtzako urtegietan ibili ginen, Iñaki Sanz-Azkue, Ander Izagirre Egaña eta Alberto Gosá adituen laguntzaz, anfibio eta narrasti bila. Goizean talde batek egin zuen txangoa, eta Beintzako frontoian bazkaldu ostean, arratsaldean beste talde bat ibili zen. Euri zaparradek ez zituzten kideak atzendu, baina ez zen batere giro aproposa behaketarako, anfibio eta narrastiak gu bezala ezkutuan egoten baitira euria eta hotza denean....
Read MoreEtxetik jatea nahi dudan gure plazer bat
Euskarazko telebistan diska baten iragarkiaren aurrean gure neskatoak “hara, Estitxu Pinatxo!”. “?!#” aurpegia jarri dio “Disney Chanelko Violeta superguaia” dela irakatsi dion lagunak. Ekainean Tolosan eta urrian Hernanin “Sortuko dira besteak” emanaldian ikusentzun genituenetik, nola egungo euskal kantari erreferentzial koadrila hala kantu mitiko zahar eta berriak etxeko imaginarioaren zati dira. Goizero eskolarako agurtzen dudan ilusioz eta...
Read MoreIngurumen eguna: hitzaldi eta txango proposamen bana
Haritzalde Naturzaleen Elkarteak antolatuta (eta Eguzki eta Ekologistak Martxan taldeen laguntzaz) “Zergatik baso erreserba Añarben?” hitzaldia egingo da gaur, ekainak 5 Koldo Mitxelenan, 19:00etan. Kiko Alvarez biologoak azalduko du erreserba handitzearen eta hobetzearen garrantzia. Gaia Iure Eizagirrek landu zuen Argian, “Gipuzkoako harizti handiena, erreserba izateko zain” artikuluan. Natur elkarte berak antolatuta 75 lagunek ospatu genuen bioaniztasuna Donostiako...
Read MoreBelar eta lore jatea
Maiatza erdian Murgil (Larraul) mendi aldera jo genuen lore eta landare jangarrien bila. (Hau bai dieta paleolitikoa Zubiria jauna!). Pili Otaegiren jakintza eta azalpenak izan genituen lagun. Itzuleran, bi ideia aienatu zitzaizkidan buruan: gure aurreko aiten-aitonen-amen-izeben-amonek talentu edo denbora handiagoa beharko zutela, belarrekin tripa beteko bazuten. Eta aurrerantzean positiboago begiratuko diodala etxe aurreko lur eremuari: belarra mozteko makinarekin etengabe depilatzen aritu...
Read MoreArpanarekin enborretik ohola atera zuten Larraulen
Maiatzaren 18a Museoen Eguna izaki, Larraulgo Ekomuseoak bukaera eman zion iazko abenduan hasitako proiektuari. 10:30etan hasi zen festa. Egurrezko asto edo estruktura prest zuten museoaren aurrean. Eta bere gainera haritz enborra igoa (beherago duzu basotik hara nola iritsi zen kontatua). Jexux Jauregi igo zen enbor gainera, eta anaia Koldok behetik eta Jexuxek goitik, arpanari tiraka enborra ebaki zuten. Bata nekatu ahala besteari txanda emanaz, hasieran begira zeudenek ere arpanarekin...
Read More
Iruzkin berriak