Ipuina irakurtzen ez, baina nola idatzi bazekien ipotxarena
Hitz xinpleenak ere irakurtzetik oso urrun dago zortzi urteak bertan dituen neskatoa. Heldua hasi zaio “Ipotx jauzkaria” irakurtzen: Erregek neska gazte bat gazteluko gelan itxi zuela eta biharamunerako lastoa urre bihurtu ezean hil egingo zuela. Gauez ipotxa agertu omen zaio eta neskak esaten omen dio: “biharko lortzen ez badut hil egingo naiz”. – “Hil egingo NAIZ?!!!!” “Hil egingo NAUTE” idatzi behar zen hor! Ezta? Nork dio irakurtzen ez...
Read MoreBadakizu Olentzero… ?
Sei urteko mutikoa harrapaladan sartu da sukaldean: – Ama, zuk bazenekien Olentzero… Gurasoak harnasa eten du, umearoko gezurra aurpegian lehertuko dion zain zain… – … ez dela Jesusitoren aita? “Kontxo, laiko itxurako gizarte honek a zer lezio argiak ematen dituen…” pentsatuz jarraitu du patatak...
Read MoreGaltzen ikastea bezala
– Ama, zer gertatu zen atzo Katalunian? – Jende pila pila batek eman zuen botoa eta jende pila pila batek esan zuen Katalunia izan nahi duela eta kito. – Eta zer da bada orain? – Beno… Espainiaren menpe dago, Euskal Herria bezala. – Eta hemen zer esango luke jendeak? – Uf! Auskalo, galdeketa egin behar da! – Euskal Herria herri bat da. Katalunia beste herri bat da. Espainia beste herri bat da. Eta akrobazia akrobazia da. Espainiak onartu behar du...
Read More“Izarra izan” aditz trinkoan
10 urteko mutil kozkorra ingeleseko aditz irregular zerrenda ikasi nahian dabil. Ama marmarka, berak institutuan ikasitako edukinak zer arraio dabilen semea hain goiz kaskezurrean sartu nahian. – Eta bakoitzaren esanahia ere ikasi behar duzu? – Noski, ama! Adibidez, “izarra izan”. – “Izarra izan?” nola da aditz hori ingelesez? – “To be”, “Ser-star” Hizkuntzen kortozirkuituak algara leherrarazi du amarengan: “I ♥...
Read MoreBazabiltza mantxoketan?
– Egingo dugu mantxoketa? Etxeari buelta ematera! Zazpi urteko neska-mutikoak elkarren ondoan jarri eta “bat, bi… eta hiru!” eman du irteera laugarrenak. Oina oinaren ondoan jarri eta milimetrotako urratsak ematen doaz. – Baina ezin da geldirik egon eta beti aurrera egin behar da, eeee!- gogoratu du araua lehen (edo azken?) doanak. Slow bazkaloste baterako jolas...
Read MoreFranco gaizki-hezi bat zen
Mahai bueltan atera dira Franco garaiko kontuak, eginiko triskantzak eta basakeriak. 6 urteko mutikoak hasi du galdeketa: – Eta nola lortu zuen hori guztia egitea? Gurasoek: Bada tira, diruarekin jendea eta armak erosi eta berak nahi zuen guztia egiten zuen. Umeak: eta bere gurasoek ez zioten ezer esaten?
Read MoreHerri bat zer izan kartan aukeratu ahal balitz bezala
“Nor doa irabazten, Eskozia edo Inglaterra?” galdetzen zuten atzo gauean zehar elkartera sartu-irten zebiltzan umeek. Koadrilako afari eskoziarra futboleroa atera zenaren isla. Gosaritan emaitzaren berri emandakoan, zazpi urteko neskatoak: “Bada nik badakizu zer egingo nukeen (eskoziarra banintz)? Popatik denak, ez Eskozia eta ez Inglaterra, Euskal Herria izatea aukeratu eta kito! Euskaraz ikasi… eta listo”. Amari kafesnea kontrako eztarritik ateratzean, azken...
Read MoreIzan zen behin…
Mandelaren bizitza bada aski ipuin ederra gauetarako. Beltzen Hegoafrikara joandako zuriak, zapalkuntza, heriotza, ume beltzentzako eta aparte txurientzako eskolak, borroka, kartzela, eta boterera iritsitakoan… barkamena eta egiaren batzordea, gertatutako guztia bilduko duen liburu potoloa. Sei urteko umearen galdera, begiak itxi aurretik: – Hil denean zuriak ere tristetu dira? Galderak berak laburbildu du barkamenaren ipuina. Bakanak baitira etsai izandakoak ere tristetu dituzten...
Read MoreZu zer zara, ken edo bider?
Eskolatik arrapaladan etorri da 6 urteko mutil kozkorra, bazkaltzeko adina hitz egiteko gosez. – Ama, Leire gehi da. – Ez, mutilak dira gay. Leire… – A, bai, bai Leire ken da! Ez, bider da! Bider, bi direlako… Pasarteak hizketa gaia ekarri digu lau etxetako gurasoei: – “Nobio”, “nobia”, “ezkondu”… gureak ez diren hitzak eta kontzeptuak nondik darabiltzaten umeek hitzetik-hortzera. – Jolas sinbolikoak ote...
Read MoreTo, Darwin!
Zein ongi datozen errepikatzen diren cromagnon-ei buruzko dokumentalak, gu ere animaliak garela eta ziminoetatik gatozela gogoratzeko. Bost urteko homo-sapiensak: – Orduan, zure amona Pepitaren ama tximua zen? *** Bost eta sei urteko homo erectusak mahaira eseri dira: – Ai ama, orduan geroz eta tximu gutxiago egongo dira eta pertsona gehiago, tximuak pertsona bihurtzen doaz eta… – Ez, oraingo tximuak beti tximu dira eta kito. – A…...
Read More
Iruzkin berriak