“Ama, Espainia zergatik da hain xurra?”
Bota du 10 urteko neskatoak, oherakoan Katalunia gora eta Katalunia behera hizketan ari direla. Barre karkailaren ostean logelan egin den isiltasuna baliatu du galdera azaltzeko: – Esan nahi dut, katalanek independentzia lortuta ere espainiarrak ez direla herririk gabe geratuko, badute beren Espainia… Independentziaren eztabaida nazionalismora mugatu eta “Zer jartzen du zure NANean?” galdetuz ixten dutenei erantzuteko galdera-erreplika izan liteke, “Espainia...
Read MoreBeharrak egiten gaitu queer
Kostaldeko herri kozkor batera joan dira asteburuan lau lehengusu, jaietara. Parkean mutiko bat gerturatu zaie, eurekin jolas daitekeen galdezka. “Baietz”. Arrapaladan bota dizkie mutikoak bere bizipenak, korapiloa askatzeko premiaz, nonbait: – Neskekin ibiltzen naiz normalean eta besteek burla egiten didate, niri ez zaidalako futbolean aritzea gustatzen… – Igual dio! – saiatu da enpatizatzen herri horretakoa ez den neskatoa. – Ni herri txiki batean...
Read MoreEskerrak norbaitek badakien Olentzerorena…
Zortzi urtekoak jakin berri du “Olentzero”rena. Jada “Olentzero” baita, txikiagoen aurrean begi keinu exageratuekin eta bizkorrustekoen irria ahoan ahoskatzen duen “Olentzero”. – Eskerrak! eskerrak batzuok badakigun, bestela denok Olentzeroren zain, oparirik gabe geratuko ginateke! Mikatz oroitu ditzakegu gezurra hautsi zitzaiguneko Eguberri haiek. Baina ahoan hortz txiki eta handiak elkarrekin bizi zaizkionak arrazoi, inork egia ez jakitea...
Read MoreOlentzero komunitarioa
– Bizilagunak esan dit Olentzero aita eta ama direla, baina zehazki zein aita eta ama dira etxez etxe aritzen direnak? Olentzeroren misio komunitarioari erantzuteko ez ote zatekeen egokiagoa antolamendu...
Read MoreLurra biribila da
Auskalonongo herrian ikaskide batek besteari argazkiak atera eta Interneten jarri omen zituela baimenik gabe. Telebistako tertuliazaleen enfasiarekin kontatu du zortzi urteko zentzudunak auskalonondik belarrietara iritsi zaiona. – Zuri ongi irudituko litzaizuke hori? -ekin dio fiskalak bazkalorduko epaiketan. – Ez, ez… noski… -helduak zopa ahoratu bitartean. – Aber…! mundua borobila da! Zu honi bidali eta horrek hari eta hark besteari… azkenean...
Read MoreMuturreko enpatia
Leihotik bi urteko lauhankakoari begira-begira dago lau urteko hankabikoa. Zabaldu du terrazako atea eta zakurrari besarkada eta musua eman dio muturrean. – Zuk uste duzu Luna triste dagoela? -umeak, ostera etxera sartutakoan. – …. Ez… zergatik ba? -helduak. – Ba… gu denok pertsonak garelako eta bera txakurra Hankaz gora eta aho hautsiarekin geratu da heldua, kasketetatik tarteka baino ateratzen ez den haurra abereen larruan jartzen...
Read MoreOnaren zaldiak badaki mantxo joaten ere
Txapelketa imajinarioei ekiten dio lau urteko ahalguztidunak: – Nor da indartsuagoa, Pipi Kaltzaluze edo ni? Akiles edo aitatxo? Eman eta ekin lehia imajinarioei. – Nork irabaziko luke, aitatxok bere zaldi beltzarekin, edo nik nire zaldi mundukoazkarrenarekin? -esan beharrik ez dago, zaldiak ere balizkoak dituela, baserri imajinarioan bizi dituenak. – Aaaa… munduko azkarrena bada, zuuuk! Bi zentimetro hazi da komunean eserita dagoen kakanarrua. – Baina… nik...
Read MoreZerua hil dute
Zenbaki bakarrak eragiten dizkio lau urteko umeari kabalak: Infinito. – Zer da handiagoa, zerua edo infinito? – Zerua infinito da, ez da bukatzen- helduak beti zapuztaile. – Baina esan bat! zerua edo infinito! – Zerua!- erantzun dio gaur, atzo “infinito!” erantzun zion hankabikoak. Txapelketa imajinarioetan garrantzitsuena saltsa jartzea baita. – Gu jaio ginenerako zerua hor zegoen jarrita? – Bai, bai, zerua “beti” egon da hor....
Read MoreGorputzak gaizki aukeratu zuen
Bizitzaren lege nagusia desobeditzeari ekin zion lau urteko egozkortxoak, oraingoan gorputza epaitegietara eraman nahi luke, eta natura epailearen aurrean, hauxe salatu: – Gorputzak gaizki aukeratu zuen… – … -oraindik defentsarena edo fiskalarena egitea, zer egitea egokituko zaion igarri ezin duen helduak. – Jaio, hazi, xaharra egin eta hiltzea aukeratu zuen. Eta klaro, orain denok hazi eta xahartutakoan hil egingo gara… – … – Jaio, hazi eta...
Read MoreHeriotzari desobedientzia?
Lau urteko egozkortxoak bizitzaren lege nagusia desobeditzeari ekin dio: – Gizon hori zaharra da… hil egingo da! – Bai, tira, noizbait bai… denok bezala… – saiatzen da heldua, umea agureak entzungo ez dituen lekura daraman bitartean. – … A… ba ni ez, e! – Zu ez? – Igual ez, igual ez naiz inoiz hilko, igual denak hilko dira eta zu eta ni izango gara inoiz hilko ez diren bakarrak. Hori ez dakigu! Ezin da jakin! Ez dakigu, ez. Eta...
Read More
Iruzkin berriak