Santa Ageda bezperan, kantatzeko hamaika modu bilatu dituzte kolektiboek aurtengoan
Jai pagano-erlijiosoa dukegu Agate Deuna. Neguko solstizioaren ondoren, makilekin lurra joz berau udaberrirako esnatzea omen zentzua; eta parean dator Quincianori ezezkoa emateagatik bularrak moztu zizkioten Ageda martiriaren historia, bularrak emankortasunaren sinbolo hartuz gero. Hainbat ezaugarrik egiten dute berezi bezperako erronda: neguko astegun buruzuri batean berandu arte herriko kale edo mendietako baserri denak pasatzea zintzarria bustiz lagunartean; bertsolari hasberrientzat...
Read MoreXomorroa ez, gobernuak dira indibidualistak eta pribatizatzaileak
Gauza bat da xomorroa, COVID-19a, eta bestea kudeaketa, hau da, horren aurrean hartzen diren neurriak. Baina agintariek saltzen duten mezua da ez dagoela beste aukerarik, hartzen diren neurriak direla hartu daitezkeen bakarrak, xomorroaren ezaugarriek ez dutela beste biderik urratzen uzten. Indibidualismo eta pribatizazioarentzako perfektua dirudi birus honek! “Besteekin elkartzea arriskutsua da”, “egin dezakezun elkartasun ekintzarik handiena zure etxean (eremu pribatua)...
Read MoreGaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu
Ikastetxeak hasiak dira gurasoekin bilerak egiten, COVID-19aren hedapena saihesteko protokoloa ikastetxe horretan zehazki nola gauzatuko duten azaltzeko. Bilera horietako bat entzutea aski da irailaren 15ean irakasleek greba zergatik egingo duten ulertzeko. Izan ere, Jaurlaritzaren asesorea une honetan Jesusitomaitia dela konbentzituta nago. Zeren miraritan soilik sinistu daiteke, pandemia baten erdian eta Hezkuntzako aurrekontua biderkatu gabe, eskolari eutsi ahalko zaionik. Ikusi nahi,...
Read MoreHaurren eta emakumeen eskubideak SOS
Hego Euskal Herrian eskolara “normal” itzultzea zientzia fikzio bihurtu dute protokoloek: eskolan sartzerako ikasleei kopetean jarriko dieten termo-pistolak sukarra detektatzen badu etxera joango da zuzenean ume asko, eskola orduetan sintomarik duen umea zaintza gelara eramango dute gurasoak bila etorri arte, ume asko lehen eskola egunera ere ez da joango PCR negatiboa emanagatik etxean hamarraldian egongo delako (inguruko batek PCR positibo eman duelako), eta ikaskide batek PCR...
Read MoreBada paperaren alde egin duen eskolarik
Aurrez aurreko eskolaren ordezko, pantailak bihurtu dira irakasle eta ikasleen arteko euskarri nagusi azken hiruhileko berezi honetan. Artikulu honetan azaldu genizuen IKTetan urte luzeetako esperientzia duen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (12-16 adin tarteak) Erniobea ikastetxeak nola egin duen aldaketa Internet bidezko ikaskuntzara. Bitxia da, ordea, justu Aiztondo bailara berean paperaren aldeko apustua egin duela Lehen Hezkuntzako (12 urtera arte) Pedro Mari Otaño Herri Eskolak....
Read MoreCristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez
Bi hilabete daramatzagu etxea eskola akademiko ere bihurturik. Akademiko, bai, zeren etxea beti da eskola, seguraski eskolarik handiena, gainera. Bete-betean eragiten dute azken bi hilabeteotan etxe hauetan bi estatuetako eta hainbat lurraldetako hezkuntza sailburuek, ahoa irekitzen duten bakoitzean. Lehen momentutik baloratu eta eskertu dugu gure ikastetxeetako irakasleen lana, egunero konturatzen gara haientzat aldaketa handia eta etengabekoa dela azalpenak eta ikasleekiko harremana...
Read MoreEAEn Hezkuntza sailak zuzendaritzengan delegatu du irakasleek etxetik lan egiteko erabakia
Martxoaren 13 arratsaldean iritsi da EAEko ikastetxe guztietara Eusko Jaurlaritzaren araubidea. Hauxe dio irakasleek etxetik lan egin ahal izateari buruz: “Irakasleek, behar adina bitarteko digital badituzte eta ikastetxeko zuzendaritzak egokitzat jotzen badu, telelanaren bidez egin ahal izango dute beren irakaskuntza lana, ikastetxera joan gabe. Ikastetxeetako zuzendaritzek (…) langileak ikastetxean unean unean egotea eska dezakete”. Martxoaren 13 hori bera izan da Bizkaia...
Read MoreZortzi gako bakoitza bere etxetik ari delarik bilera eraginkorrak egiteko
Martxoaren 13, lehen aldiz ari gara ARGIAko lankide guztiok bakoitza bere etxetik lanean. Koronabirusak trebatu araziko gaitu bilera telematikoetan. Gauza bat baita erredakzioa bilduta gaudenean etxetik ari den pertson bat Skypez bileran integratzea eta bestea bakoitza bere etxetik ari denean tajuzko komunikazio jendetsua burutzea. Lehen baldintza, tresnak aukera ematea Ezagunenak diren herremintek lau lagun lotzen dituzte aldi berean. Talde handiagoentzako, Jitsi plataforma izan daiteke...
Read More“Greban gaude, bizitza bizigarriak nahi ditugulako, lan burujabea oinarri”
“Ni nire lanpostuan baldintza duinetan nago, greba hau ez da niretzat”. Ez da lehen aldia izango horrelakorik entzun duzuna. Langileak jabe diren, enpresan modu demokratikoan antolatzen diren eta bizitza erdigunean jarriz gizartea aldatu nahi duten ekonomia sozial eraldatzailearen sarea da Olatukoop (ARGIA ere bertako kide da). Langileak direnez jabe, ahalik baldintza onenetan egiten dute lan. Baina ez diezu komatxo artean dagoen esaldi-tranpa hori entzungo. Alderantziz, hara puntu...
Read MoreKontsumitzaile gutxi U30 goizean Urbil merkatal gunean
Aspaldi izan zen aurreko greba orokorra. Aurreko grebetan herri kaxko askotako komertzioa ia erabat itxi arren, merkatal gune handietan apenas nabaritu izan zen grebaren eraginik. Greba hau ezberdina izan da Usurbil merkatal gunean: Ehun grebalari inguru elkartu dira Urbil merkatal gune aurrean, ateak irekitzeko ordua baino lehen. Ertzainak daude atean. LAB sindikatuko kide bat joan da ertzainekin hitz egitera. Grebalariei azaldu dienez, ertzainek hiru kideri utziko diete sartzen, ez besteei....
Read More
Iruzkin berriak